 |
AMOREZKO, TA DOLOREZKO JESU-KRISTOREN PAUSOAK
KALBARIOKO ESTAZIOAK DEBOZIOAZ EGITEKO EJERZIZIOA
Debozio onetan Jesu-Kristorekin itz egiteko, soseguz ziñatu, Nere Jesukristo Jauna, edo Aktu kontriziozkoa biotzetik egin, eta batek guzien izenean, Ofrezimentua esango du onela.
OFREZIMENTUA
Aita Eternoa, Jaun guztiz Poderosoa: Begira, ez guri, ezpada zure Seme maite Kristoren arpegi ederrari: Ta Kalbarioko bide Santu onetako Pauso guztiak, beraren biotzeko amore eta intenzioaz batean, Zure gloriarik andienerako izan bitez; eta Zeruko Ejerzizio onetan diran Induljenzia, edo Barkazio guztiak, Aita Santuak nai duten bezela egiñaz, irabazi nai ditugu; eta Ama Birjiñaren eskuetatik, Zuk naien dituzun Purgatorioko Animen sufrajioan, eta gure salbaziorako izan bitez, Amen.
ESTAZIOETAKO KANTA, EDO KOPLAK
Estrib.
Nai badezu idiki
Zeruko Atea,
Gurutze Santua da
Ango giltzea.
Zeruko bidea
Nai dezu ikasi,
Kristoren pausoai
Jarraitu beti.
Sentenziatu dute
Jesus maitea
Gurutzean ilzera
O zer penea!
LENENGO ESTAZIOA.
Eriotzako Sentenzia Jesu Kristori eman zioten lekua
Pensa ezazu Kristaba, nola Jesus gure Redentorea, Ostiral Santu goizean, bost milla, ta geiago azote, aranzazko Koroa, ta beste tormentuaz gañera, Gurutzean, ta lapur biren erdian iltzera Pilatosek kondenatu zuan.
ORAZIOA
O, Nere Jesus, Redentore maitea! Azote, aranza, pena, ta lotsaz beterik, aiñ isill, ta aiñ humill zure eriotzako sentenzia, gure kulpakgatik artu zenduana! Zure biotzeko amore, ta humildade onegatik, arren Jauna, indazu grazia, egiazko penitenziarekin nere pekatuen kateetatik libratzeko, eta zure Tribunal justuan nere faboreko sentenzia, nik aditzeko, Amen.
Pater noster, Ave Maria, ta Gloria Aita Santuaren intenziora eta au Pauso guzietan.
Gero bakoizak esaten du:
Miserikordia, Jauna ni pekatariaz; damu det zu ofenditua. Bedeinkatua izan bedi Jesusen Pasio Santua eta Ama Birjiñaren Konzepzio garbia: Indazu, Jauna betiko zure grazia, Amen.
* * *
Oraiñ artzen ditu
Gurutze batean
gure pekatuak
bere gañean.
BIGARREN ESTAZIOA.
Jesukristori Gurutzea eman zioten lekua
Pensa ezazu, Kristaba, nola Jaunari burlaz janzirikako soñeko zarra tiraka Koroarekin kendu ziotenean, bere soñekoak janzi, ta koroa beriro tormentu gogorrarekin sartu zioten, eta eriozko borreroak gure pekatuen karga guztia, edo Gurutzea bere gañean eman zioten.
ORAZIOA
O nere Jesus, Bildots guztiz mansua, Isak justuak baño obeto zure Sakrifiziorako egurra, zure Aitaren obedienzia eta gure amoreagatik, zure sorbaldan eraman zenduena! Zure biotzeko Ontasun onegatik, arren indazu grazia, nere eragabeko gogo gaizto guzia Zure borondateari biziro sujetatu eta nere kulpai ondoen dagokien penitenzia, Gurutzea beti Zure ondoren gogotik eraman eta lurreko neke oekin Zeruko Koroa irabazi dezadant, Amen. Pater noster, ta besteak.
* * *
Emen erori zan
Jesus, gurea
lurra jasotzeko
bere aurrera.
IRUGARREN ESTAZIOA.
Gurutzearekin Jesus lenengo erori zan lekua
Pensa ezazu, Kristaba, nola gure Jesus maitea txit nekatu, ta oñen gañean ezin egon eta Gurutzearen kargarekin lurrera erori zan. Begira, nola infernuko kanalla aiek Jaunari lagundu bearrean, ostikoka, golpeka, ta arrastaka erabilli, ta nekez jaiki erazo zuten.
ORAZIOA
O Nere Jesus, Jaun guztiz poderosoa, ta gure amorez onela argaldu, ta lurra jo arteraño Gurutzepean makurtua! Zure amore, ta pazienzia fin gabe onegatik, arren zure eskua indazu, nere kulpa pisuen azpitik, egiazko penitenziarekin zugana jaikitzeko, eta zure Gurutzearen ondoren lurreko neke eta doloreetan pozik ibilli nadin eta zure Arpegi ederra Zeruko glorian ikusi dezadan, Amen. Pater noster. &c.
* * *
Nork esan lezake
Amaren penea,
onela ikusita
bere Semea.
LAUGARREN ESTAZIOA.
Jesu Kristok bere Ama Santisma topatu zuen lekua
Pensa ezazu, Kristaba, nola Kalbarioko bide onetan, Jesus onak bere Ama maitea pena ta negarrezko itxaso bat egiñik topatu zuan. Begira ondo, begi amorosoaz biak alkar ikusi eta nola biotz batak besteari amorez itz egingo zion ta biotz laztan biak dolorez ito, edo estutuko ziran.
ORAZIOA
O Amarik maiteena, dolorez eta ansiaz betea! Zer ezpata zorrotzak zure Anima josiko zuen, zure biotzeko Semea eta Aingeruen edertasuna tratu artan ikusi zenduenean! Burua aranzaz josirik; arpegi eder ura txistuz, odolez eta autsez itxusiturik eta gure pekatuen karga, edo Gurutzea gañean zuela eta golpeka zeramatela! O Amarik aflijituena! Arren indazu zure Semearen eta zure pena oien lastima egiazko bat, gure pekatuen barkazioa, eta zuen amorioa betiko arki dezagun, Amen. Pater noster, &c,
* * *
Gurutzea eramaten
nai dezu lagundu?
bada emen nai dute
lagun bat artu.
BOSTGARREN ESTAZIOA.
Jesus maiteari Gurutzea eramaten laguntzeko Simon Zirineo artu zuten lekua
Pensa ezazu, Kristaba, dolorezko bide onetan, nola gure Jesus aiñ argal, ta nekez zijoan eze, Judu odolgiroak Gurutzearen kargarekin ikara, ta erorzeko zorian ikusi, ta Simon zeritzan Zirineoko gizon bat Jaunari laguntzeko artu zuten; baña ez lastimaz, baizik zerren Gurutzeko tormentuan iltzen ikusi nai zuten.
ORAZIOA
O Salbadore maitea! gure pekatuen karga zure gañean artu eta gure Arimen billa aiñ nekez Pauso oietan ibilli ziñana eta Simon ditxosoaren ejenploan, Kalbarioko bidean zuri jarraitzen eta laguntzen erakutsi ziguzuna! Iguzu arren, Jauna zure pasioko pazienzia, gure pekatuen damua eta zure penen biotzeko lastima andi bat: Gurutzea eramaten oraiñ Zuri lagundu eta orren frutua goza dezagun zu alabatzen Zeruko glorian, Amen.
* * *
Arpegiko izerdi,
Eta odoletan
Zapi bat busti du
Iru dobletan.
SEIGARREN ESTAZIOA.
Beronika esaten dan Andre piadosak Jesus onari bere Arpegia garbitu zion lekua
Pensa ezazu Kristaba, nola Jaunaren arpegia txistuz odolez eta autsez beterik Beronika Santak ikusi eta iru doblezko zapi garbi bat artu eta guzien artetik sartu, ta Arpegi dibinoa garbitu zion eta iru tolesturetan Jaunak bere Arpegia estanpaturik orren paguan utzi zion.
ORAZIOA
O Nere Jesus, egiazko edertasunaren Ispillua! Zenbat nere pekatuakgatik itxusiago, anbat guretzat Beronika Santarenzat bezela maiteago. Baldin gure kulpak orrela itxusitu bazinduzten, orien damuak, edo egiazko penitenziak, Zure dolorezko izerdi, ta loiak kentzeko, zapi garbiak izan bear dute. Iguzu Jauna, grazia, biotzeko negarrakin gure animak garbitu eta zure Imajiña bizi bat orietan jositzeko, eta Zeruan Zure Arpegi ederra beti ikusteko, Amen.
* * *
Bigarren aldian
Emen da erori;
Eta zu etzera
Kontuan jausi.
ZAZPIGARREN ESTAZIOA.
Jesu-Kristo bigarren aldian erori zan lekua
Pensa ezazu Kristaba, Erritik kanporako ate batean, nola gure Jauna Gurutzearen kargak eritu, ta guzia argaldu ta bigarren aldian erori ta lurra jo zuan. Begira nola borrero oiek golpeka jaso zuten eta Jerusalen galdua Jesus onak utzi zuen.
O nere Jesus miserikordiazko Aita! Munduaren jabe bakarra zu izanik, zoraio eta erriaren desonra baziña bezela, Jerusalendik kanpora atera edo bota zinduzten: Eta orregatik ere Erri ditxa gabe ari lastimaz begiratu ziñion! Arren, jauna zure Piedade guztiaz gure animai begira zaiezu ta Gurutzea eramaten nik pozik lagunduko dizut eta gure kulpakgatik, Erritik bota bazaituzte, guk gure biotzetan artuko zaitugu, zurekin beti bizitzeko, Amen.
* * *
Pekatugatik
Negar egizu;
Bada nere penak
Orrek eman ditu.
ZORTZIGARREN ESTAZIOA.
Jerusalengo Andreai Jesus onak itz egin zien lekua
Pensa ezazu, Kristaba, nola Jesus piadosoak bere desonra, eta nekeen artean, lapur infame baten gisa bazijoan ere Andre piadosa lastimaz, ta negarrez aren ondoren zijoazenai esan zien: Jerusalengo Alabak, ez nigatik negar egin, baizikan zeren buruakgatik, ta zuen umeakgatik, zerren orien gañera gaitz andiak etorri bear duten.
ORAZIOA
O nere Jesus, Artzai ona bezela gure animen billa ibilli ziñana! Kalbarioko bide gogor artan eta zure penen artean ere, Andre piadosai eta aietan guri, pekatuakgatik bear bezela negar egiten erakutsi ziñiguna, Arren Jauna, argi bizi bat, iguzu, ardi onen gisan, zure dei amorosoa aditu eta zuri Artzai onari bezela, zuzen beti jarraitzeko, ta gure biotzeko negarrakin orain Zuri lagundu; eta gero gure salbazioko deia zure ao gozotik betiko adi dezagun, Amen.
* * *
O pekatuen
Gauza astuna!
Irugarrenean
Jo du emen lurra.
BEDERATZIGARREN ESTAZIOA.
Irugarren aldian Jesus erori zan lekua
Pensa ezazu Kristaba, nola aldaparen igoeran indarra faltatu ta Jesus maitea irugarren aldian erori eta bere Arpegi ederra autsez bete zuen. Jeki nai, ta eziñ: Eta etsai gogorrak ostikoka, tiraka deadarrez esan zioten: Ea laster jaiki. Gurutzean ill bear du, an illik ikusi nai degu.
ORAZIOA
O nere Jesus, Zeruko Maisu amorosoa! O nola zure Gurutzea eta lurreko nekeak amore onez eramatera animatzen gaituzun. Ai Jauna! Nere kulpak dira zu bulzaka era golpeka lurrean irugarren aldian erabilli zaituztenak! Arren iguzu grazia, orien penitenzia egin eta Gurutzearen penak, gure kulpen saria bezela artu ditzagun; Zure doloreak eta amorioa kontenplatu eta orien segian, Zeruko ditxa betiko arki dezagun, Amen.
* * *
Ona non daukazun
Jesus billosik,
Burutik beatzera
Zauriz beterik.
AMARGARREN ESTAZIOA.
Jesu Kristori bere señekoa kendu zioten lekua
Pensa ezazu, Kristraba, nola borrero olol zale aiek lastimarik gabe, Jangoikoaren Semeari, bere soñekoa, lotsa andian kendu eta tratu gaiztoakin, aiñ batean jarri erazo, eta beazunez nastutako ardoa eman zioten. O nola burlaka eta gaizki esaka emen desonratu zuten!
ORAZIOA
O nere Jesus pazienzia miragarriaren Ispillua! Zer naigabe eta angustiak Zure biotzak artuko zituen, munduaren begietan Zure soñekoak kendu, llaga sagraduak berritu eta lotsa gorrian beazuna edateko eman zizuenean! Arren, Jauna iguzu indarra, pekatu eta pasioen soñeko zarra kendu eta Zure amorezko soñeko berria jantzitzeko eta emengo atsegin falso, beazunez beteak utzi eta egiazko Zure atsegiñak arkitzeko, Amen.
* * *
Oñak, eta Eskuak
Iltzez josirik,
Emen dago Kristo,
Penaz beterik.
AMAIKAGARREN ESTAZIOA.
Jangoikoaren Semea Gurutzean josi zuten lekua
Pensa ezazu, Kristaba, nola Jesus Bildots mansoa, aiñ isil gure pekatuakgatik sakrifikatu bear zana, Gurutzearen gañean ezarri eta tiraka zañak urraturik, iltze gogorrakin josi zuten, eta aiek errematxatzeko, Jaun dibinoaren gañean jarri eta golpe bakoitzean, Ama Santisimaren biotz amorosoa, Semearen Gorputzarekin batean urratzen zuten.
ORAZIOA
O Nere Jesus, pekatuak kenzen dituzun Bildots inozentea! Ai! Eta zer amorezko karobi bizia zure biotza orduan egongo zan! Bada aiñ humil, eta pozik, zure Esku eta oiñ sagraduak gurutzean jositzeko eman ziñituen. Zure amore eta pazienzia onegatik, iguzu, Jauna grazia gure esku eta oñak, pekatuen kateak urratu eta zure bildur, eta amorezko iltzeaz josi, eta Zure biotzean beti bizi gaitean, Amen.
* * *
Emen Jesus iltzan
Gizonagatik,
Akordatu zaitez
Oraiñ, eta beti.
AMABIGARREN ESTAZIOA.
Jesus gure bizitza Gurutzean jaso, eta ill zan lekua
Pensa ezazu Kristaba, nola Jaungoiko, eta Gizon egiazko gure Jesus Gurutzean josi, eta jaso zuten eta Gututzea asentatzeko bere zañak desegin eta puskatu eta mendi Santu artan, gure Salbadorea airean agertu zan. Begira, nola lapur biren erdian, tormentu eta burlen artean ill zan.
ORAZIOA
O nere Jesus, Ama Birjiñaren frutu bedeinkatua, ta (gaur ordu onetan) gure pekatuakgatik madarikatua bezela, eta gure salbazioko frutu gozo egin eta Arbola Santuan egon ziñana! Gure induljenziako, edo barkazioko eguna au da; eta ori zure tormentuak, penak eta Llagak; ori Zure negar eta biotzeko deadarrak Aita Eternoari eskatzea diote. Ala biz, Jauna eta gure kulpak egiazko penitenziaz desegin eta Zurekin ill, eta betiko bizi gaitean, Amen.
* * *
Gurutze gañetik
Bere Amagana,
Emen jetxitzen da,
Jesus laztana.
AMAIRUGARREN ESTAZIOA.
Gorputz Santua jetxi, eta Ama Birjiñari eman zioten lekuan
Pensa ezazu Kristaba nola gure Jaunaren doloreak eriotzarekin akabatu, eta Ama maitearenak dirauten. Gorputz illa lanzadaz idiki, eta Ama Birjiñaren Anima, josi zuten; eta Jose eta Nikodemus Santuak Gurutzetik jetxi eta Amari presentatu zioten. Zer onen penak, zer negarrak!
ORAZIOA
O, nere Ama Santisima pena eta angustiazko Itxaso ondo gabea! Nork esan, edo pensa dezake, zure Animan zer igaro zan, zure biotzeko Semea, illik besoetan artu zenduenean. Aren buru, esku eta oñak eta Biotz idikia ikusi eta zer kormentu ta doloreak artu zinduzen! Arren bada gure Amarik maiteena oriekgatik iguzu egiazko lastima andi bat, pekatuen damuz betiko orienzat ill eta zurekin Zeruan bizi gaitean, Amen.
* * *
Obi berri bat nai du
Zure biotzean,
Jesus illak betiko
Zu bizi zaitean.
AMALAUGARREN ESTAZIOA.
Obian edo Sepulkro berrian Jesusen Gorputza sartu zuten lekua
Pensa ezazu Kristaba, dolorezko Amaren besoetatik nekez Gorputz Santua, Jose eta Nikodemusek artu eta izara berri eder batean egiazko Kristo garbiro untatu eta arrizko obi berrian debozio andiaz sartu zuten. O zer Pauso onetaro Ama Birjiñaren dolore eta negar samiñak!
ORAZIOA
O martiri guztien Erregiña! Angustien pauso onetan, Jesus zure amorezko, eta dolorezko lore pilla, edo ramillete bat egin, eta zure biotzaren erdian beti gorde zenduan. Zure martirio paregabe onegatik, arren iguzu zure eskua, eta ditxarik andiena, zeña dan zure soledade triste onetan zuri lagun egitea, gure kulpen penitenziarekin lurreko gauzak utzi eta zure seme Jesus, eta zu beti amatzeko Zeruan, Amen.
Emen Kalbarioko beste Ejerzizio bat, meditazio eta orazio luzeakin zetorren, bakoitzak nai bazuan soseguz egiteko; baña horain aldian liburu au ez luzatzeagatik utzi da.
|
 |