www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesus Maria eta Joseren debozioa
Agustin Kardaberaz
1764, 1824

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesus, Maria eta Joseren devocioa, edo iru persona divino oien eguiazco amorioa. Agustin Cardaberaz. Francisco La Lama, 1824.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZORZIGARRENA

Aita San Joseren pribilejioak

 

        Beren lekuan bezela Aita S. Joseren personan pribilejio guztiak kabitzen dira, zerren aren biotzeko ontzi garbian ditxa guztiak kabitu ziran. Pribilejio guztien diña da Jose eta diranak berariaz bezela datozkio.

        Lenengoa da: Jose Santisimoaren izen gozoa lurrean esaten dan guzian, Santa Jetrudisek ikusi zuen, Zeruko Santu eta Aingeru guziak makurtu ta bezela erreberenzia egiten ziotela eta pozik egiten diote, ondo dakitenak bezela, Jose bakarrik Mariaren Esposo, ta Jesusen Aitaren Izen eta Dignidade goienera eta ezin geiagoraño Jaunaren amoreak igo zuela.

        Bigarren Pribilejioa: Jangoikoak munduan egiten dituen fabore eta mesede guziak nola Ama Birjiñaren eskutik igarotzen diran, zerren bere Seme Jaunak Amari bezela honra ori egin nai dion; ala sinis dezakegu, fabore guziak, edo mesede andi asko Jose bere Aitatzakoari honra ori egiteko, onen eskuetatik gugana datozela. Beste Jose justuari ijitokoak esaten bazioten: Gure osasuna, edo bizitza zure eskuetan dago; Zenbatez obeto guk Aita San Joseri esango diogu; gure animen bizia, edo salbazioa zure eskuetan dago, edo zure kontura? Fedeko egia da: Jesus bakarrik munduaren Salbadorea dala: Jesusen eskuetan dago gure Salbazioa. Baña Jesusen eskuetan dagoena, Jose bere Aita onetsiaren eskuetan dagoela egin kontu; bada Aita Eternoak Jesus bere Semea, Aita San Joseren eskuetan eta onen kontura utzi zuen.

        O zer konfianza; zer fabore, amore eta pribilejioa! Jesus maiteak Joseren kontura bere burua, edo persona dibinoa utzi zuen: Joseren eskuetan, aren mendean jarri zan: Aita San Josek agintzen ziona, Jangoikoaren Semeak egiten zuen; Josek eskatzen duena, Jesusek nai du, ta egiten du; zerren guztia Joseren obedienzian, borondatean, ta eskuetan zegoen. Jaungoikoa Aur txiki egindako onen eskuak Jose Santuak artu, ta zenbat bider berotu zituen? Zenbat bider lurretik Aurtxo dibinoa jaso, ta bere eskuetan laztan gozoakin artu zuen? Zenbat bider bere eskutik artu, ta erabilli zuen? Zenbat bider Jesus Aurtxoari bere eskuakin, jaten, ta edaten eman zion, janzi zuen eta lagundu zion? O esku ditxoso, esku bedeinkatu, esku poderosoa! Bada Jangoikoaren esku eta poderio guztia Aita San Josek bere eskuetan zeukan! Argatik Joseren eskatzea, agintzea eta egitea bezela da.

        Irugarren pribilejioa: Jesusen amorioa eta Ama Birjiñaren egiazko debozioa, nola predestinatuen señalea, edo gloriarako Markatuen prenda segurua dan, ala da bere modura San Joseren egiazko amorioa: Eta bata bestea gabe ezin dagokeala esan diteke. Fede biziaz eta biotzetik egiaz Jose amatzen duenak, Maria bere esposa eta Jesus onen Semea amatuko ditu; beti bat dira eta irurak batean dabiltza. Doai, grazia eta gloriaren jabea Jesus da. Guztien giltza bere eskuan dauka. Beste giltza bat Ama Santisimari eta irugarrena Jose bere Aitatzako estimatuari eman zion; bere Debotoai munduko bidean lagundu eta Zeruko atea idikitzeko. Ara ejenploak, S. Joseren debozioko libruan Aita Allozak kontatzen du, Relijioso agustino berak ezagutu zuen bat eta San Joseren debotoa ill eta andik geroago San Agustingo beste Relijioso bati agertu eta esan ziola: Purgatorioko penetan zegoela eta Jaunaren juizioan txit estu eta kondenazioko peligroan arkitu zala; baña San Joseren faborez eta iduki zion debozio ta amorioak libratu zuela.

        Beste ejenploa: San Isidoro Isolanok kontatzen du, ta Aita Santuari eskribitu zion, Venezian jaun bat izan zala San Joseren txitezko debotoa, bere bitarteko arreglatu onen izenean pobreai limosna andiak eman eta S. Joseren Aldareak apaindu, ta onen Eleizetan beste amorezko señale andiak Santuaren reberenzian egiten zituala. Gaitz andi batek oni eman zion eta alegiñezko erremedioak alperrik izan ziran. Iltzeko zorian zegoen; baña gorputzaren adiskide, ta animaren etsai oi diranak bezela, naigaberik ez emateagatik iñork ere bere peligroaren kontu eta abisorik ematen etzion. Baña Zeruko, ta egiazko adiskide S. Jose maiteak obeto egin zuen: Bere debotoari agertu eta Santuak zer peligroan zegoan abisatu, ta bereala iltzeko konfesatzea agindu zion. Gizon debotoak, ondo prestatu eta damu, ta negar andiakin guzia egin, ta bere bitarteko maitearen eskuetan bere anima eman zuen. Ona bere debotoai S. Josek nola salbazioko bidea erakutsi, ta Zeruko atea idikitzen dien.

        Pribilejio guzietan Lezio eder bat ikasi bear degu; au da Jainkoak guretzat Santu onetan egin digun miserikordia guztien eskala misterioso bat. Gure eskariak Jangoikoagana ondo igo, ta andik obeto despatxaturik gugana jetxitzeko, eskala seguru au Jose, Maria, ta Jesusena da. Nai deguna alkanzatzeko Josegana joan bear degu, ta eskatu, Ama Birjiña eta Jesus ona mantentzeko bear egin zuten bere esku zorionekoak presenta ditzala: Ama Birjiña, bere bular gozoak Semeari; ta Jesus onak bere llaga preziosoak Aita Eternoari: O zer presente erregalatuak Aitaren begietara igoko diran! Eta gero? Edozeñek dakus. Aita Eternoak, pozik bere Semearen esana: Jesus Semeak, bere Ama maitearena: Mariak, bere esposo gozoarena, eta Jose Santuak, bere debotoen esana, edo eskaria pozik egingo du: Eta ona ditxa guzien Zeruko eskala seguru bat, Josegandik asi eta Josegan akabatzen dana.

        Jangoikoak bere jakinde guztiarekin Etxe pribilijiatu bat Josegan egin zuen: zazpi Koluma jaso zituen; oiek dira Jainkoganonzko iru birtute, Fede, Esperanza eta Karidadea eta orien urrengo lau andien eta bearrenak Prudenzia Justizia, Fortaleza eta Tenplanza: Eta Jose Santuaren Animako Etxe Jauregi edo Jaunaren diñako Tenploa oiek apainzen zituen. Oiei, gure faborerako, beste zazpi Pribilejiok eranzuten die. I. Kastidadea alkanzatzeko eta onen kontrako peligroetan gu gordetzeko. II. Pekatutik libratzeko eta Jaunaren graziara biurtzeko, sokorru poderosoak izateko. III. Ama Birjiñaren debozioa alkanzatzeko. IV. Eriotza on bat eta ordu artarako Joseren anparoa. V. Joseren Izen santuaz demonioak ikaratzeko. VI. Osasuna eta gaitzen erremedioa arkitzeko. VII. Umeak familien konsuelorako Josegandik alkanzatzeko.

        Zazpi fabore oiek Maria Jesus Agreda Beneragarriak Ama Birjiñagandik jakin zituen eta onek esan zion: Juizioko egunean damu eta tormentu andia kondenatuak izango dutela, zerren Aita S. Jose ezagutu eta estimatu etzuten eta beraz bailatu etziran. Pribilejio guztien diña Jaungoikoak Jose egin zuen eta gure bizitzan eta eriotzan guri laguntzeko eman zigun. Ori baño geiago; Errege guztien Errege, edo mundu guztiko Erregea da Jesus, Errregiña da Maria; ta Erregiñaren esposoa da Jose, ta Erregeren Aita bezela Aita Eternoak bere ordean, ta bere Dignidade, ta ofizio guzietata señalatu ta eman zuen Ama Birjiñaren anparorako, ta onen honra gordetzeko eta bere Seme Jesus, ta gure Salbadorea salbatzeko, ta eriotzaren peligroetatik Jose Santuak guretzat, libratu ta gordetzeko.

        O! ta zenbat Jose maiteari zor diogun! Guztia zor diogu, Jesus ta bere Amagan. Eta an ikusi eta nork Jose amatuko ez du? ¿Nor biotz guztitik onen deboto izango ez da? ¿Nor onen anparoaz baliatuko ez da? Norzaz obeto baliatuko gera? Nork obeto gordeko gaitu, Jesus, ta Maria gorde zituanak baño? Balia gaitean bada guziok ordu onean. Balia gaitean Jose amoroso eta poderosoaz ta ondo joango zaku. Bada Aita Eternoa bere Seme bakar Jesus, ta bere Alaba maite Maria gordetzeko, Jose estimatuaz baliatu zan eta oni enkomendatu ziozkan. Gu ere beraz balia gaitean eta berari betiko enkomenda gaitezen. Jose Santuagana guziok guazen: Jose guziok billa dezagun: Joseri dei diozagun. Jose amatzea baño atsegin andiagorik Jesus eta Maria bere Amari eziñ emango diogu: Jesus ta Maria Josek bereak, ta txit bereak dira, ta oekin guztia gurea da.

        Jangoikoak bere lekuan Jose egin zuen bere etxeko Jaun, ta bere Ondasunen jabe, edo Jesus eta Mariaren guarda, Gobernadore eta orietan, ta oriekin zeruko eta lurreko Ondasun guzien Tesorero.

        Iñork ezer bear, nai edo eskatzen badio, Jaunak esaten digu: Ite ad Joseph. Goazen bada guziok Joseren Zeruko feria onetara eta ondo merke eta doarik bakoitzak bear, nai edo eskatzen diona berea du. Balia bitez lenengo Gurasoak eta Joseri bere familia dibinoagatik, umeak ondo azitzeko grazia eska biozate eta Santuari, gorde ditzan, enkomendatu, eta S. Joseren debozio eta amorioa orien biotzetan txikitatik ondo josi bezate. Nork obeto gordeko ditu? Non Joseren etxe eta eskolan baño, gurasoen erreberenzia, amore eta obedienzia umeak obeto ikasiko dute? Bijoaz Josegana: Ite ad Joseph.

        Balia bitez ezkonduak: Beren arteko pakea Josegan arkituko dute: Etxe eta eskola onetan doarik erakusten eta ematen da ondo bizitzeko grazia: Umerik badute, oriek eta familia Jangoikoaren bildur santuan ondo zuzentzeko argia: Umerik ezpadute, Josek daki, konbeni zaien, edo ez. Berari eskatu eta beraren eskuetan utzi. Ta senar emazteen artean, deabru txarraren iduripen, edo pakea kentzeko, eragabeko bildurrik sortu bada, nork orien erremedioa obeto emango du Aita S. Josek baño? bada Aingeru Mandatariaz Jaunak berari bildurrak kendu ziozkan. Zoazte bada Josegana. Ite ad Joseph. Birjiña, edo donzella gazteak eta zarrak, guziak zoazte Josegana: Bidezkoak itxaso, edo leorrean peligrotan zaudetenak, Eta egiaz lurraren gañean gauden, edo gabiltzan guziok itxaso arazotu ta galdu onen ekaitz ta peligroen artean sarturik gabiltza: Guztiok Gida, ta Pilotu seguru baten bearra degu: guazen bada Josegana: onek, Jesus eta Maria bidezkoak, bideetako peligroetan anparatu, gorde eta ederki libratu gaituzte. Ite ad Joseph.

        Bear dituzu humildade, pazienzia, karidade, kastidade, ta beste birtuteak?. Bear dezu etxekoen eta kanpokoen artean jarduntzeko, orien ta besteen umoreak eramateko, ta ez gutxiago zure aldiak, edo gurari gaiztoak sufritu, zeregan ito, edo, ebakitzeko indarra eta grazia? Tentazio estu eta naigabez beterik erorteko, galtzeko ta kondenatzeko zorian bezela arkitzen zera? Edozeñ tentazio, edozeñ beste peligroetan, zoaz Josegana: Ite ad Joseph. Dei zaiozu eta bereala adituko zaitu. Ots egiozu Joseri, ta bereala zure lagun, zure anparoan dezu. Jose daukanak Jesus eta Maria dauzka. Jesus Maria, ta Jose amorez irurak bat dira. Jesus ta Maria billatzen dituanak Joserekin beti arkituko ditu. Joseren amorean bada, sekulako goazen. Ite ad Joseph.

 

aurrekoa hurrengoa