www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesus Maria eta Joseren debozioa
Agustin Kardaberaz
1764, 1824

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesus, Maria eta Joseren devocioa, edo iru persona divino oien eguiazco amorioa. Agustin Cardaberaz. Francisco La Lama, 1824.

 

 

aurrekoa hurrengoa

SEIGARRENA

Aita San Joseren marabillak

 

        Ama Birjiña Santisima Jaungoikoak bere Ama egiazkoa egin zuen bezela onen Esposo maite Jose Santua bere Aita ustekoa egin zuen, eta nola Zeruetako Erregiñaren grazia, ta pribilejio, doai ta marabilla guztiak, Jaungoikoaren Ama Maria izatean, edo dignidade dibino onetan beren sustraiean bezela asi ziran sortu ta sarturik dauden, ala bere modura Jose gloriosoagan Jainkoak egiñak, eta arkitzen diran grazia, doai eta pribilejio dibino guztiak, Ama Birjinaren egiazko Esposo, ta onen Seme Jesukristoren Aita usteko izatean sortu ta jaio, eta sarturik daude. Bien neurria au da; eta gure kontu, egiazko zuzenak emendik atara bear ditugu.

        Aitaren Izen, edo Titulo Dibino ori bere Jose maiteari Aita Eternoak eman zion, eta lurrean bere lekuan, edo ordeko ipiñi, eta Jesus bere Semeari Aitak bezela lagunzeko, Ofizio ori eman zion. Izen guztien gañeko Izen paregabea, Ofiziorik Dibinoena: Gizonen artean bestek iñork Jose ditxosoak baizen, sekulan artu ez duena, ta sekuletan bestek izango ez duena. Aita Eternoaren eskutik Jesus Zeruko, ta mundu guztiko Erregea da: Maria Santisima onen Ama da Erregiña, ta Jose onen Esposo, ta aren Aita ustekoa da Santu, ta Aingeruen artean Prinzipe bakarra. Onek bakarrik bere mendean bere eskupean ta bere kontura Aingeru, ta Santu guztien Errege ta Erregiña, Aita Eternoaren borondatez ta gustora, Prinzipe, eta Aita guziz onak bezela iduki, gorde eta gobernatu zituen. O ditxa, o honra eta Dignidade Jainkozko, edo guztiz Dibinoa!

        Aita San Jose bakarra bere Ondasun eta Misterio Dibinoen Sekretario, eta Testigu fiela Jangoikoak egin zuen: Milagro eta Misterio guztien ezkutatuenaren, edo Jaungoikoa Gizon egindako Enkarnazioaren berri Josek, gizonen artean lenengo jakin zuen: eta orretarako, esan oi dan Mandataria, sinistu diteke izandu zala Aingeru San Gabriel, Aita Eternoak Enkarnazioko berri onakin Ama Birjiñari bialdu ziona bera; bere Esposarekin bat onetan, beste pribilejio askotan bezela Jose maitea egiteko. Eta San Gabriel eta beste Aingeruak, zer pozarekin, bear zan bezela, Aita S. Josegana Jaungoikoaren mandatuak ekartzen ibilliko ziran, Santu glorioso au Jaunaren aurrean zeiñ estimatua eta zer Prinzipe andi paregabea eta Jesus eta Mariaren laztana zan ikusirik?

        Beste Aita San Joseren Marabilla eta Jaungoikoak eman zion pribilejio andia da, Ama Birjiñaren urrena, edo lenengo Gizonen artean Kastidadeko botoa egin zuena izatea. Bere Esposa Birjiñen Erregiñaren anzekoa eta Santuen Prinzipe garbia izan zedin, Eta Doktoreak diote, Aita San Jose gorputz eta animan aiñ garbia Jaunak egin zuala, zer pekatuen kutsu, edo arrastorik ere Santu pribilejiatu onek izandu etzuela. Alako Eskolan bizi zan eta Jangoikoari eta bere Ama Santisimari ori zegokiola eta ez besterik.

        Aita S. Josef justua zan, dio San Mateok; ta esan nai du orretan, diote Santuak, Jainkoak txit Justu Santua egin zuela: eta nola Santu guzien ditxosoena bere Dignidadean, ala Santidadean guziai eragin ziela eta Ama Birjiñaren urrena birtute guziaz betea, edo perfeziorik andienekoa; Jangoikoaren amorioan eta onen borondatea beti egitean, guziai aurrea artu ziela. Zerutarrak bezela eta bestek ez nola, Zeruko ejerzizio dibino au bere Esposa santisimagandik eta are geiago Jesus amorezko Maisu Dibinoagandik ikasi zuen eta onetan beti bizitu zan. Eta bear bada, Aita S. Joseri Jaungoikoak egin zion faborerik andiena, Lezio eta Ejerzizio dibino au izan zan. Izan al ditekean prerogatiba, ditxa eta santidaderik altuena eta fabore guzien koroa da, Jaunaren borondatea beti obeto egitea.

        Aingeru guzien gañeko doai señalatua gure Josek Jaunagandik artu zuen; bada Jesus bere humildadez eta gure amorez Aingeruak baño berago jetxi bazan eta txikiago, Gizon egin eta lurrean agertu bazan ere, emen Aingeru Goardakorik artu etzuen eta guztiak aren serbitzari beti izandu ziran. Aita San Jose bakarrik Jesusen Aitaren Izen ta Titulo dibinoaz onratu zuan eta Gizon eta Aingeruen artean bere Gobernari eta Aingeru Goardakotzat bezela eskojitu zuen eta emengo trabaju guzietan txit ederki eta seguru gorde zuen eta peligro andietatik, ta etsaien atzaparretatik libratu zuen.

        Aita maiteenaren Zeruko ofizio oiek Jose Santuari Jesusek, Semerik onenak bezela lurrean ere pagatu ziozkan; baña zer arreglo zer atsegin, zer gozaldiakin? Zenbat bider Aur txiki, Jangoiko andi au bere ontasun guziarekin Jose ditxosoaren beso eta laztanetara joango zan eta esango zion, «O nere Jose maitea! O nere Aita gozoa Zure anparoan, eta zure kontura bizi nai det. Aitaren Izen eta Ofizio onekin dituzun neke eta egiteko guztien pagua, neri dagokidan ta zuri dagokizun moduan emango dizut. Zure besoetan eta zure biotzeko laztan amorosoetan daukat nik nere atsegiñik andiena. O zenbat onelako erregalo esan eta egingo ziozkan! O nere Jesus! eranzungo zion: O nere Jaungoiko gozoa. Zu bakarrik zera nere Ondasun eta pagu osoa! Zu zera nere sari geiegia, nere guztia, nere gloria bizia! Eta biak onela ikusi eta Ama Birjiñaren biotz sagraduak biotz Santu aien maitetasunetan, zer gloria artuko zuen? Ori berak baizik bestek nork daki?

        Eta baldin arrazoi askorekin fabore andi eta señalatua bezela kontatzen bada, S. Antonio Paduakoari Jesus beiñ agertu eta erregalatu zuela; orobat San Estanislao gaixorik zegoela, Ama Birjiñak Jesus bere Semea oi gañean utzi eta kontsolatu ta sendatu zuela eta S. Juan Bautista, Santa Isabelen sabelean zegoela Zeruko argiz bete eta santifikatu bazuen, zeñ Gizon, edo Aingeruk esan dezake gure Jesus maiteak Aita San Joserekin, egunero eta orduero ainbeste urtean zer egin zuen? Zer eta nolako fabore, ta erregalo Dibinoa? Aingeruai, eta beste Santu banakai txit ugari Jaunak bere doaiak eman ziezten. Baña Aita S. Joseri bere ondasun guzien Jabe, edo toki eta ontzi egokiari bezela bere Doai, ta grazia Dibino guztien gañez eragin arteraño Jaunak isuri ziozkan.

        San Juan diszipulu amatuari Jesus maiteak Gurutzetik bere Ama Santisima Amatzat eman zionean, fabore eta pribilejio guziz andia egin zion. Baña zer du zer ikusi Ama Birjiña Jose Santuaren egiazko Esposa egin ta guztia beretzat ematearekin? Ditxa onek parerik ez du Aita San Joseren pribilejio, iñork bestek ez duena da au. Aita Eternoak bere Seme bakarraren Aita usteko egin zuen, baña Ama Birjiñaren egiazko Esposo. Eta Jesus bere Semea Esposa onen egiazko Semea; ala Jesus maitea, nola guztia bere Ama Santisimarena dan, ala bere Amarekin batean guztia Josef Santuarena da. Arbola baten Jabearena da orren frutua kanpo baten Jabearena da iturri or sortu, edo jaiotzen dana milagroz sortutzen badare. Maria Joseren Esposa garbiaren sabeleko frutu bedeinkatua da Jesus ta ala Josef ditxosoari dagokio guztia, Arbolarekin batean. Maria da Jardin, edo kanpo Zeruko bat, zeñean milagro andiz, Jesus grazia guztien Iturri ederra sortu eta jaio zan eta guztia Jose gozoarena da, edo Ama Semeak, bereak bezela, dakozkio. O ditxa guzien andiena!

        Aita S. Josef, Jesus eta bere Ama maitearekin ofizio eta egitekorik andien oriek, bear bezela egiteko, Doktore batzuek diote: bere Amaren sabelean Josef santifikatu zuela Jangoikoak bere Adiskide txit onetsia bezela. Ori Jaunari ondo zegokion eta Josef gloriosoaren Dibinidadeari ere bai. Besteak diote: Txit letraduna ta Eskola eta jakinduria andikoa gaztetatik Jose izandu zala. Baña zer eskola obeagorik eta zer jakintasun andiagorik, Jesus eta Mariagandik zuena baño? Erregeen odoletik Aita San Jose bazetorren ere Jangoikoak, bere Ama bezela, pobre egin zuen eta munduko gizonik andienak ez bezela, Nekazari izandu zan: bere bear onradu garbiarekin Jangoikoaren Seme eta Amari bizitzen laguntzeko, bere etxean eta bere ordu jakiñetan, Jainkoak nai zuen bezela, bearra poliki egiten zuen eta gero Jesus azi zanean, Aita San Joseri bearra egiten laguntzen zion, Korneliok Santuakin dionez. Jesus maiteak onetan nekazariai ejenplo miragarria eman zien.

 

aurrekoa hurrengoa