www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesus Maria eta Joseren debozioa
Agustin Kardaberaz
1764, 1824

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesus, Maria eta Joseren devocioa, edo iru persona divino oien eguiazco amorioa. Agustin Cardaberaz. Francisco La Lama, 1824.

 

 

aurrekoa hurrengoa

SAN JOSEREN
ZAZPI DOLORE
ETA ZAZPI GOZOAK

 

        Debozio au Santuak berak erakutsi zuen ejenplo edo milagro jakin onetan. Flandesko itxasoan irureun persona, ta geiago ontzi batean ta bela batean txit gustora zijoazen. Baña uste gabe, orra non ekaitz, edo denboral gaizto batek artu eta onzia idiki eta puskatu zan; eta iru Relijioso San Joseren debotoak ez, beste guztiak ondatu, edo ito ziran. Iru oiek ol puska batean eskapatu eta iru egunean itxaso aserre eta erio tristearekin burruka ibilli ziran. Beren larri ta antsi aietan txit biotzetik S. Jose maiteari ots egin zioten, ta bereala baliatu zitzaien. Gizon beneragarri bat beren ondoan ikusi zuten, Piloto trebearen gisan, ol ori txit suabero leorreronz zeramala eta lurrean seguru jarri ziran eta Jose Santuak esan zien nola bera zan, ta deitu ziotenean, eriotzatik libratzeko etorri zala, ta aurrera beraren debozioa eraman zezatela.

        Geiago Santuak esan zien: Nere atsegin andiko Debozio bat egin nai badezute, nere bizitzako zazpi Dolore, ta zazpi Gozo jakiñen erreberenzian egunero zazpi Pater-noster eta Ave Maria esan bear dituzute. Debozio au fedez, ta biotzetik egurero egiten bazioten Adiskide eta bitarteko txit andi seguru bat bera izango zutela eta Jangoikoagandik faborerik andienak alkanzatuko ziztela.

        Zazpi dolore eta gozo oiek dirade. Lenengo dolorea zan, Ama Birjiña bere Esposa aurdun ikusi, ta utzi nai izan zuanean. Atsegiña zan: Aingeruak esan zionean, Espiritu Santuaren graziaz eta milagroz Jangoikoaren Semea sortu zala.

        Bigarren Dolorea: Belengo Portalean Jesus aur jaio berria alako desanparo eta pobrezan ikusi zuenean. Atsegiña: Aingeruak festa egitera eta Artzaiak adoratzera etorri ziranean.

        Irugarren Dolorea: Jesus jaio eta zortzigarren egunean Aur gozoa negarrez odola zeriola Zirkunzisioan ikusi zuanan. Atsegiña: Josek berak Jesusen izen dibinoa eman zionean mundua salbatzera zetorren Aur ederrari.

        Laugarren Dolorea: Simeon Santuaren aotik Jesus onaren penak eta Ama Birjiñaren biotza ezpata zorrotzak igaroko zuela, aditu zuanean. Atsegiña: Simeonek esan zuanean, Jesus ona munduaren erremedio eta salbazioa izango zala.

        Bostgarren Dolorea: Erodesen petsekuzioaren iges Ama Semeakin Ejiptora juan zanean. Atsegiña: Jesus Ejipton sartu zaneko, erri aietako Idolo, edo Jainko falsoak lurrera erorten ikusi zituenean.

        Seigarren Dolorea: Ejiptotik bere Etxera biurtzen zala, Erodesen Semea Errege sartu zala aditu zueneko bildurra. Atsegiña: Galileara erretira zedilla Aingeruak esan zionean.

        Zazpigarren dolorea: Bere Jesus amabi urtekoa Tenploan gelditu eta galdu zaneko pena. Atsegiña: Irugarren egunean, Zeruko Maisu egiñik Jerusalengo Doktoreai erakusten eseri eta arkitu zutenean.

 

aurrekoa hurrengoa