www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesus Maria eta Joseren debozioa
Agustin Kardaberaz
1764, 1824

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesus, Maria eta Joseren devocioa, edo iru persona divino oien eguiazco amorioa. Agustin Cardaberaz. Francisco La Lama, 1824.

 

 

aurrekoa hurrengoa

BOSTGARRENA

Jainkoak bere Jose maitea
nolakoa egin zuen

 

        Ori berekiko nola zan Jaunak berak daki bakarrik; gurekiko zer egin zuan, Santuaren debotoak jakin nai dute. Beren odoleko noblezian Aita S. Jose, eta Ama Birjiña bat ziran, edo berdiñak biak, Jaunak egin zituen: ta biak, ta Jesus, gizon egiazkoa danez, Dabid Santu, ta beste Erregeen odoletik zetozen. Jesus, Maria eta Jose onetan bat, edo berdin ziran. Ala iruren gorputz santuak txit antz andikoak beren garbitasun, edertasun ta beste prenda estimagarri guzietan Jaunak egin zituen; ta munduaren begietan ala ziran. Aita San Jose lenago bialdu zuan mundura, ta agertu zan gurekiko aiñ egokia, aiñ ederki egiña bere arpegian, talle, bisaje eta era guzian, nota Jaungoikoaren Ama Semeai ondoena zegokien. Traza eder ori guzia Jaunak bere eskuan zeukan.

        S. Justinok, Jersonek, ta beste Doktore askok diote Jesukristoren antzik andiena San Josek iduki zuela, eta ala konbeni zala; eta ala gizonen artean ederrena Aita Sain Jose izango zan. O ditxa! O lurreko Trinidade ederra! Jaunak zekienak bezela, bere eskutik eta bere gustora egin zuen, baña animako perfekzio edo birtuteak, nork dakizki? Jainkoak bakarrik: eta oietan Jose bere Esposa Santisimaren antzekoa izan zan, edo Jaunak nai zuen gisan egin zuen bere Jesus Santuaren Anima. Ala Jaungoikoaren ontasunak eskatzen zuen, ta aren Ama Santisimari ala zegokion; bien diñako gizon kabal, Esposo ta Aita, etxeko nagusia, jabe eta agintari prenda on guzietakoa Aita S. Jose Jaungoikoarekiko eta gizonakiko izatea.

        Ama Birjiña amalau urtekoa Esposatu edo ezkondu zan, munduan izan dan donzellarik ederren garbiena. Eta aren lagun, ta Jaunaren eskutikako esposo zegokiona izateko gure esaeran Jose Santuak edadearen lorean, edo ogei eta amar urteronz ibilli bear zuen, ta zarrago pintatzen badute ere, gauza ziertoa da, taju ta ardore onekoa bear zuela izan, gero bearra egiteko; eta Ama Birjiña ta bere Semearekin nekezko biajeak, ta penazko tratuak igaro, ta eramateko. Gure Jesus maiteak ogei ta amar urte zituenean ere, Aita San Joseren semetzat, dio San Lukasek, beren ustez zeukatela; baña oriek misterio, edo milagroa etzekiten, ta ala beren begiaz zekuztenaz gobernatu, ta Jose, Jesusen Aita zala uste zuten; ta Ebanjelioak au erakusten digu.

        Alere onen gañean Zeruko argi andi, edo Eguzki S. Agustinek ederki adieragiten digu: Jesu Kristoren Dibinidade, eta sorze milagroso, eta Enkarnazioa ondo ziekitenak ere, edo Ama Santisimak, eta San Lukasek Jose Santuari Jesusen Aita deitu ziotela, eta izen aundi ori eman ziotela; eta gurekiko dudarik gabe, guzien begietan, Jesus ederrak Aita S. Jose iduringo zuen, eta aren antz andia izango zuen, eta zenbait bider, beste aurtxoak kariñoz zoratu ta bezela, beren Aitagana laztanga joan oi diran gisa; gure aurtxo txiki, eta Jangoiko andi, Jesus eder gozoa, bere kariño obeaz, eta amore dibino guztiarekin, besotxoak zabaldu, eta Aita San Josegana joango zan! Ark bere besoetan arzeko zaletu, eta aiñ gozoro esaten ziola: Nere biotzeko Aita: Nire Aita maite laztana, nere Aita Eternoak zure kontura lurrean naukana! Ark nigatik pagatuko dizu Zeruan. Aren borondatea oraiñ, eta beti dagigun; ori da gure gloria bizia.

        Onela, edo Jesusen Jakindo guztiak obeto zekien bezala, zenbat bider Aitaren izen amorosoaz Jose onratuko zuen? Eta onek bere Jangoiko guztia ala ikusi, eta bere besoetan artu, ta, zer esango zion, edo zer egingo zuen? Amore Zeruko batean irazaki, urtu, eta desegingo zan. Bere Jangoikoa berekin zeukala, Santa, eta Aingeru guziak baño ditxosoago, eta Jangoikotasunaren ondasun, honra, eta atsegin guziakin bere burua aiñ aberats ikusi, eta zori onekoaren animak, edo Jose santuaren biotzak, zer egin al zezakean, ezpada amorezko Jesus, aurtxo Jaungoiko onen ondo gabeko itxaso artan ondatu, eta lurrean Glorian bezela sartu, ta bizi?

        Eta zenbat onelako zoragarrizko goza aldi Aita San Josek artuko zituen, Jesus maitearen Aurtasunean etxean, eta bere biaje, edo bideetan Ama Santisimak bere besoetan eramateko ematen zionean; Zer biotzeko laztan estuak, zer kariñozko musu gozoak batak besteari emango ziozkaten? Ez da erraz esatea. Eta onela Jesus, Maria, eta Joseren nekeak arintzen ziran. Gero Jesus azi, edo andiago zanean, eta Aita S. Jose bere bearrean ari zanean, Jesus, eta bere Amari sustentua irabazteko, zenbat bider Jesus maitea humilla bere Aita onari bearrean laguntzera juango zan? O zer errespeto, zer obedienzia, zer amore humildadez betea Jesusek Aita San Joseri iduki, eta erakutsiko zion! O Aingeruak! Ispillu au ikusi, ta bien humiltasun, eta bien anditasunaz arri zaitezte.

        Eta onela, edo berak dakiten bezela irurak bizi izan ziran; eta Jesus, ogei eta amar urteetan zebillela, San Jose Ebanjelioak izendatzen du: Eta gure adiera, edo esateko moduan orduan Aita San Jose erregalo, ta neke andiak ikusi, ta eramanik, guzietatik libratu zan; eta eman zion bere azkeneko, ez gaitzak, ezpada amore sukarra, eta ditxa gozo onen pasioz guzia irazaki, urtu, ta akabatu zan, bere Espiritu garbia Amabirjiñaren eskuetatik Jesusen biotzean gozoro sartuaz.

        Jesus maiteak berak Aita San Joseri begiak itxi, eta obirako janzi zuen, ta Ama Birjiñarekin batean, Jauna alabatzen zutela Jose ditxosoaren gorputz santua Josafateko zelaian bere obian gorde zuten, eta gero obi orren ondoan Ama Birjiñaren gorputza ere Apostoluak gorde zuten. Aita S. Jose, Jesus onak illen artetik piztu, edo resuzitatu zanean, berekin gorputz, ta anima gloriaz janzirik lurretik betiko jaso zuen; eta Asenzio egunean berekin Zeruetara igo zuen; eta an dago Jose bere Esposa Mariaren aldean; eta Jesus, Maria eta, Jose gure bitartekoak an daude batean.

        Oraiñdaño, Aita San Jose gurekiko, edo emen lurrean, eta agirian nolakoa zan esan degu, orain Jangoikoak arekiko egin zituen Marabillak esan bear ditugu.

 

aurrekoa hurrengoa