www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesus Maria eta Joseren debozioa
Agustin Kardaberaz
1764, 1824

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesus, Maria eta Joseren devocioa, edo iru persona divino oien eguiazco amorioa. Agustin Cardaberaz. Francisco La Lama, 1824.

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMA BIRJIÑAREN ERROSARIO SANTUA

bear dan debozioaz errezatzeko modua

 

        Ama Birjiñarekin itzegiten asitzeko, soseguz eta ondo ziñatu eta Nere Jesu-Kristo Jauna &c. biotzetik esan eta gero Eleizak latiñez diona Domine labia mea &c. bateke asiko du onela.

        V. Idikiko dituzu, Jauna, nere ezpañak.

        R. Eta nere aoak esango ditu zure alabanzak.

        V. Begira zazu, Jauna, nere sokorrura.

        R. Eta atoz laster neri laguntzera.

        V. Gloria Aitari, Semeari, eta Espiritu Santuari.

        R. Asieran zan bezela, sekula guzietan orain eta beti Amen.

 

 

ASTELEN, TA OSTEGUNETAKO
BOST MISTERIO GOZOSOAK

 

LENENGO MISTERIOA:

Jangoikoaren Semearen Enkarnazioa

        Emen Sazerdoteak, edo batek Ofrezimentua esango du; ta gero obeto errezatzeko, ta Induljenziak irabazteko, batek beti kontu eraman, ta pater noster ta Ave Maria asi ta besteak soseguz beti eranzungo dute.

OFREZIMENTUA.

        O Birjiña Maria, Jangoikoaren Ama miragarria eta gure Erregiña! Amar Ave Maria oiek eta Pater poster au izan bitez zure biotzak artu zuen atsegiñaren erreberenzian, San Gabriel Aingeruak berri onak ekarri eta Aita Eternoak bere Alabantzak, semeak Amatzat ta Espiritu Santuak Esposatzat artu zinduenean. Jangoikoa zure sabelean Gizon egindako Misteriorik miragarrien onegatik, arren alkanza eiguzu gure biotzetako humiltasun zurearen antzeko bat; gure pekatuen damuaz, penitenzia egiteko argia, Prinzipe Katolikoen eta oien Erreinoerako pakea eta Jangoikoa serbitzeko osasuna eta grazia. Amen.

        Emen Pater nosterra, ta amar Ave Maria errezatzen dira.

 

BIGARREN MISTERIOA:

Ama Birjiñak Santa Isabeli egin zion bisita

OFREZIMENTUA.

        O Birjiña Maria, Jangoikoaren Ama eta birtute guztien jabea! Amar Ave Maria oiek, ta Pater noster au izan bitez zure biotzak artu zuen atsegiñaren erreberenzian: Jangoikoa zure sabelean artu, ta karidade biziaz zure lengusu Santa Isabel ikustera Juan ziñanean, bera Zeruko ondasunez betetzera eta San Juan Amaren sabelean santifikatzera. Zuen bien eta zuen Seme bien artean orduan igaro ziran Misterio ezkutatuak ezagutzeko eta gure animak penitenziaz santifikatzeko bear dan guzia arren alkanza zaiguzu eta Prinzipe Katolikoen eta oien Erreinoetako pakea, ta gure Jauna serbitzeko osasuna ta grazia. Amen.

        Pater nosterra, ta amar Ave Mariak emen, ta besteetan.

 

IRUGARREN MISTERIOA:

Jangoikoaren Semearen Jaiotza

OFREZIMENTUA.

        O Birjiña Maria, Jangoikoaren Ama, ta Ondasun guzien Iturria! Amar Ave Maria oiek eta Pater noster au izan bitez, Jesus zure Sabeleko Semea munduari eman, edo jaio eta trosa pobre garbietan bildu ta aberen estrabian eratzan zenduenean zure biotzak artu zuen atseginaren reberenzian. Zure Seme, ta gure Jaun onen jaiotza Santuagatik, gure biotzetako garbitasuna arren alkanza zaiguzu, beraren amorioan berriro jaio gaitean, eta Prinzipe Katolikoen eta oien Erreinoetako pakea eta Jangoikoa serbitu eta amatzeko osasuna eta grazia, Amen.

 

LAUGARREN MISTERIOA:

Ama Birjiñaren Purifikazio, eta Presentazioa

OFREZIMENTUA.

        O Birjiña Maria, Jaungoikoaren Ama eta Garbitasun guziaren Ontzi ederra! Amar Ave Maria oiek eta Pater noster au izan bitez, zure Semea besoetan bere Jarlekurik preziosoenean bezela gure erremediorako Tenploan ofrendatu zenduenean zure biotzak artu zuen atsegiñaren reberenzian. Misterio onetako argi, ta Ejenplo ederrakgatik arren gure animako illuntasuna kendu eta Jesus gure ditxa guztia ezagutzeko bear dan argia alkanza zaguzu eta Prinzipe Katolikoen, ta oien Erreinoetako pakea; ta Jangoikoa serbitu eta amatzeko osasuna ta grazia. Amen.

 

BOSTGARREN MISTERIOA:

Jesus amabi urtekoa galdu eta Tenploan arkitu zanekoa

OFREZIMENTUA.

        O Birjiña Maria, Jangoikoaren Ama eta anima galduen Zeruko bide segurua! Amar Ave Maria oiek eta Pater poster au izan bitez, Ama maitea bezela, zure Semearen billa ibilli eta Tenploan Zeruko maisua bezela, lurrekoai erakusten arkitu zenduenean, zure biotzak artu zuen atsegiñaren reberenzian. Jaun au egunero obeto billatzeko eta Maisu onen doktrina obeto ikasteko, arren beraren argi bero bat alkanza zaiguzu; baita ere gure pekatuen penitenzia, edo Konfesio on bat egiteko bear dan grazia, eta Prinzipe Katolikoen eta oien Erreinuetako pakea, eta Jaungoikoa serbitu eta eriotza on baten grazia Amen.

 

        Gero Loretoko Ama Santisimaren Letania jakiñak esaten dira.

 

 

ASTEARTE ETA OSTIRALEKO
MISTERIO DOLOROSOAK

 

LENENGO MISTERIOA:

Jetsemariko Ortuan Jesus maiteak egin zuen Orazioa

OFREZIMENTUA.

        O Birjiña Maria Jangoikoaren Ama ta martiri guztien Erregiña! Amar Ave Maria oiek, eta Pater noster au izan bitez, zure biotzeko Semea eriotzarañoko angustiaz estuturik, Odolezko izerditan desegiten zan orduan, zure biotz maitegarriak artu zuen dolorearen reberenzian. Zure Seme Jesus orazio artan gure pekatuakgatik eriotzara ofrezi erazo zuen amnorio andia gatik, arren gure kulpen egiazko damu bat eta Jaunaren borondatea beti egiteko indarra alkanza zaguzu eta oien Erreinoetako pakea, ta gure Jauna serbitzeko osasuna, ta grazia. Amen.

 

BIGARREN MISTERIOA:

Gure Jesus inozentea Koluna bati loturik, nola azotatua izan zan

OFREZIMENTUA.

        O Birjiña Maria, Jangoikoaren Ama, ta pazienziaren ispillu bizia! Amar Ave Maria oiek ta Pater noster au izan bitez, zure Seme ederra, bere soñekoak lotsa andian kendu, azotez urratu, ta odoletan zijoanean, zure biotz amorosoak artu zuen dolore andiaren reberenzian. Zure Semearen arrigarrizko pazienzia, ta amore onegatik, arren gure kulpen soñeko zar itsusia kentzeko, ta oiek merezi duten kastigua, ta penak pazienzian eramateko biotz humil bat alkanza zaiguzu eta Prinzipe Katolikoen eta oien Erreinoetako pakea eta gure Jauna serbitzeko osasuna eta grazia, Amen.

 

IRUGARREN MISTERIOA:

Jesus onari aranzazko Koroa nola josi zioten

OFREZIMENTUA.

        O Birgiña Maria, Jangoikoaren Ama eta triste guzien Konsuelo! Amar Ave Maria oiek, eta Pater noster au izan bitez, zure Seme Jesus, guzien egiazko Erregeari bere Buru Santua aranzaz josi ziotenean, zure biotzak artu zuan ezin esan alako dolorearen reberenzian, gure pekatuen eriotzako aranza oriek berari, eta zuri eman zizuten tormentu fortitzagatik, arren gure kulpen ondorengo aranzak, ta nekeak ondo eramateko bear degun pazienzia alkanza eiguzu, eta Prinzipe Katolikoen, ta oien Erreinoetako pakea eta gure Jangoikoa serbitu, ta amatzeko osasuna eta grazia, Amen.

 

LAUGARREN MISTERIOA:

Gurutzea bere gañean artu, ta Jesus Kalbariora, eraman zutenekoa

OFREZIMENTUA.

        O Birjira Maria, Jangoikoaren Ama eta lurrean bidezko galduen Argi ederra! Amar Ave Maria oiek eta Pater noster au izan bitez, Kalborioko bidean zure Semea gure kulpen karga pisua Gurutzean zeramala ta nekeaz aren azpian erorten ikusi zenduenean, zure biotz humillak artu zuan paregabeko dolorearen reberenzian. Jesus maiteak eta zuk Aita Eternoari iduki ziñioten obedienzia miragarriagatik, arren alkanza zaguzu, gure Gurutze eta nekeen artean, aren borondateari zuen ondoren jarraitzeko obedienzia humill bat, eta Prinzipe Katolikoen eta oien Erreinoetako pakea eta gure Jauna serbitzeko osasuna eta grazia, Amen.

 

BOSTGARREN MISTERIOA:

Jangoikoaren Semea nola Gurutzean josia izan zan

OFREZIMENTUA.

        O Birjiña Maria, Jaungoikoaren Ama, ta tormentuen ondo gabeko itxasoa! Amar Ave Maria oiek, eta Pater noster au izan bitez, zure Sabeleko frutu bedeinkatua, gu salbatzeagatik, Gurutzean josia ikusi, ta negarrez, ta odola zeriola gugatik erregutzen, ta illik aren biotza lanza gogorrak idikitzen ikusi, eta zure biotzak artu zuen dolorearen reberenzian. Zure Semearen Gurutzeko dolore, ta amore guziagatik arren alkanza zaguzu gure pasio, ta gogo eragabe guziak Gurutzean jositzeko birtutea, eta biotzeko damuaz penitenzia, edo konfesio on bat egiteko bear dan guzia; Prinzipe Katolikoen eta oien Erreinoetako pakea, Jangoikoa serbitzeko eta amatzeko eta eriotza on bat egiteko grazia, Amen.

        Gero Loretoko Letania.

 

 

ASTEAZKEN, LARUNBAT, ETA IGANDEKO
MISTERIO GLORIOSOAK

 

LENENGO MISTERIOA:

Jesu Kristoren Resurrekzio Gloriosoa

OFREZIMENTUA.

        O Birgiña Maria, Jangoikoaren Ama, ta Aingeruen Erregiña! Amar Ave Maria oiek, eta Pater noster au izan bitez, Zure Semea, erioa benzitu, ta gloriaz beterik Aingeru eta Santuen artean erresuzitaturik, Zu ikustera eta igarotako penak bere Gloriaz aztu erazotzera etorri zanean, zure biotzak artu zuen Zeruko alegriaren reberenzian. Gure esperanzaren gloriazko Misterio onegatik arren konzienzia justu garbi baten espirituko alegria alkanza zaiguzu eta Prinzipe Katolikoen eta oien Erreinoetako pakea eta gure Jaungoikoa serbitu eta amatzeko osasuna eta grazia, Amen.

 

BIGARREN MISTERIOA:

Jesukristo nola Zeruetara igo zan, edo miragarrizko Aszenzioa

OFREZIMENTUA.

        O Birjiña Maria, Jaungoikoaren Ama eta Zeruko ate ederra! Amar Ave Maria oiek eta Pater noster au izan bitez, zure Seme Jauna, Majestade guztiaz janzirik, Zeruetara igotzen ikusi zenduenean, zure biotzak artu zuen alegriaren reberenzian. Jesus maiteak Aita Eternoaren eskuian jarririk daukan poderio guziagatik, arren zure bitartez, gure biotzak, lurreko nekeen artean beragana beti jasotzeko grazia alkanza zaguzu, zurekin batean bera ikusteko eta adoratzeko: Prinzipe Katolikoen eta oien Erreinoetako pakea eta Jaungoikoa serbitzeko eta amatzeko osasuna, eta grazia, Amen.

 

IRUGARREN MISTERIOA:

Espiritu Santuaren etorrera

OFREZIMENTUA.

        O Birjiña Maria, Jaungoikoaren Ama eta gure Argi ederraren Ama Santisima! Amar Ave Maria oiek eta Pater noster au izan bitez, Eleiza Santuaren argi eta konsuelorako Espiritu Santua Semeak Aitagandik bialdu zuenean eta zure Anima, beste guzienak baño geiago bere Doai ederrez, ta gloriako ondasunez bete zuenean, zure biotzak artu zuen alegriaren reberenzian. Arren Espiritu konsoladore onen su gar bizi bat, zure biotzeko ontzi garbian bezela, bera ezagutzeko, ta amatzeko alkantza zaguzu; eta Prinzipe Katolikoen eta oien Erreinoetako pake eta Jangoikoa serbitzeko osasuna eta grazia, Amen.

 

LAUGARREN MISTERIOA:

Birjiña Ama Zerura igo zaneko, edo aren Asunzioa

OFREZIMENTUA.

        O Birjiña Maria, Jangoikoaren Ama eta pekatarien anparo segurua. Amar Ave Maria oiek eta Pater noster au izan bitez, amorio gozozko zure eriotza preziosaren eta erresuzitatu, eta gloriaz janzirik Aingeruen erdian Zeruetara igo ziñaneko gloria paregabearen reberenzian. Zerutar guztiak orduan artu zuten atsegin andiagatik, arren zure Mantupean bizi geran pekatarioi gure eriotzako orduan lagun zaguzu, zure eskuetan eta Jaunaren amorean gure anima eman eta Zu ikustera betiko igo gaitean eta Prinzipe Katolikoen eta oien Erreinuetako pakea eta Jangoikoa serbitzeko eta amatzeko osasuna eta grazia, Amen.

 

BOSTGARREN MISTERIOA:

Ama Birjiñaren Koroazio, edo Zeruan nola Koroatua, izan zan

OFREZIMENTUA.

        O Birjiña Maria Jangoikoaren Ama, Aingeru era Santu guzien Koroarik ederrena! Amar Ave Maria oiek eta Pater noster au izan bitez, Trinidade Santisimoak, esan al baño gloria andiagoaz guzien Erregiña, ta Aingeru guziak baño gorago igo eta eman zizun Dignidade guziz altuaren reberenzian. Zuk or goien dituzun Gloriazko honra eta ondasun guztiakgatik, arren alkanza zaguzu lurreko gauzak oiñpean utzi eta Zerukoak zure ondoren eta zu ikusi artean billatzea eta orretarako, Jaunarekin batean, pekatuen egiazko damuz guzien konfesio on bat egitea eta Prinzipe Katolikoen eta oien Erreinoetako pakea eta Jaungoikoa beti amatzeko osasuna eta grazia, Amen.

        Oraiñ Ama Birjiña Loretokoaren Letaniak.

 

aurrekoa hurrengoa