www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesus Maria eta Joseren debozioa
Agustin Kardaberaz
1764, 1824

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesus, Maria eta Joseren devocioa, edo iru persona divino oien eguiazco amorioa. Agustin Cardaberaz. Francisco La Lama, 1824.

 

 

aurrekoa hurrengoa

DEBOZIO AU OBETO EGITEKO,

ZAZPI MEDITAZIO
BERE OFREZIMENTU,
EDO ORAZIOAKIN

 

        1. Nere Aita S. Jose: Orazio au izan bedi zure lenengo Dolore eta Atsegiñaren reberenzian. Arako zure Esposa maitea aurdun ikusi eta aren Misterio ezkutatu ori ezagutu baño len, isillik bera utzi eta juateko ibilli ziñanean zure biotzak artu zuen doloreagatik; baita ere Enkarnazioko Milagroa Aingeruak agertu eta Espiritu Santuaren graziaz Birjiña Amak Jangoikoaren Semea bere sabelean zeukala, ta jaio eta Salbadoreari bezela Jesus izena, zuk eman zegiñola, agindu zizunean artu zenduela atsegin andiagatik. Nik zure dolore ta atsegiñ onetan nere bizian lagundu nai dizut; baita ere eskatu, Ama Birjiñak, eta zuk Jesus onari erregutzea nere pekatu ta peligro guzietatik libra nazala, ta nere salbadorea izan dedilla eriotza on batekin Jesus ta Maria zurekin beti alaba ditzadan. Amen. Pater noster, ta Ave Maria.

        Jose Mariaren esposo garbia, ta Jesusen Aita ustekoa, Zeruan ta lurrean alabatua izan zaitezela; gugatik erregutu ezazu orain eta gure eriotzako orduan. Amen. Pater poster, ta Ave Maria, eta bestea onela esaten da.

        2 Nere Aita San Jose: Orazio au izan bedi zure bigarren dolore eta atsegiñaren reberenzian. Arako Jesus jaio ta Belengo portaletxoan, ta beren erdian alako desanparo, pobreza, otza ta neke andian zerren arenzat ostaturik arkitu etzenduen; ta ala ikusi, eta zure biotzak artu zuen orduko penagatik; baita ere Aingeruak Jaunari gloria kantatzen ta guri pakezko berri onak ematen ta Arzaiak Jesus guzien salbadorea adoratzen ikusi eta artu zenduen atsegin andiagatik. Nik zure dolore ta atsegin onetan nere bizian lagundu nai dizut, baita ere eskatu, Ama Birjiñak ta zuk Jesus onari erregutzea biotzeko pobreza ta espirituko humildadea eman dizagula bera nere biotz pobrezan jaio lurrean ta ni aren biotzean jaio nadin Zeruan. Amen. Pater poster, Ave Maria ta besteak beti len bezela emen esaten dira.

        3 Nere Aita San Jose: Orazio au izan bedi zure irugarren dolore ta atsegiñaren reberenzian. Zorzi eguneko aur Jesus gozoa, Zirkunzisioan bere odola, oñaze ta negar andiakin ematen, eta Jaungoikoaren seme Santua, pekataria balitz bezelako señaleakin ikusi zenduenean, zure biotzak artu zuen orduko penagatik; baita ere Jaungoikoak Aingeruaz gaztiatu zizun bezela Jesusen izen dibinoak eman ziñonean jakiñik mundua bere pekatuetatik salbatu bear zuela artu zenduen atsegiñ andiagatik. Nik zure dolore ta atsegin onetan beti lagundu nai dizut: baita ere eskatu, Ama Birjiñak eta zuk Jesus onari erregutzea, nere Salbadore izan dedilla, ta nere pasio ta inklinazio txarrak ebaki, ta pekatuetatik libratu ta Jesusek ekarri zigun salbazioa betiko merezi dezadian. Amen. Pater noster, eta besteak lenago bezela.

        4. Nere Aita San Jose: Orazio au izan bedi zure laugarren dolore ta atsegiñaren reberenzian. Berrogeigarren egunean Jesus bere Aitari Tenploan presentatu ta Simeon Santuaren aotik aditu zenduenean, Jesusek eraman bear zituen tormentuak, eta zure Esposa maitearen anima dolorezko kanibetak josiko zuela: orduan zure biotza erdiratu zuen penazko ezpatagatik, baita ere Agure Santuak Jesus Jaungoikoaren semea ezagutu, ta Ana alargun Santak arekin batean Jaunaren alabanzak ta gure erremedioa kontatzen zituztela aditu, ta artu zenduen atsegin andiagatik. Nik zure dolore, ta atsegin onetan beti lagundu nai dizut baita ere eskatu Ama Birjiñak ta zuk Jesus onari erregutzea, bera nik beti ezagutu, eta adoratzeko argia, ta nere Salbadorea bezela amatzeko, grazia didala Jesusen amorezko bizitza betikoa seguratzeko. Amen. Pater noster, eta besteak.

        5. Nere Aita San Jose: Orazio au izan bedi zure bostgarren Dolore eta Atsegiñaren reberenzian. Jesus Aurtxoa, eta bere Ama artu eta Aingeruaren abisoaz Ejiptora iges juan ziñanean, zerren Erodesek Jesus onari bizia kendu nai zion eta neke andi onetan zure biotzak artu zuen penagatik; baita ere, Jesus Ejipton sartzean ango Idoloak lurrera erori ziranean, Jangoiko egiazkoak aien Jainko falsoak ondatzen zituela ikusi, eta zuk artu zenduen atsegin andiagatik, Nik Dolore, ta Atsegin onetan beti lagundu nai dizut eta eskatu, Ama Birjiñak eta zuk Jesus onari erregutzea, nere etsai, demonio, mundu, ta aragitik libra nazala; ta Jaunaren deia, zuk bezela aditu, ta beraren borondatea neke guzietan egin, ta aren Majestadea beti adora dezadan. Amen. Pater noster, ta besteak.

        6. Nere Aita S, Jose: Orazio au izan bedi zure seigarren Dolore eta Atsegiñaren reberenzian arako Aingeruak agindu, ta Ejiptotik Israelko zure errira zentozela, Erodesen Semea Errege zala jakin, ta Aitak bezela Jesus maiteari bizia kenduko zion bildurrez, zure biotzak artu zuen penagatik; baita ere bildur ori kentzeko Aingeruak esan zizunean, Galilea aldera, seguru igaro zindezela, artu zenduen atsegin andiagatik, nik dolore eta atsegin onetan beti lagundu nai dizut eta eskatu, Ama Birjiñak eta zuk Jesus onari erregutzea, mundukoen bildur gabe nik Jangoikoari beti jarraitzeko indarra didala, ta zuen anparoan Zeruko bidean beti ibilli ta nere Jangoikoa beti zuekin alaba dezadan. Amen. Pater noster, Ave Maria, ta besteak.

        7. Nere Aita S. Jose: Orazio au izan bedi zure zazpigarren Dolore eta Atsegiñaren reberenzian; Arako Jesus amabi urtekoa zala, Jerusalengo Tenploan Jauna adoratu ta etxera biurtzean, ustegabean gelditu zanean eta Ama Birjiñarekin aren billa iru egunean ibilli ziñanean zure biotzak artu zuen penagatik: Baita ere irugarren egunean Doktoreen erdian eseririk Zeruko Maisua bezela lurrekoai erakusten guziek Aurraren jakinde eta graziaz arriturik zeudela arkitu zenduaneko zure atsegin andiagatik. Nik zure Dolore eta atsegin onetan beti lagundu nai dizut eta eskatu, Ama Birjiñak eta zuk Jesus onari erregutzea, nik bera nere kulpaz galdu ez dezadan eta nere bizia lenago galdu, Jesus ofenditu baño, zuen grazian ondo bizi, ta zuen amorean ondo iltzeko, Amen.

        Pater noster eta lenengoan bezela besteak.

        Aita San Joseren debotoak beste debozio askoren artean, San Joseren Errosarioa errezatzen dute modu onetan.

 

 

AITA SAN JOSEREN ERROSARIOA

 

Pater noster ordean, esaten da:

 

        Nere Jangoikoa, Aita ta Semea, ta Espiritu Santua; graziak, alabanzak eta gloria guztia zuri, Aita S. Joseri egin diozkatzun grazia, doai eta pribilejio guziakgatik. Amen.

 

Ave Maria ordean, esaten da:

 

        Aita S. Jose Maria Birjiñaren diñako Esposo maitea, ta Jesusen Aitaren izena, ditxa andiaz dezuna: Zeruan eta lurrean, Aingeru eta Santu artean alabatua izan zaiteala; erregu ezazu gugatik orañ, ta gure eriotzako orduan. Amen.

 

Gloria Patriren lekuan esazu:

 

        Zeruko trinidade Aita ta Seme, ta Espiritu Santuari gloria; ta lurreko Trinidade Jesus, Maria eta Jose Santuari honra, oraiñ, ta beti sekula guzietan. Amen.

 

        Emen Nobenako egun bakoitzean Eleizan, kulpituan edo etxean irakurteko, eguneroko iru Konsiderazio, S. Joseren Bizitza edo Pauso jakiñen gañean zetozen; baña ez luzatzeagatik utzi dira.

        Oraiñ gure iru Debozioak asitzeko, nola Aldare, ta pinturetan Jesus, Maria ta Jose ikusten ditugun, oiek biok Jesus maitea erdian dutela; ala guk ere Kalbarioko Jesusen Debozioa, Ama Birjiñaren Errosario, ta San Joseren Nobenaren erdian emango degu, ta leneno.

 

J. H. S.

 

aurrekoa hurrengoa