www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesus Maria eta Joseren debozioa
Agustin Kardaberaz
1764, 1824

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesus, Maria eta Joseren devocioa, edo iru persona divino oien eguiazco amorioa. Agustin Cardaberaz. Francisco La Lama, 1824.

 

 

aurrekoa hurrengoa

SARRERA

IRAKURLEARI ZERUKO AMORIOA

 

        Gauza jakiña da, edo kristaubak bear duen dotriña erraza Jesukristoren Ama Birjiña, edo Santuen egiazko Debozioa errezo luze, Nobena, eta beste orrelako orazioetan ez dagoela. Zertan dago bada, edo zer da orien Debozia? Egiazko Debozioa da, gure Relijio Santuaren ejerzizio, edo aktu bat gure biotz, edo anima Jaungoikoaren borondate, eta gustoko gauzetara gogo bizi batekiñ daramana: eta gogo santu au iru gauza oietan dago, eta erakusten da.

        Lenbizikoa da Adorazioa, edo gure Jaungoikoa, Ama Birjiña edo Santuak, fede bizi, espiritu humil, firme, eta prest batekiñ biotzetik adoratzea.

        Bigarrera Inbokazioa, edo biotzez aietara gure estutasun, eta nekeetan oien erremediorako biurzea, eta deitzea, Santuen bitartez neretzat, edo besterentzat nai dedana Jaunari eskatu, eta alkanzatzeko.

        Irugarrena Imitazioa, edo Santuak imitatzea, beren birtuteetan jarraituaz, konzienziako garbitasunean, humildade, pazienzia, karidade, miserikordia, eta besteetan.

        Deboziaren izan geiena, edo guzia irugarren onetan dago, eta onek zure Debozioko Santuai atsegiñik andiena ematen die Aiek egin zutena, zuk egitea, edo Jaungoikoaren borondatea beti, aiek bezela zure estadu, edo bizimoduan zuk egitea lurrean, gero eien lagun ditxoso beti izateko Zeruan.

        Kristau asko, beren buruz Debozio, eta errezo luzeak artu, eta ezin kunpliturik, presaka, eta itotzen bezela oi dabiltza; eta bearrago diran obligazioai eranzuteko, leku, eta gogo guztia kendu, eta, etsaiak alde orreta tik engañatzen ditu: eta errezo guziak beren gustora egiten ez badituzte, pakerik ez, eta inkietude aundian gelditzen dira. Ez: Jaungoikoak, Ama Birjiñak, edo Santuak orrelakorik ez dute nai. Obe da errezo gutxiago, eta ondo egitea: zure ditxa eztago gauza andiak, eta asko egitean, ezpada, zure eguneroko txikiak ondo, eta Jaungoikoak nai duen espirituarekin egitean. Santu asko bide jakiñ onetatik Zerura joan ziran. Zure errezo luzeen bearrik Santuak ez dute: naiago dute berai deitu, eta zuk bear dezun biotzeko argia eskatzea aien gisan; Jaunaren borondateari, eta obligazioai ondo eranzuteko.

        Alere animako debozio, eta amorioa Jaunari, eta Santuai guk erakusteko, Eliza Santak bere orazioetan, zer eta nola egin bear degun, ondo erakusten digu; eta biotzeko gogo, edo afekto santuen señaleak, aoz egiten diran errezoak dira. Señale agiri oen artean probetxu andikoak, eta animen konsuelo betikoak dudarik gabe, dirade Ama Birjiñaren errosario, Jesusen Kalbarioko Pausoak, Aita San Joseren Misterio dibino, gozo ta doloreak; eta orien, eta beste Santuen Nobenak. Oiek ondo egiten badira txit asko balio dute biotzeko debozioa gorde, beroa kanporonz berai erakusteko.

        Jesus, Maria, eta Joseren amoriorik gozoena, eta bearren au nolako konsiderazio, espiritu, eta animen irabazi aundiarekin egin bear dan, iruren debozioan erakutsi nai det. Baña Zerurako joia au ondo estimatzeko, lenago ezagutu bear da, eta orren berri eman bear da.

 

aurrekoa hurrengoa