www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesus Maria eta Joseren debozioa
Agustin Kardaberaz
1764, 1824

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesus, Maria eta Joseren devocioa, edo iru persona divino oien eguiazco amorioa. Agustin Cardaberaz. Francisco La Lama, 1824.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LAUGARRENA

Aita San Joseren noblezia Erreala,
eta dignidadea

 

        Jaungoikoak bere Seme bakarra Mundu galdua salbatzera biraldu baño len Patriarka Santual agindu zien ta bere profeta askoren aotik aren etorrera leku ta modu askotan agertu zuen. Iñoren, ta ezeren bearrik ez duen Jaunak ta guziaren jabe zanak bezela, bere ontasun aberats eta miserikordiaz beterikako guganonz zuen borondatea bear bezela kunplitzeko, bere Ama Maria Santisima, Birjiña miragarria onen Esposo Jose Santua, eta Amaren Guraso Joakin, ta Ana zorionekoak lurreko guztien artean señalatu, eta bere familia sagradurako artu zituen. Joakinen izenak Jaunaren prestaera, edo preparazioa esan nai du: Anak Grazia edo Graziazkoa: Eta Josek Jaunaren aumentu edo geitzea. Mariak gora igoa. Beren misterioa guziak dute.

        Mundu galduari pekatuen erremedioa emateko, ta Jaunaren etorrerarekin egiazko bizitza berria, ta osasuna guk artzeko, prestaera ta grazia, Ana eta Joakinez aditzen dana, ta ontasun geiago, Jose Santuaren izenak diona, bear ziran. Bitartean, Jangoikoaren gizon, Patriarka era Profeta onak kontatuak izan ziran: eta Aita Eternoaren semeak artu bear zuen bere jatorrizko ta jaiotzako etorkin edo kasta erregetakoan Errege santuak gutxi ta gaiztoak geienak izan ziran. Argatik mundua pekatuakin galzeko, ta iltzeko zorian, eta esperanza guziaren atea itxita bezela zegoenean, Jaunaren erremedio eta salbazioko atearen giltza S. Jose izandu zan.

        Patriarka paregabe onen nobleziarekin Jesu Kristorena Ebanjelista bitan Espiritu Santuak agertu digu. Josegandik gora S. Lukas igoaz Aitatik Aitara, eta Asabetatik Asabetara, guztiak, eta bakoitza banaka kontatuaz, Adan guzien gurasoraño igotzen da. S. Mateo berriz Abrahan santutik bera Jose gloriosoagana jetxitzen da: eta gurekiko munduaren asieratik, belaunetik belaunera jenerazio guztiak zorioneko Jose nobleagana datoz: eta fedeko noblezia edo Idalgirik garbienaren agiria, Patriarka, eta Erregeetarik, sekula guzien Errege bakar Jesukristorenzat, Jose Aita ustekoraño Espiritu Santuak klaro ematen digu: Bai eta noblezarekin batean, Jose maitagarriaren birtute aundien agiria, eta berri onak ere.

 

 

NOR, EDO NOLAKO SANTUA ta zein Jaungoikoaren guztizkoa dan Aita San Jose onen debotoak ondo aditzeko, lenago Jaungoikoaren bere obretako gobernu miragarria begiratu bear degu, eta Ebanjelio edo historia dibinotik berri on guzien sustrai seguroa artu.

        Lenengo erregla ziertoa, eta jakiña da: Jaungoikoaren obrak nola alde guzietara kabalak, eta aiñ ederki egiñak diran, ala gizon bat bere gloriako fin alturen batekin artu, ta señalatzen duenean orretarako bear diran eta ondo dagozkion grazia, edo doai ta prenda on guziak, bere eskutik bezela, eta ondo dakiten ta nai duenak bezela ematen diozka. Bada, Jainkoak munduan izandu duen egiteko, obra edo misteriorik dibinoen, altuen ta ezkutatuenerako, nola Jose Santua gizon guzien artean autesi edo eskotzitu zuen, ala ofizio ori Jaungoikoaren gustora bete batean egiteko, bear ziran grazia, doai ta pribilejio guziak eman ziozkan.

        Orrela; nor edo zer da Jose Santua? Da Jaungoikoaren Amaren Esposo egiazkoa, ta Jaungoikoaren Semearen Aita ustekoa. Orra zer dion Ebanjelioak, ta orra esan al guzia batean. Gizonen artean Zeruan ta lurrean izango al ditekean dignidade ta ditxarik andieneko gizona eta Santua. Jose zorionekoak bakarrik bai, ta bestek sekulan ez du izandu, ta ez izango pribilejio ori. Ama Birjiñaren Esposo, ta Jesusen Aita ustekoa izatea.

        Jainkoa Gizon egindako, edo Enkarnazioko misterioan Fedeko Artikulo jakiña da, Jesukristok Aitari lurrean ez duela, edo gizonaren obra gabe, eta Espiritu Santuaren milagroz, ta graziaz Ama Birjiñaren sabelean sartu, ta gizon egin zala. Egiazko Aita du Zeruan, eta egiazko Ama du lurrean. Baña Amaren egiazko Esposoa ta Jesukristoren Aita usteko bakarra Jose Santua da. Ta Aitaren izen glorioso eta paregabe ori Trinidade guziaren gustora Ebanjelio Sagraduak eman zion.

        Jaungoikokozko dignidade, edo sustrai dibino onetatik datoz ta berez bezela sortutzen dira Aita S. Joseren beste doai, eta pribilejio esan al baño andiagoak, ta diranak orretan sartzen dira. Baldin Doktore Santu, ta maisuak Ebanjelisten historiatik ateratzen dituzten S. Joseren pribilejio ta erregaliak, Santu gozo onenak kontatu nai balira kaburik ez luke izango; alere debotoen konsuelorako, guziak ezin utzi ditezke. Jose Santuaren dignidade bigarrenik ez duenaren marabillarik señalatuen, ta pribilejio fabore ta milagroen batzuek esan bear ditugu.

 

aurrekoa hurrengoa