www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesus Maria eta Joseren debozioa
Agustin Kardaberaz
1764, 1824

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesus, Maria eta Joseren devocioa, edo iru persona divino oien eguiazco amorioa. Agustin Cardaberaz. Francisco La Lama, 1824.

 

 

aurrekoa hurrengoa

BEDERATZI GARRENA

Aita San Joseren milagroak

 

        Kristau guziak San Joseren txit debotoak izatea Jangoikoak zenbait nai duen, alegiñaz esan degu: Eta ori bera santuaren milagroakin erakusten du. Beraren debota maite Ama Santa Teresak bere bizitzan kontatzen dituenaz gañera, Aita Bolanok, edo Anberesko Autore jakiñak, Aita S. Joseren bizitzan batzuek modu onetan kontatzen dituzte.

        Enrique Vande Sanden emezortzi urtekoa zala, saietseko edo ijadako miñ, ta oñaze ain gogorrak tormentatzen zuten, non da ez jan, ez lorik egin al zuen, ta dolorez eta naigabez ill bear zuen. Lazaro Marques, Mediku txit famatuak alegin guziak alperrik egin, ta etsia bezela, iltzeko utzi zuen. Enrique orduan txit biotzetik, fede ta debozio andi, ta konfianza osoaz, Aita S. Joseri bere peligro estuan enkomendatu zitzaion. Santuaren Kapillara eraman zuten; beren larrian orazioa egiten jarri orduko, biotzeko ansi andi batek artu zuen. Kapillatik irten, ta beingoan lau eskiñako arri ikaragarri bat milagroz bota zuen: Eta Aita San Joseren faborez, sekulan geiago gaitz orrek eman etzion: Beraren Konfesoreak au eskribitu zuen.

        Beste milagroa. Isabel Sillebort, Anberesen berrogei eta bi urteko Relijiosak miñ, edo gaitz ori bera, ta itotzerañoko oñazeak igarotzen zituen. Alegiñezko erremedioak egin eta Medikuak etsirik puntuero iltzeko zorian utzi zuten: Isabelek Aita San Joseri debozio andia zion eta lurreko alibioaz etsi eta Zerukora seguroago biurtu zan. Bere eriotzako sugarrakin Relijiosak lagundu, ta San Joseren aurrean belauniko jarri zan; biotza negarrez urturik, Santuari txit estu bere faborea eskatu zion. Aita S. Josek bereala enzun, ta orra non bertan arraultza bat adiñako arritzar eskerga bat bota eta Santuak milagroz libratu zuen eta prodijio andiaz gero, biziak iraun zion artean, urte askoan beiñere ez miñik, ta ez gaitz orren arrastorik, San Joseren faboreagatik Isabelek sentitu etzuen.

        Bruselasko errian andre ezkondu bat, emezorzi urteren buruan umerik gabe txit aflijitua arkitzen zan. Anberesa, Aita San Joseren anparora fede biziaz juan zan: Santuaren Kapillan sartu eta biotzeko debozio andiarekin, bere Aita S. Jose bitarteko artu, ta Jaunari bere bendiziozko frutu, edo seme bat eskatu zion. Andik egun batzuetara aurdun sentitu zan, bere denboran ditxa andiaz seme bat egin zuen: Eta pozez beterik Anberesa biurtu zan, bere Kapillan Aita S. Joseri, bere Semea eta bere burua presentatuta esker andiak ematera.

        Santa Isabelgo Konbentuan, Relijiosa gazte batek aiñ buruko miñ andiak zituen, non burutik jauzia bezela, beregan ezin zegoen, ta oñazez ill bear zuen. Beste erremediuak balitzen ez ta bere preladak esan zion, fede ta deboziaz Aita S. Joseri enkomenda zedilla eta aren honran bederatzi asteartetan komulga zedilla. Nobena ori txit gogotik Santuari asi zion. Laugarren asteartean S. Joseren milagro ta alabanzak Sermoi batean enzuten, zegoela, oñaze leengoen azkarri ta sekulan baño andiagoak artu zuten; aiñ larri andiak eman zion, eze bereala ill bear zuela uste zuen. Nere Santua, nere Aita San Jose esaten asi zan eta orra bertan biotzeko alegria gozo hatek artu, ta San Josek gaitz arrigarri orretatik libratu eta beñere geiago eman etzion.

        Santuak Animen fabore egin dituen mirariak are andiagoak dira. Galai, edo gazte bat birtuteari txit emana, Jangoikoa obeto serbitzeko eta bere anima salbatzeko Zeruko deia aditu ta Relijioan sartzeko gogoarekin arkintzen zan. Gurasoak ori jakin zutenean, Jaungoikoaz aztu eta munduko irabazien usteakin Semea dibertitu eta Relijiorako gogoa burutik kendu zioten. Baña, oi dana, laster Seme orretan Jaunaren azotea beren gañean ikusi zuten. Ainbeste mutil ori aizatu zan, non lengo birtuteak utzi ta bizio guztietan ondatu zan eta bere gaitzerako ta bere gaiñ izateko soldadu sartu eta, deabruen banderapean aisa ibilli zan.

        Gurasoak beren kastigua ezagutu eta txit estutu ziran eta Semea erremediatzeko, al zuten guzia egin zuten. Kartaz ta negarrez, Semea bereganatzeko ta adiskideaz baliatu ziran, baña alperrik. Mutillaren anima galdu eta orduan erremedioaz desengañatuak bezela, Aita San Joseren anparora biurtu ziran. Pena andi onetan Nobena bat Santuari egin zioten: Eta Bitarteko poderosoaren faborea bereala ikusi zuten. Irugarren egunean, San Josek seme gogorraren biotza bigundu eta Jaunagana biurturik, damuz eta negarrez, Seme galduaren gisa, etxean sartu zan; bere zorakerien barkazioa eskatu zien belauniko eta laztanga pakeak egin eta biziera berri Santu bat asi eta aurrera txit ondo bizi izan zan eta Gurasoak eta Semea San Joseren txit debotoak gelditu ziran.

        Milagro onetan ala Gurasoak nola umeak ikasi bezate zer dan Jaungoikoaren bidetik apartatzea eta aren borondate eta Zeruko deiari zuzen eta laster ez jarraitzea. Beste fabore andi bat San Josek emakume triste bati egin zion. Oiek bere desditxaz pekatu txit itsusi bat egin zuen ta konfesatzeko lotsaren lotsaz itorik animako antsia andiakin arkitzen zan. Bere naigabe estu onetan, Aita S. Josegana biurtu eta Nobena bat biotz osoaz agindu zion, Gauza miragarria! Azkeneko egunean bere biotza trukatu, argitu, lasaitu eta Zeruko indar gozoz beterik damu eta negarrezko konfesio oso andi bat, bildur eta lotsarik gabe S. Joseren fabore, ta milagroz egin eta bere animan Zeruko pakea arkitu zuen. Ta orra S. Joseri enkomendatzea zer dan.

        Gizon galdu batek emazteari txit bizi gaiztoa ematen zion, ala berezko biotz gogorrarekin nola beste andre galdu batekin deabruak itxururik zeukalako ta errian ejenplo gaizto, edo beaztopa eta zer esan asko ematen zuela bizi zan. Alegiñak egin, ta ezerk arenzat balio etzuten. Azkenik S. Jose bere bitarteko seguruagana emaztea biurtu, ta Nobena bat egitea ofrezitu zion. Debozio, ta erremedio aiñ eragillea izan zan, non bereala ordu artarik betiko gizonaren biotza Santuak trukatu zuen; ta adiskide txar galdua utzi ta bere biziko pake ederrean bere emaztearekin gelditu zan.

        Dotrina andiko milagroa da, Aita Allozak kontatzen duena. Aita San Joseren deboto batek bere festa urteero eta amore txit andiarekin egiten zion, ta bere, ta beste familia ondo gordetzeko Santuari erregutzen zion. Oiek iru seme zituen eta urte bateko festan bata ill zitzaion eta urrengo festa, edo urtean bestea. Debotoa txit triste gelditu zan eta pena onekin dudan, urrengo festa S. Joseri egingo zion, edo ez; bada txit bildurtu zan. Duda onetan etxetik irten eta kanpo batean zijoala, gizon gazte bi urkaturik, edo urkamaendian ikusi zituan. Zer ote zan begira paratu zun eta Aingeru bat etorri, ta esan zion: Badakizu zer dakutsun? Jakizu bada, ill zaizkitzun seme biak, baldin edade onetara allegatu baziran, beren destitxaz onela urkatu eta illko zirala. Ala ez dezu zer triste egon, ezpada txit alegre. Zure Bitarteko San Jose gozoak alkanzatu dizu biak aurtxo, edo Aingeruak Zeruratzea, zure etxearen desonra izan etzitezen.

        Bildur gabe Aita S. Joseri festa egiozu, Bizi dan zure seme ori Obispo izango da eta luzaro biziko da. Onetan Aingerua joan, ta gizon deboto ori, Zeruko doktriñaz erakutsia gelditu zan; Aita S. Joseren semeenzat bera baño askoz Aita obea zan. Eta emendik guziok ikasi dezagun, gure debozio eta esperanzako santuaz ez kejatzen. Ezta zer pensatu Santuak gorrak daudela, edo enzun nai ez gaituztela. Enzuten gaituzte bai ta beti; ta guk uste degun baño ere obeto. Eskatzen deguna askotan ematen ez digute, gure onagatik, edo zeren gure gaitzerako izango litzakean. Jaungoikoaren Ispillu eder bizian guzia dakuste eta guk ez dakiguna aiek ondo dakite.

        Gure adiskiderik maiteenak bezela, ez gure naiari, ezpada gure onari begiratzen diote. Jesusen Esposa erregalatu Ama Santa Teresak au ondo beregan ikusi zuen eta dio, baldin ondo ez bazegokion gauzaren bat Aita S. Joseri eskatzen bazion, Santuak eskaria zuzendu, te bearren zuena ematen ziola. Santa maitearekin egiten zuena, S. Josek zurekin egingo du.

        Jesus, Maria, ta Jose, edo iruren debozioa nola batean beti iduki bear degun, milagro andi onek ederki erakusten du. Aita Santuaren egiteko andi batekin Erromatik zijoan beiñ batean gizon Apostoliko Kaputxino Santu Frai Jeronimo Pistoia bere lagunarekin. Veneziaren aldean, bidea galdu eta gau batean goseak iltzeko zorian arkitu ziran. San Joseren txit debotoa zan Frai Jeronimo ta biak konfianza guziarekin Orazioan jarri, ta beren premian Jesus, Maria, ta Joseri biotzetik deitu zioten. Beingoan eta uste gabe, argi guztizko eder bat aldean ikusi, ta arunz juan ziran: etxeko bat arkitu zuten eta an errespeto andiko Gizon eta Andre bat semetxo batekin, irurak bata bestea baño ederrago; oiek txit ondo eta erregalo guziarekin artu zituzten; ta beren oi garbietan sartu eta nekatuak bezela loak artu zituen. Lo on bat egin, eguna argitu eta biak soro batean arkitu ziran bakarrik. Batera eta bestera begiratu, ta an iñon etxerik ez.

        Orduan Zeruko argiarekin, Aita S. Joseren faborea ezagutu zuten eta Jesus, Maria, ta Joseren erregalo miagrosoa, izan zutela; belauniko jarri eta irurai biotzeko milla esker eman ziezkaten. Eta ona itxaso, edo leorrean galdurik dabiltzanak nola Aita S. Joseri deitu bear dioten eta, Jesus, Maria eta Jose billatu bear diran.

        Monserrateko Monje bat San Joseren txitezko debotoa zan. Santuaren Ejiptorako jornada, edo Jesus, ta bere Ama, Jaunak agindu eta eraman zitueneko Pauso ditxosoak, amore andiz pensatu oi zituen. Beiñ batean au bere Konbentura biurtzen zala, bidea mendi batean utsegin ta bere burua galdu eta txit estu arkitu zan; gauak artu eta basoko pistien eta Bandoleroaren bildurrak eman zion. Tranze estu onetan Gizon moduzko bat topatu zuen eta astotxo batean Ardre bat bere aurtxoa besoetan zuela. Bidea galdu zuela Monjeak esan ta berai jarraitzeko esan zioten. Jolas, edo platika Santuetan asi eta bere sustoak azturik Monjea txit kontentu eta gozoro zijoan, ta marabilla eta konsueloz bete eta bidea luzatzea nai zukean. Onela Konbentura allegatu eta puntu batean irurak desagertu ziran eta Jesus, Maria eta Jose zirela ezagutu zuen. Baña Ama Birjiña eta, bere Esposoaren itz dibinoak aren biotzean ain josiak geratu ziran, non da beti eriotzaraño biziro gogoan zeuzkan eta iruren debozio gozo bat beti gorde izan zuen. Guk ere bada, onela gure biziko pauso eta neke guzietan, Jesus, Maria eta Jose beti amorez gure biotzetan lagun izan ditzagun.

 

aurrekoa hurrengoa