www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Piarres Ibarrart
1869-1895

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bertsolaritzaren historia II, (Patri Urkizuren edizioa). Etor, 1991

 

 

aurrekoa  

XINAURRIA ETA XORIA

 

Primadera hastetik uda azkenerat,

Xinaurria bazoan landa bazterrerat,

Xori papo gorria arbola gainerat,

Egun oroz juaiten zen kantuz aritzerat,

Eta xinaurriari trufa egiterat.

 

Xinaurria goizian hasia lanari,

Egun guzietako duen gogoari;

Karga ezin altxatuz zen nigarrez ari,

Xoriak itzalpetik kantu eta irri;

Xinaurriak derauko zerbeit erran nahi:

 

—Xoria, hitz hau diat hiri erraiteko,

—Nik ere bi beharri hire aditzeko.

—Kanpuan baduk hainitz ontasun biltzeko,

Emak xoko batean neguan jateko,

Lanean hasten bahiz, ez zauk dolutuko.

 

Xinauiri lepho mehe itsusi kiskila,

Ez nitzauk hire ganat jiten deusen bilha;

Lanian ez duk ari ihizi abila,

Utzak, utzak, hik ere, lan hori, ergela;

Berdin urthe guziez, jiten duk uztaila.

 

Negu beltza heldu da abendoarekin,

Horma eta elhurra, haize hotzarekin;

Xinaurria orai da, gauza frangorekin,

Ongi jan et'edaten bere lagunekin,

Xoria zer egin den nahi luke jakin.

 

Xinaurria goizean badoa kanporat,

Xoria ere berdin usatu-lekhura:

—Kanta zak, kanta orai kantu pollit hura.

—Nundik kanta dezaket, oraino barura,

Sarraraz nezak, othoi, hire etxolara.

 

—Haizen bezalakoa, hoakit bixtatik,

Zer behar othe duk hik ene etxolatik?

—Emak aphur bat bederen hire askaritik,

Othoi, begira nezak gosiak hiltzetik,

Gehiago ez diat erranen gaizkirik.

 

—Auherra hizalakotz ez nauk urrikaltzen,

Ikhusak, ikhus, orai zertaratu haizen;

Jinkoak eman onez ez hiz baliatzen,

Jakintzak negukoa udan dela biltzen,

Goratzekotz lehenik ikhasak aphaltzen.

 

Xinaurriak ziona erran xoriari

Erran ahal daiteke mundu guziari:

Alferra dela usu gose'ta egarri.

Lot gaiten beraz denak bihotzez lanari

Lurreko'ta zeruko, egitekoari.

 

aurrekoa