www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Piarres Ibarrart
1869-1895

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bertsolaritzaren historia II, (Patri Urkizuren edizioa). Etor, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

GERLAKO PRESUNIER BAT

 

Eskal herritto bat da nere sor-lekhua,

Gerletara xortetik izan niz deithua,

Prusiano etxaiez han preso hartua,

Nahi duten lekhura hetaz gidatua.

Sei hilabete osoz heien menekua (bis).

 

Hain urrun eman naute, lekhu arrotzetan,

Pietaterik ez da heien bihotzetan:

Abre batzu bezala heia zokhoetan.

Bero garririk gabe neguko hotzetan,

Goseak hil urrana izan niz bortzetan.

 

Ez nuen aita ama on heien berririk,

Hesturetan nindagon hetaz orhoiturik;

Ez ikhusten mendirik, ez uda lilirik,

Othe daite munduan hain lekhu tristerik,

Frantzia, O! Frantzia! hik ez duk parerik.

 

Hainbertze sofriturik jina da orena,

Ene herri maitera hurbiltzen naizena;

Argi haste eder bat, igande eguna,

Aspaldian Jaunari galdatzen nuena,

Orai akhabatzen da ene bihotz mina.

 

Iguzki arraioak hari dira altxatzen.

Primadera loreek usaina botatzen.

Nere herri ttipiko eliza agertzen.

Izkilak jo du eta jendea da biltzen.

Ahaide, adiskidek naute besarkatzen.

 

Nere etxe maitean orduan sarthurik,

Aitaren besoetan eman naiz lehenik,

Ez egin, ama ona, ez othoi nigarrik,

Altxa zazu burua, ez da zorigaitzik.

Zure seme bakharra hemen naiz bizirik.

 

Berri hori, maiteak, entzun zuenian,

Aingeru bat bezala sarthu zaut etxian,

Nik eman seinalea oraino erhian,

Hain fidel egotua denbora guzian,

Laster ikhusiko dut ene saihetsian.

 

Bake goxo eztiaz orai naiz gozatzen.

Aspaldian Jaunari bainuen galdatzen,

Jainkoari diozkat eskerrak bihurtzen,

Eta bihotz guziaz grazia eskatzen.

Guzier osagarri eman dezuen.

 

aurrekoa hurrengoa