www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Piarres Ibarrart
1869-1895

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bertsolaritzaren historia II, (Patri Urkizuren edizioa). Etor, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

ESKUALDUN SOLDADOAK

 

Eskualdun soldado batzu ditugu aiphaturen,

Leheneko denboretan, nola ibili diren.

Badazkit bien berriak; bat auzoan bainuen.

«Thuna» harek erran hitzak dituzue entzunen;

 

Mila zortzi ehun eta bortzeko otsailean,

Herritik bia baikinen eroriak zorthean,

Alemanak Frantseasri oldartu zirenean,

Gerlako armadan ginen etsaiaren aldean.

 

Frantses eta Alemanen arteko ur-hegian,

Lau Eskualdun bildu ginen uztailaren erdian.

Gorphutzen hain urrun eta gogoz Eskual-herrian;

Gure sorlekhu ederraz ginauden solasian.

 

Arpegi arrai batekin lagunak erran zautan:

«Orhoit hiza guk herrian zer ginuen hitzeman?

Lau herriko aritzea, lau arrotzi pilotan:

Han ginela aurkhituren Baigorriko bestetan».

 

Buruilean omen baita gerlaren hastapena,

Arte huntan egin lukek Baigorriko joan-jina.

Oi, Harispe hemen balitz, eman lirok baimena:

Haren faltan dugun mintza kargu bera duena.

 

Jaun on harek zaukunean baimen hura igorri,

Laster ginen abiatu bas'ahuntzak iduri.

Gure oinak zaldi, eta art'izarra bidari,

Eskualdunik baizik etzen lothuko bide horri.

 

Nola uso gazte batzu osto eror denboran

Akhituz baitira heltzen ipharretik hegoan,

Halaber gu heldu ginen uztaileko beroan,

Nekheak oro ahantziz, sorlekhua gogoan.

 

Agorrilaren bian zen argi-haste ederra!

Laguna zait oihuz hasten: «Beha zak urrunera!

Lanhopetik mendi batzu han agertzen baitira!?

Nik hitz daiat hek direla Ollandoi eta Jara».

 

Sorlekhuan sarthu ginen bozkarioz bethiak.

Bestaren bezpera zela etzauden ahantziak:

Bi ezkilak errepikaz, oihartzunka mendiak!

Gau hartan gu ait'amekin gozatu ginen biak.

 

Besta biharamunean baitzen partida hori,

Osteka ziren arrotzak ikusterat ethorri;

Pilotari zahar batzu eman ziren xaxari,

Eta Pello Bilozuri pasa-marran jujari.

 

Zortzi gazte pilotari suharki ginen hasi:

Gudukarik hain ederrik nihoiz etzen ikusi.

Ene lagun Martin baitzen pik emaiten nagusi,

Hari esker ginuen guk partida irabazi.

 

Hurbildu ginen soinurat zortzi pilotariak,

Akhiturik berotuak, izerditan bustiak.

Bainan gure arno onak phizturik zain guziak,

Airoski eman gintuen Eskual-dantza guziak!

 

Gure maite lagunekin oren guti egonik,

Bazkari bat egin eta «ikus arte» erranik!

Juan ginen gu armadalat berriz ere arinik.

Gero laster abiatu Alemanen ondotik.

 

Etsaiari jarraikirik Austerlitz ondoraino,

Hango su izigarrian mintzo ginen oraino:

«Hobe zukan bai pilotan hemen tiroka baino!

Berma gaiten hau bezala garhaitu arteraino!...».

 

«Haur gazteak, egizue othoitz Jainko Jaunari,

Izaiteko bethi prestu eta ohoragarri:

Sorlekhuan pilotari, armadetan gerlari,

Orai ehun urthe ziren soldado hek iduri».

 

aurrekoa hurrengoa