www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Piarres Ibarrart
1869-1895

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bertsolaritzaren historia II, (Patri Urkizuren edizioa). Etor, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

LIBERTADEAREN AMODIOA

 

Eskualdun garbi batek othe dauka deusik

Libertatea bezain gauza aberatsik?

Ez, ez, harentzat ez da deus hain baliosik

Zorion hortaz baizik ez baitu ametsik,

Hori gabe ez duke bizitze urusik.

 

Munduko gaztelurik den ederrenean,

Lausengu, jan-edan on, guzien artean,

Eskualduna ez dauke han, bertzen menean,

Nahiago du izan librotasunean;

Mendian berak egin etxola batean.

 

Eskualdunak bakhea du bethi galdatzen,

Zeren libertatea gerlak dion khentzen;

Bertzenak deusek ez du nehon ikharazten

Lehoin baten pare da etsaier oldartzen

Buruzagiek dute hortakotz maithatzen.

 

Orai bi mila urthe, hainitz Erromano

Gerlan ethorri ziren Eskual Herriraino;

Kantabre hazkar heiek zioten oraino:

Nahiago dugu hil sumetitu baino!

Hitz hori ez da galdu orai arteraino.

 

Eskualdunak zertan du laxatzen gakhoa,

Haren libertatea dagon athekoa?

Botu bat duenean zerutikakoa;

Hartan obeditzen du umilki Jainkoa,

Eta hartzen ordena bizi guzikoa.

 

Libertate ederra gauza baliosa

Jainkoa zerbitzatuz girixtino gisa;

Igandeak begira ahal bezain ontsa,

Gero biba pilota, bleka eta musa,

Hori da Eskualdunen bizitze urusa.

 

Libertatea khenduz othe da gai-denik

Eskualdunen bihotza xarma dezakenik?

Ez da lorerik eta ez da landarerik:

Gernikako arbola daiteke bakharrik,

Arbola saindu harek ez baitu parerik.

 

Eskualdunen artean ez dugu aditu

Egiazko fedeaz ez denik argitu;

Eskualdunak, orotaz libro nahi baitu,

Satanen bihurretik haurrean libratu

Geroztik mamu harrek begietan gaitu.

 

Nere gudua huntan dut, akhabatuko:

Biba libertatea Eskualdunendako!

Jainkoa othoiztetik ez naiz baratuko;

Bakezko bizitzea diot galdatuko

Eta gero zerua eternitateko.

 

aurrekoa hurrengoa