www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Piarres Ibarrart
1869-1895

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bertsolaritzaren historia II, (Patri Urkizuren edizioa). Etor, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

USO SARETAN HATZEMANA...

 

Sorthu naiz ipharrean, udaren hastean,

Uso ume bakharra ohantze batean:

Ait'amek naute hazi lumatu artean,

Zoriona gozatuz hiruek bakean.

 

Mundurat agertzean biluzia nintzen;

Amattok luma pean ninduen berotzen;

Hazkurriaren biltzen aita zen ibiltzen:

Nork erran ni ttipian zonbat gosta naizen?

 

Gaztegi nuen egin ohantzetik jauzi;

Lagunen sinhesteak daut eginarazi:

Sasirat erortzea nuen irabazi:

Amaren bihotzmina ordutik zen hasi.

 

Ume zentzu-gabea, zer zautzu gerthatu,

Ongi lumatu gabe nahiz hegaldatu?

Ez da behar mirua gidaritzat hartu:

Ez bertzen erranari sobera fidatu!

 

Zure hegalak aski luzatu orduko,

Osto eror denbora zauku, ethorriko;

Ipharretik hegora gare airatuko:

Ni segituz ez zare bidean galduko...

 

Amari eman hitza nuelakotz hautsi,

Eskual-Herrian nintzen saretara jautsi:

Handik hegaldatzea ezin ardietsi:

Ihiztari zaharrak nau kaiolan hetsi.

 

Han nindagon orduan nigar saminetan

Biziaz etsitua, ikara zainetan:

Amarekin beharra aldaxka gainetan,

Sarthua ondikozko presondegietan.

 

Iguzkia zenean bixtatik aphaldu;

Ihiztariak zuen athea zabaldu:

Lotzera zohalarik nuen enganatu,

Eskuaren azpitik zalhu eskapatu.

 

Zonbat uso oinezko, hegalik gabeko,

Ihiztariak aiher hetaz jabetzeko!

Kasu egin dezaten ez naiz ixilduko:

Bertzela saretara tuztela bilduko...

 

aurrekoa hurrengoa