www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Piarres Ibarrart
1869-1895

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bertsolaritzaren historia II, (Patri Urkizuren edizioa). Etor, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

EUSKAL-HERRIA ETA ESKUARA

 

Frantzian et'Espainian bada toki ederrik,

Bainan ez Eskual-herriak bezain laket lekhurik,

Jakintsunak mintzo dira bietan ibilirik,

Eskualdunen sor lekhuak ez duela parerik.

 

Zazpi probintzietarik hiru ditu Frantziak,

Hetan dira hedatuak Eskual-herri guziak.

Iduri zeru-zolako izan argiak:

Eliza bana erdian daude xuri-xuriak.

 

Munduak ez duelakotz nehon toki hoberik,

Eskual-herri sano garbi hunen pareko denik.

Nola uda azkenean usoak Ipharretik,

Arrotzak dira ospeka heldu mundu guzitik.

 

Erleak ez du hain maite baratzeko lilia,

Nola baitute arrotzek maite Eskual-Herria,

Alegera denak badu zertaz egin irria.

Eta eriak hemen du biltzen osagarria.

 

Lorez estalia dagon pentze gainaren pare,

Itsas hegiko herriak, jendez bethetzen dire,

Eskual-herri eder hunek badu hortaz ohore,

Bere sor lekhuak utzi hunat heldu baitire.

 

Arrotz heiek ikustean gazte pilotariak

Heien guduka ederrak, heien beso khaldiak,

Esku zarta eta oihuz ari dire guziak,

Biba Eskualdunak eta Biba Eskual-Herriak!

 

Zurgin, hargin, sastre, harotz, zapetain, dendariak,

Lur-langile, artzain eta itsas-arraintzariak,

Eskual-herrietan dire zorionez bethiak,

Baliatzen baitituzte beren jakitateak.

 

Lurreko Parabisua baita Eskual-herria,

Eder bezain aberatsa eta maithagarria,

Halaber dugu mintzaia nehon pare gabia,

Gure probentzietarat Iberek ekharria.

 

Mintzaiarik zaharrena dugu Eskual-herrian,

Erregina bat bezala auzokoen erdian,

Nola xito xume batzu amaren hegal pean,

Bertzeak hala dagozi Eskuararen aldean.

 

Har dezagun xede zin bat Eskuaraz mintzatzeko,

Gure mintzaia ederra galtzerat ez uzteko,

Bertze mintzaiak on dira munduan ibiltzeko,

Bainan hau atxik dezagun Eskualdunen arteko.

 

Ait'et'ama zoro batzu irriz daude haurreri,

Eskuara hitz nahasiak erraiten tuzteneri,

Bainan burhaso zuhurrak eginen du hobeki,

Erakustean xuxena, makur mintzo denari.

 

Mende zaharreko ama, oi Eskuara maitia,

Kaskoin hoien kolpetarik baduzu oinhazea,

Nahi zaituzte aurtiki eta khendu bizia.

Bainan Eskualdunak zor du xutik atxikitzea.

 

aurrekoa hurrengoa