www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Neure lau urteko ibillerak
Jose Maria Etxaburu, «Kamiņazpi»
1963, 1989

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Neure lau urteko ibillerak, Jose Maria Etxaburu. Auspoa, 1989

 

 

aurrekoa hurrengoa

ITZAURRE-GISA

 

        Liburu au ondo ulertuko bada, noiz egiña dan esatea komeni dala derizkiot. Orain ogei ta bost urte, 1963'an alegia, idatzi zuan Jose María Etxaburu adiskideak.

        Zer aldizkariak argitaratu zuan lenengo, zatika noski, 1984'ko Iraillean asi eta 1986'ko Urrian amaitu. Baiña dana batera eta liburu-gisa agertzea ere merezi zuan, eta orixe da Auspoa liburutegi onek bere irakurleei gaur eskeintzen diena.

        Izenburuak esaten duanez, bere bizitzaren lau urteko gertaerak kontatzen ditu egilleak: 1936'tik 1940'ra. Gerra-urteak, beraz, leenengo irurak. Baiña gerra konturik ez dago emen. Jose María Etxaburu'k ez baitzuan eskuan armarik artu. Gaixorik egon berria izanik, mugaz beste aldera iges egin eta an bizi izan zan, ogia al zuan bezela irabaziz.

        Erbestea nolakoa dan, millaka euskaldunek ikasi bear izan zuten orduan, batzuek Frantzian eta besteak Ameriketan. Nundik nora ibili ziran eta zer gertatu zitzaien, makiña bat aldiz entzun izan degu beren aotik. Idatzi, berriz, oso gutxik egin dutela esango nuke.

        Oroipen-liburu auek, bere ibilleren berri emateko moldatu oi ditu egilleak. Baiña berak korritutako bideak beste askorenak ere izanik, gertaera kolektibo bat ikus arazten digute. Eta orren garrantzia ikusiko ez duanik ez da.

        Oso ibilzalea izan da beti euskalduna. Euskalerria txikitxoa izanik, munduan zear sakabanatu gera. Baiña gure griña orrek oso lan gutxi eragin izan du moldiztegietan. Betoz, beraz, Jose Maria Etxaburu'rena bezelako liburuak, gure literatura eta gure kondairaren ornigarri.

A. Z.

 

aurrekoa hurrengoa