www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Frantziako hirur errepubliken ixtorioa laburzki
Mixel Elizanburu
1890

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Frantziako hirur errepubliken ixtorio laburzki, Michel Elissamburu (Gabriel Fraileren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1987

 

aurrekoa hurrengoa

12en KAPITULUA

 

        Erreboluzioneko gizonek, erran nahi baita yuduek eta framazonek, gure Erlisione saindua persekutatuz gisa guzietarat, erakutsi zuten zer herra duten Jesus-Kristo Yaunaren eta Giristinotasunarendako. —Katedraletako eta elizetako sainduen imayak hautsi zituzten. —Elizak berak hetsi, eta hetsirik atxiki hamar urthez hurbil. —Elizaren onthasunez yabetu ziren bederen 4 miliarrez. —Monasterio eta komentu guziak hartu zituzten. —Heyen habitantak izan ziren hilak, preso emanak, desterratuak. —Egiazko Yainkoaren plazan Frantzesek adoratu zituzten Yainkosa triste batzu. —Pio VIna 83 urthetako Aita saindua, ekharri zuten Erromatik eta hil arazi Valencen. —Fier ziren inpioak Frantzian ehortzi zutela azken Aita saindua...

        Ordu da ikhus dezagun zer moldetan izan den tratatua gure Erlisione saindua anhitz aldiz aiphatu ditugun Erreboluzioneko gizon gaixtoez.

        Molde hortan da ageri preseski hobekienik yuduen eta framazonen herra Yesus-Kristo Yaunaren eta giristinotasunaren alderat.

        Aphezpikuak eta aphezak zituzten hil, kasatu, desterratzerat bortxatu, Espainiarat, Angletarrerat, Suisarat, Italiarat eta Ameriketaraino.

        Frantziako katedraletan eta elizetan hautsi, phorroskatu zituzten, errabiarekin, Ama Biryinaren eta Sainduen imayak, bai eta, su emanez, erre, zurezkoak zirenak. Katedrale heyek, elizak eta kapera guziak hetsi zituzten, eta hetsiak atxiki hamar bat urthez.

        Hirur mila monasterio, handi eta ttipi, bai eta bertze fraiden eta seroren komentuak zituzten hustu, eta heyen habitantek izan zuten aphez fidelen zorthe bera, erran nahi dut, heriotzea, presondegia, desterrua.

        Bertze nonbait errana izan den bezala, Elizaren lau miliarren onthasunez yabetu zen Erreboluzionea, bai eta zortzi ehun milionen zilharreriaz.

        Beraz Frantziatik khendua izan zen Erlisionea; bainan ez uroski Frantsesen bihotzetarik.

        Alferretan entseatu ziren egiazko Yainkoaren orde, edo haren plazan, adoraraztea kreatura hits batzu, erranez hek zirela errepresentatzen zutenak gizonaren arrazoina, heyen arabera bakharrik adoratu behar laiteken dibinitatea.

        Orduko Frantsesek net ongi konprenditu zuten ez dezakela gizonak adora bere burua, edo bere arrazoina; hori laitekela krima bat ikharagarria, Idolatria deitzen dena.

        Ez da aise erraitea nola, konparazione Parisen, eta hango katedrale handian, ahuspez emanik orduko biltzarrean ziren gizon guziak adoratu zuten komediantsa eta dantzarisa bat.

        Hura ezarri zuten Tabernakle sakratua baino gorago, xuriz bezti, kapa blu arin batekin, zango has eta, motho edo bonet gorri bat buruan...

        Ez dugu zeren estona yakiteaz holako itsuskeria eta infamekeriak ikhusten zirela Parisen.

        Nihauri erraiten zautan, orai duela hogoi eta hamabost urtheren ingurua, emazte Eskualdun, bere buruko xuria beheiti zabilan batek:

        «Yauna, ni hemen ene saskia aitzinean ikhusten nauzuna, ibili naiz, Erreboluzioneko denboran, Besta-Berriz bezala aphaindua, edo xuriz bezti, gure herriko Yainkosaren ondotik. Gure Yainkosa hura holako etxeko alaba zen...».

        Ez dezagun hatik uste izan Eskualduntsa guziak gisa hortan ibili zirela idola bizi baten laguntzen.

        Preseski aiphatzen dudan Yainkosa haren lehenbiziko auzoan baziren bi edo hirur ahizpa, zoinek baitzioten gora gora eta fermuki:

        «Bihotza errayekin daukute bulharretarik atheratuko, gure fedea arnegaturen dugun baino lehen».

        Frantziaren buruan ziren orduko framazonek eta fede gabeko gizonek uste zuten behin bethikotz khendu zutela gure herritik Erlisionea, eta gisa berean khentzeko mudu guzitik, aski puxant zirelakotz memento hartan Europan, ekharri zuten (ez dut erraiten yin arazi) lau hogoi eta hirur urthetako Aita-Saindu bat, Valence deitzen den hiri batetarat, eta han, egun guziez kontrariatuz eta laidostatuz, laster hil-arazi zuten Aita Saindu hura.

        Hemen yustu da erran dezadan Frantsesek izan zutela Pio VIen alderat amodio eta errespetu gehiago, heyen orduko buruzagiek, Aita-Saindu beraren alderat erakutsi zuten baino malezia beltz, herra eta aiherkunde.

        Frantzian sarthu zenean Pio VIna, Valencerat heltzeko behar izan zuen zenbait tokitako ostatuetan gelditu; bada han, neskato gisa beztiturik eta turxoina aitzinean, Frantziako Madamarik handienek humilki eta gogotik Aita-Saindua zerbitzatu zuten.

        Erran dutan bezala, Pio VIna hil izan zen Frantzian, Agorrilaren 29an, 1799an, lau hogoi eta hirur urthe eta 8 ilhabete eta bi egun zituelarik.

        Erreboluzioneko oraino bizi ziren gizonak kontent eta alegera pharatu ziren, erranez Frantzian ehortzi zutela azken Aita-Saindua.

        Gizon dohakabe hek ez zakiten edo ez zuten uste, Pio VIen ondotik izanen zirela Pio VIIna, Leon XIIna, Pio VIIIna, Gregorio XVIna, eta orai uroski dugun Leon XIIIna.

 

aurrekoa hurrengoa