www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Frantziako hirur errepubliken ixtorioa laburzki
Mixel Elizanburu
1890

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Frantziako hirur errepubliken ixtorio laburzki, Michel Elissamburu (Gabriel Fraileren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1987

 

aurrekoa hurrengoa

8en KAPITULUA

 

        Erreboluzioneko hirurgarren biltzarrea deitzen zen Konbenzione nazionala. —Egundaino izan den biltzarrerik munstroena. —Buruilaren 21an Errepublikaren proklamatzea. —Erregerentzat, Tenploko presondegla khanbiatu zuten kaxot 'batetara. —Mila laido eta afruntu itsusiren ondotik, hasi zuten Abendoaren llan, Erregeren auzia. —Haren abokatak ziren Malesherbes, Tronchet eta Deséze. —Abendoaren 26an Luis XVIna agertu zen, bigarren aldikotz, deputatuen aitzinean. —Luzaz eta ederki, Deséze, Erregeren abokata, mintzatu ondoan, akhabatu zuen bere diskursa, erranez deputatueri: «Yaunak, alferretan bilhatzen ditut zuen artean yuyeak, ez dut akusatzailerik baizik edirelten». —Kondenatu zuten Luis XVIna gillotinarat, eta yuan zen Errege inozenta, Urtharrilaren 2lan, aphez Irlandes batek preparaturik heriotzerat.

 

        Erreboluzioneko hirurgarren biltzarrea deitzen da ixtorioan Konbenzione nazionala. Yadanik yuyatu izan ditugu alse lehenbiziko blak, edo bere obra tristekin agertu izan dire gure begien aitzinean egiazki zer ziren. Egun hasiko gare orai aiphatu hirurgarren hunen ezagutzen, eta laster dugu ikhusiko, mundu hau hasiz geroztik ez zela aurkhitu lurrean holako bilkhurarik, ezen hau kasik osoki zen gizon munstro batzuez egina. Munstro hetarik hiruren izenak ditut bakharrik orai iskribatuko; ene luma sobera zikhint laiteke, hastetik oro izenda banintza.

        Danton izan zen, yadanik dakigun bezala, Buruileko bost edo sei mila presuna masakratuak izan ziren hil-araztale prinzipala.

        Joannes Paulo Marat, bigarrenak, galdegiten zituen lau ehun mila gizon buru, dudarik gabe errepublikaren fundamentetan emaiteko, nola heyen odola zimenduetarat aurthikitzeko.

        Maximiliano Robespierrek erraiten zuen Erreboluzionea hastean hamabost urthe zituzten guzek behar zuketela peritu, zeren heyek, Frantzia zaharra ezagutu zutenek, ez baitzezaketen maitha Frantzia berria, Frantzia errepublikanoa.

        Hirurgarren biltzarre huntako zazpi ehun eta berrogoi eta bederatzi gizonak bildu ziren elgarretarat Buruilaren 2lan, 1792an eta deklaratu zuten, egun berean, handik harat, erregetasunaren orde, errepublika izanen zela Frantzian.

        Ez zen huntan behar baratu biltzarre nazional hau. Konstituzioneko biltzarreak, uzkaili zuen Frantziako tronua, munduan zen tronurik ederrena. Lege egiteko biltzarreak, hautsi zuen gero tronu hura bere khoronarekin eta zeptroarekin; Konbenzioneko biltzarreak, bertzek hain gaizki hasi lana, nahi izan zuen akhabatu, Errege, Erregina, zortzi urtheko printzea asasinatuz, bai eta ere Madama Elisabeth, sainda bat zena.

        La Fontaine fabula egile edo berri-xahar khondatzailea, bizi izan balitz, ez Luis XIVen denboran bainan yuan den mendearen akhabantzan, huna zer berri-xahar asmatuko zuen, eta hau egia izanen zen.

        Behin batez, nunbaiteko edo anhitz tokitako bestia krudelak, ehunka eta ehunka bildu ziren elgarretarat: hek ziren lehoinak, tigreak, hartzak, otsoak eta bertzeak. Bestia heyek, gose errabiatuak zirenak, nahiz beren biktimak hil, phuskatu eta yan gogo zituztelarik, alegia bizirik utzi gogo, hetaz krudelki trufatu ziren, zonbait mementoz.

        Irakhurtzailea, emazkitzu, lehoinen, tigren, otsoen eta hartzen plazan, hirurgarren biltzarre huntako deputatuak, eta heyen hortzen eta aztaparren erdian, Errege eta haren familia ona eta inozenta: horra Erreboluzionea zer izan den edo hark zer egin duen, hasi eta laugarren urthean. Yadanik utzi dugu Errege Tenploan, bere familiarekin. Tenploa izan zen laster khanbiatua presondegi edo kaxot batetara. Hango leihoetan ezarri zituzten, Erregeren beraren bistan, burdin barrak, eta gero, heien barneko aldetik, taulazko traba suerte batzu, airea eta argia ez ziten kasik batere sar egoitza triste hartan. Han, airea eta argia bezala, eskas ziren gauzarik beharrenak.

        Erregeri ez zakoten emaiten hitzemana izan zayonetik kasik deus ere, eta haren zerbitzari fidelek, eten sakeletarik, pagatzen zituzten Erregeri ekhartzen eta hark paga ez zezazkeen khonduak.

        Printze ttipiaren oheko mihiseak anhitz lekhutan zilhatuak ziren. Haren beztitzeko, Angleterrako enbaxadorearen emazteak igorri zituen bere haurren arropetarik zenbait.

        Erregina bortxatua zen, ahal zuen bezala, bere philden xuxentzera edo aphaintzera.

        Mila laido eta afruntu itsusiren ondotik, hasi zuen biltzarreak, abendoaren llan, Erregeren kontra, izenik ez duen auzia.

        Malesherbes, Tronchet eta Desèze, haren hirur defendatzailek, ez zuten ukhan behar zuten denbora ongi preparatzeko; bainan, gehiago denbora ukhan balute ere, debalde izanen zen.

        «Erregek ez du merezi hiltzea; bainan hil behar da, hilen dugu», zuten erran Erreboluzioneko gizonik gaixtoenek.

        Abendoaren 26an beraz, Eguberri biharamunean, Luis XVIna agertu zen, bigarren aldikotz, deputatuen aitzinean, bere hirur abokatekin.

        Abokat hotarik gaztenak, Desèze deitzen zenak, aise erakutsi zuen eta frogatu Erregeren inozentzia.

        Luzaz eta ezin gehiago ederki mintzatu ondoan, bere diskurtsa akhabatzen zuelarik, behatu zuen erreposki deputatu guzier, eta zeyen erran hitz hok, ethorkizunak ahanzten ez dituenak: «jaunak, debaldetan dire kurritzen ene begiak zuen gainean, nahiz hatzeman zenbait yuye, ez dute akusatzailerik baizik edireten zuen artean».

        Erran zeyen oraino: «jaunak, baratzen naiz ixtorioaren aitzinean. Hark yuyatuko du zuen yuyamendua, eta haren arrasta izanen da mende guziena...»

        Urtharrilaren 16an 1793an kondenatu zuten Luis XVIna hiltzera.

        Sententzia hori ontsala eman izan behar zen deputatu guzien bederen hiruretarik biez; bainan zonbait botz bakhar izan zirelakotz gehiago, Erregeren kontra, aitzina yuan ziren bere bide galduan, gizon infame eta krudel heyek. Hemen erran behar dut gure Eskual-herriaren ohoretan, ez zela gure deputatuetarik bat izan Errege hiltzera kondenatu zuenik.

        Bakharrik Garat, Uztariztarrak, konte Garat ezagutu dugunaren aitak, orduan yustiziako ministro zenak, ereman zakon Erregeri presondegira arrasta lo tristea.

        Hortakotz gure herrietako familia onen begietan Garaten arraza agertu da geroztik nota hits batekin, eta hori dakote sendiarazi edo erakustera eman asko aldiz.

        Ilhabetearen 20an, biltzarreak eman zuen dekretu berri bat Errege izan zadin biharamunean berean igorria suplizlorat.

        Aditu zuen Monarka yustu eta on harrek arrasta, trankilki, estonatu edo trublatu gabe. Bakharrik zituen hirur gauza galdatu, lehena, sei aste hartan ikhusi ez zuen bere familiaren ikhustea; bigarrena, kofesor bat, bere hautukoa; hirurgarrena, hirur egun hiltzerat preparatzeko.

        Lehen bi gauzak izan ziren onhetsiak, bainan ez hirurgarrena.

        Luis XVIna egon zen zazpi oren laurden Erreginarekln, bere arrébarekln eta bere bi haurrekln.

        Erreginak eta Madama Elisabethek erakutsi zuten kuraye handi bat, ikhusten baitzuten Erregeren dolorezko denbora, edo pasione luzea akhabatzera zohala; bainan azken adioetan Printzesa Maria-Teresa-Charlotta flakatu zen eta printze ttipia, haren anaya, eman zen bihotza erdirarazten zuten heyagora eta nigar-marrasketan.

        Erregek utzi zituen, ahal zuen bezala, mundu huntan gehiago ikhusi behar ez zituen presuna maite heyek.

        Bederatzi orenak eta erdia ziren deithu zuenean aphez kofesorra.

 

        Madama Elisabethek erran zakon, Du Bac deitzen zen karrikan, 483ko numeroan, bazela aphez bat katolikoa, Irlandesa, Morde Edgeworth de Firmont, eta konstituzioneko yuramentua egin ez zuena. Errege kofesatu zen aphez hari eta egon harekin gauherdi eta oren erdiraino.

        Orduan eman zen ohe batean, eta han, yustuen loak harturik, egon zen lo, goizeko bost orenetan, bertzek iatzar arteraino.

        Morde Edgeworth de Firmont aphezak, erran zuen meza sei orenetan, eta eman zakon, Erregeri, Biatiko saindua, zoinak errezebitu baitzuen pietate eta kharsutasun handienarekin bere Yainkoa.

        Bederatzi orenetan yin zen Santerre Tenplora, erraten zuelarik Erregeri orduan zela tenora handik atheratzeko.

        «Guazen», zuen ihardetsi, fermuki eta digneki, Erregek, tronuaren gainean izan balitz bezala.

        Karrosan bere aldean zuen aphez kofesorra, eta harekln yuan zen, bide guzian, othoitzean eta eternitateaz mintzatuz. Haren segitzeko igorriak izan ziren bi gizon triste yandarmek, bazuten manua puñal ukhaldika hiltzeko Errege, baldin haren adiskideak, edo haren suyet fidelak entseyatzen baziren haren libratzerat.

        Erregeren egun hartan libratzea, egin ez zaiteken lan bat zen, ehun mila gizon zirenaz geroz harmekin kurritzen, biltzarrearen manuz, Pariseko karriketan.

        Yende guzia harritua eta tristezian urthua egon zen egun hartan; magasinak edo botigak hetsiak egon ziren, egun hartan, goizetik hasi eta arratseraino.

        Karrosa tristea heldu zenean Erreboluzioneko Plazara, hamar orenen ingurua zen.

        Khen arazi zakoten Erregeri bai koleta, bai xenila edo gaineko arropa.

        Besoen estekatzen abiatu zazkoten, eta lehenik Errege errefusatu zen humiliazione hortarat, bainan laster sumetitzeko, bere kofesorrak adi arazi zazkonean hitz hok: «Errege, uzten baduzu zure burua estekatzerat, Salbatzaile dibinoa hortan ere imitatuko duzu bertze gauzetan bezala».

        Gero aitzinatu zen zenbait urhats plaza bethetzen zuten gizonen alderat, eraiten zeyelarik goraki: «Hobenik gabe noha hiltzera; barkhatzen dut ene etsaieri; agian ene odola ez da eroriko...» Santerren manuz, atabalek estali zuten Erregeren botza...

        Burua ematera zohalarik, aphezak oihu egin zion: «San Luisen semea, iragan zaite zerurat».

        Hamar orenak eta hogoi eta bi minuta ziren Erreboluzionearen krima handia konplitu zenean. Krima horrek laztu zuen lehenik Parise eta gero Frantzia guzia.

        Charles Sanson, burreua bera, egon zen, bizi zeno, orhoitzapen ikharagarri horrekin. Urthe guziez, urtharrilaren 2lan, eman-arazten zuen meza bat Erregeren arimaren fagoretan, eta hura entzuten, bere familia eta ahalde guziekin.

        Hura hil izan zenean 1805an, Henri Sanson haren semearen phartez, bethi meza emana zen, eta gauza horrek iraun du 1839 artino.

        Urthe hartan akhabatu bide da Sansonen arraza.

 

aurrekoa hurrengoa