www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Frantziako hirur errepubliken ixtorioa laburzki
Mixel Elizanburu
1890

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Frantziako hirur errepubliken ixtorio laburzki, Michel Elissamburu (Gabriel Fraileren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1987

 

aurrekoa hurrengoa

1en KAPITULUA

 

        Ereboluzionea egina zen izpirituetan anhitz urthe agertu baino lehen Parisen eta Frantzia guzian. —Versaillarat bildu ziren hamabi ehun deputatu berotuak, suminduak erregetasunaren kontra. —Hamabi ehun, hamabi aldiz sobera. —Heyen artean bazen gizon thalendu eta balio handitakorik. —Askok beren buruak zituzten desohoratu. —Errege ona zen, bainan flakoa, Errege inozent harek behar zuen pagatu haren aitzineko hobendunentzat. —Yainkoaren yustiziak hori galdegiten du. —Deputatuak bildu ziren Mayatzaren 4an 1789an. —Hirur gradotakoak zlren. —Ekhainaren 23an Errege mintzatu zen. —Haren ondotik Mirabeau tzarra. —Erhoki ziren pharatu deputatuak Frantziari buruz, Elizari buruz, gauza guziak erreberritzeko estakuruan . —Konstituzione zibila. —Haren bitzikeria bat.

        Yadanik, gure prefazioan, aditzera eman dugu nola iragan mendetako gizon sobera aiphatu batzu zirela kausa, Erreboluzlonea egina zen izpirituetan anhitz urthe agertu baino lehen Parisen eta Frantziako bertze bazterretan.

        Egun bakharrik ikhusiren dugu, lehen kapitulu huntan, Versaillarat bildu ziren hamabi ehun deputatuek nola zituzten preseski beren izpirituak gaizki itzuliak, biziki berotuak, osoki eta inyustoki suminduak erregetasunaren, orduko zozietatearen eta Elizaren edo Erlisionearen kontra.

        Ohart gaiten berehala deputatuen hamabi ehun nombre horri.

        Hamabi ehun, hamabi aldiz bederen sobera zen, ezik, ehun gízonek ere aski lan ukhanen zuten elgar aditzeko.

        Ez da beraz estonatzeko zenbait abusu khentzeko ordean gauza guziak ezarri bazituzten zangoz gora edo buruz behera; zer diot? Gauza onak berak zituzten hautsi erhautsi, funditu, ezeztatu, hori geroxago ikhusiko dugun bezala.

        Bazen bada deputatu heyen artean gizon balio handitakorik, batzu beren thalenduez, bertze batzu beren yakitatez, zenbait edo anhitz, ederki mintzatzeko zituzten lenguaya eta manera miretsgarriez.

        Damurik behar zituzten kasik orok, gutiago edo gehiago, eta askok arras, beren izenak desohoratu. Berriz diot deputatu heyek bazutela aiherkunde edo higuintza itsu bat erregetasunari buruz.

        Orduko erregea zen Luis XVIna, erregetan hoberena, hogoi urthetan Frantziako tronuaren gainera iragan zena.

        Nehork ez zezaken hatzeman haren baithan estakuru bat baizik: onegia zelakotz zen sobera flakoa.

        Horrek egin zuen haren beraren, haren familiaren eta Frantziaren zorigaitza.

        Egia da, gauzer behatuz goragodanik, ikhusiko dugula erregetasuna izan zela hanitz hobendun Henri IV (laugarrenaren) presunan, Luis XIV (hamalaugarrenarenean), eta guziz Luis XV (hamabortzgarrenarenean). Orotarik tristena azken hau izan zen.

        Errege inozent batek behar zituen beraz pagatu haren aitzinekoek egin hutsak eta krimak. Yainkoak bere yustiziaren apazegatzeko, biktima nota gabeak ditu hautatzen; hala nahi izan du haren Seme dibinoak, saindutasuna bera zenak, salba zezan mundu hobenez bethe hau; Frantzia bera ere, Yainkoaren nazione hautetsia, behar zen izan gaztigatua, guziz bere inpietatea zela kausa, gero, bere odolean garbiturik, sekula baino ederrago ager zadin Elizaren begietan.

        Orokatik ere, Luis XVInak bil arazi zituen Versaillarat, Mayatzaren 4an, 1789an, aiphatu hamabi ehun deputatu heyek, zoinak baltzlren, ordu artean bezala, hirur gradoetakoak: Eliza gizonetarik, erran nahi baIta Aphezpiku eta Aphezetarik, Aitoren seme edo Nobletarik eta populu komun, edo yende xehearen gizonetarik. Erregea juan zen bera heyen arterat Ekhainaren 23an eta mintzatu zaioten aita on bat bere haurrer mintzatzen den bezala, erranez desiratzen zuela, bere bihotz guziaz, zenbait abusu khendu ondoan, lege zuhurrenak egin zitzaten. «Nik ez dut bilhatzen deusik, zuen adiarazi Erregek, nola ene suyeten eta Frantzia guziaren zoriona». Errege on eta mayestatearekin gisa hortan mintzatu zena, miresteko ordean, Mirabeau deitzen zen deputatu, izpirituz mintzatzeko thalenduz, bai eta bizio tzarrenez bethea zenak adiarazi zituen hitz gaixto eta kondenagarri hok: «Aditu ditutzuen solazek (Erregearen ahotlk), salba lezakete erresuma, baldin tiranoen presentak ez balire bethi lanyeros».

        Hantik ixtant baten buruan, aditzearekin gortheko kargudun bat erraiten Erregeren nahia zela, hura juan zen bezala, deputatuak ere, memento berean barrea ziten, Mirabeau hark berak, ihurtziaren pareko botz batekin, oihu egin zioen: «Zuazi erratera zure nagusiari (Erregeari), populuaren borondatez garela hunat bilduak, eta baionetek bakharrik gaituztela hemendik barrearaziko».

 

        Deputatuak orduan ziren Erreboluzionearen aitzinean edo buruzagi bezala abiatu, eta ez ziren behar baratu bide erditan. Erregea inyustoki mesprezatzen zuten bezala, behar zuten berdin zoroki tratatu Frantzia. Eskuetan zituzten probintzia guzietako kayerak, zoinetan baitziren heyek Versaillarat igorri zituztenen botuak. Botu hetaz khasu guti eginez, yokhatu ziren Frantzia ederra salbayen herri bat izan balitz bezala.

        Bertzenaz, iduri izan zuten mediku bati, zoinak nahi bailuzke tratatzen duen eriari menbroak phikatu, zeren dituen menbro hetan zenbait min eta minxka.

        Deputatu heyek konparatzekoak ziren azkenik bere etxe handi eta ederra erre lezaken gizon bati, zeren dituen etxe hartan zenbait pharte erreberritzeko, edo han zenbait erreparazione egiteko.

        Deputatu zoro heyek Frantzlako probintzia zaharrez khasu guti eginez, erresuma zatikatu zuten 83 departemendutan; ixtorioan ez da bizkitartean batere ageri khanbiamendu hori yendek galdegiten zutela.

        Geroxago khenduak izan ziren Frantziako 17 unibersitateak, 400 koleyioak, bai eta eskola ttipi on guziak.

        Hemen erran dezaket oraino nola, Versaillarat bildu ziren gizon heyek gora gora zuten erraiten Frantzia guzian erreforma ezarri nahi zutela. Erreformatzea eta deformatzea biga dira. Erreformatzea, da makhur baten xuxentzea eta deformatzea aldiz, formaren geroago eta gehiago makhurtzea. Gure gizon hauk izan dire egiazki, ez gauzen xuxentzaleak, bainan gauza heyen behinere baino trebes emaileak.

        Gisa hortan berean ziren pharatu Elizari buruz, hartzen zazkotelarik lau miliarren onthasunak, hesten zituztelarik

 

        Frantziako hirur mila komentu, handi eta ttipi, fraidenak eta serorenak, hek hutsaraziz eta gero deklaratuz ez zuela nihork egin behar gehiago boturik, zeren botuak libertatearen kontra baitire heyen arabera.

        Debalde da erraitea Versaillako bilzarreak ez zuela dremenden podorerik izigarrikeria horien egiteko; ez zezazkeen ere Frantziako 13 diozesak ezar 8tan.

        Aita Sainduaren baimena gabe, ez daiteke Elizan egin holako khanbiamendurik; bainan gure deputatuek ez zuten deus ere xerkhatzen nola Erlisionearen kontra herrarik itsuena erakustea.

        Konstituzione zibila deithurik, Eliza gizonen kontra egin zuten legean, bazen artikulu bat kuriosa, zoinaren arabera behar baitzlren Aphezpikuak eta Erretorak bozkatuz hautatu. Bozkatzea gauza pulit bat dugu oraino.

        Berrogoi gizon prestuen botzek baino andar gehiago izanen dute berrogoi eta bat gizon txar eta kanailenek.

        Bertzenaz behar litazke botzak, ez khondatu bainan phizatu.

        Bainan urrun da hain zuhurki nahi baikare yokhatu, nahiago dugu phoroatu Plo IXen Aita saindu handiak erraten zuena: Bozkatze yeneralak, gezur yeneralak. Hok guziak hola direlarik, Erreboluzioneko deputatu heyek egin zuten eta aiphatu dutan legeaa ikhusten zen herriko gizonek behar zutela hautatu beren Erretorra.

 

        Ixtorioak khondatzen du Tolosan Jaun batek, gau batez, utzi zuela teatrea edo komediako sala, erranez juan behar zuela bertze toki batetarat jaun Erretoraren hautatzerat, edo hari bere botzaren emaiterat.

 

aurrekoa hurrengoa