www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Frantziako hirur errepubliken ixtorioa laburzki
Mixel Elizanburu
1890

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Frantziako hirur errepubliken ixtorio laburzki, Michel Elissamburu (Gabriel Fraileren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1987

 

aurrekoa hurrengoa

5en KAPITULUA

 

        Bastilla izan zenean barreatua Parisen, Erregeren tronua zen ere izan uzkailia Versaillan. —Batere arrazoinik gabe, Erregeri eta guziz Erreginari aiher ziren. —Egun guziez kalomniatzen zituzten. —Yenden izpirituak asaldatuak zauzkaten, ez zela gehiago ogirik erranez. —Estakuru hortan bildu ziren, Urriaren bostean, gizon eta emazte oste handi bat, eta yuan Versaillarat. —Madalena Chabrik yoiten zuen atabala. —Gizonen buruzagia zen Jourdan (buru phikatzailea). Emaztekiena zen Teroigne, ematzar bat. —Tropa itsusia, gabaz yuan zen Versaillarat, eta sarthu argi hastean hango palazioan. —Varikourt eta Deshuttes hil zituzten. —Heyen buruak pika batzuen puntan ekharri zituzten, Erregeren eta haren familiaren aitzinean hok Pariserat itzultzerat bortxatu zituztenean.

 

        Laugarren kapituluan ikhusi dugu nortaz, noiz eta nola aurthikia izan zen Bastilla. Erran daiteke orduan berean uzkaili zutela, kolpe berez, munduan zen tronurik ederrena. Erreboluzioneko gizonek net ongi bazakiten azken lan hau eginik zaudela Versaillan, lehenbizikoa egitean Parisen.

        Tronu uzkailia ez zadin berriz altxa bainan, kontrara, hura ahal bezain laster arras hausteko, eman zuten gaixtoki, beren buruer, Luis XVIna galdu behar zutela, zer nahi gisaz, edozoin moldez; bai eta Erregina, batere arrazoinik gabe, Errege baino oraino gehiago arbuyatzen zutena.

        Egun oroz kalomnia berriak zituzten asmatzen, eta bazterretarat hedatzen, framazonek, Orleanistek eta bertzek, guziz Autrixianoaren kontra (Erreginaren kontra).

        Yenden izpirituak ere asaldatuak zauzkaten, erranez ez zela gehiago ogirik: gosetea yadanik Pariseko borthetan zutela, non ez zen gorthea ekhar-arazten Versaillatik Pariscra. Zonbaitek bazuten ere xede kriminelena eta beltzena, ahal bazuten, Erregeren eta Erreginaren hiltzeko. Phentsamendu horrekin, bildu zen, Urriaren bostaren eta seiaren arteko gauean, gizon eta emazte oste handi bat elgarretara oihuz gora gora erranez: Ogia, ogia; guazen ogiketa Versaillarat.

        Neskatxa gazte bat, Madaleina Chabri izena zuena, bainan Luison deitzen zutena, juaten da soldado guardia bat zen lekhura eta han harturik tanbur bat, Marimuthiko hura da abiatzen tanbur yoiten. Laster inguratu zuten sei edo zazpi mila ematzar, bera iduri batzuek, eta zenbait ehun gizon hits eta gaixtoenek.

        Luison unhatu baitzen naski lastersko tanbur yoiten, Maillard deitzen zen uxer bat, Bastilla hartua izan zenean bere burua ezagutarazi zuena, eman zen Luisonen plazan.

        Denik era gisanago zen gizon bat eta ez neskatoko bat izan zadin kanaila multzo haren buruan.

        Beraz zer ikhusgarria Maillard tanbur soinuz aintzin aintzinean, eta haren ondotik sei edo zazpi mila emazte zantzaila, philzarra zariotela, anhitzak zango-has, edo galtzerdirik gabe, zenbait unthuts, asko motho edo kofia tzar eta zikhin batzuekin, ileak desordrean; oro busti-pelatuak eta gerriraraino ixtilez estaliak.

        Heyen artean baziren zenbait goseak; asko sobera edanak; guziek zuten begitartean pintatua gaizkia, bizioa, krima. Emakume saihera harrek bazuen bere buruzagia; nola gizonek baltzuten berea.

        Bi aitzindari horiek nahi ditut pixka bat bederen ezagutarazi.

        Emaztena deitzen zen Téroigne de Méricourt. Erreboluzionearen hastean bazukeen hogoi eta hamar urthe hurbil. Presuna handi bat zen, ederra izana; bainan bere libertinkeriaren seinaleak begithartean ekhartzen zituena.

        Parisen zenean yende altxatze bat, ikhusiko zen ororen erdian Téroigne, pika edo lantza bat eskuan. 1792an, Agorrilaren hamarrean, Erregeren palazioa hartua izan eta gaixtaginez, neskatxa zahar eta tzar harrek masakraaraziko du Suleau, bertze bost gizonekln. Gero Autrixiako enperadorearen lurretarat yuan zen yenden nahastera eta erreboltan eman-araztera: bainan hartu zuten preso eta luzaz hala egon zen.

        Presondegitik atheratu zenean, Autrixiatik Pariserat itzuli eta, leheneko urhats makhurretan eta lagun berekin abiatu zen; bainan fitesko burua galdu bide zuen. Hitz batez haren ixtorio tristea akhabatzeko, erhoen barnean eman zuten; erho egonik hogoi bat urtheren ingurua, erho hil zen...

        Saihera bereko gizonen aintzindaria zen Jourdan deitzen zena, zoinak ongi merezitu baitzuen izengoititzat: Buru ebakitzailea.

        Lehenik ofizioz buxera zen. Gero soldado sarthu nahi izan zuen; bainan soldado unhatu baitzen laster, desertur zela yakin zuten. Deserturrak, bertzeren gauzak bereganatzen zituelakotz, hirriskatzen baitzuen yustiziaz itzalean ezarria izaitea, ihesari eman zen, eta leihorra bera utzirik, itsasoko untzi batean, lekhu segurragoan izanen zela, sarthu zen; bainan Aljerianoek untzi hartaz yabetu ondoan, gure gizona, gathibo egin zuten eta esklabo bezala saldu.

        Afrikatik zerbait ere gisaz eskapaturik, yin zen Pariserat, han bizitzeko ahal zuen bezala, erdia ohointzaz.

        Erreboluzionea hasi zenean, Jourdan naturalki prest presta zen zer nahi den obren egiteko. Berehala erakhutsi zuen ezin erranezko herra eta errabia bat Erregeren, Erreginaren, Aphezen, Noblen eta buryesen kontra. Haren atsegin handia bide zen aberatsen etxen arroatzea, erretzea eta hek berak masakratzea.

        Avignoneko probinziarat igorria izan zen, bera iduri bandil krudel batzuekin, zoinek formatzen baitzuten bere gisako armada bat. Armada hartako Patrix, bere yenerala, hil arazi zuen eta bera haren plazan eman zen.

        Avignon aiphatu dudan hirian, bildu zituen elgarretara hirur hogoi eta bi presuna, zoinetarik hamahirur emaztekiak baitziren. Oro hil zituzten, haren manuz, burdin phalanga ukhaldika.

        Ene lumak ez ditu nahi iskribatu tigre haren gisa hortako bertze masakreak.

        Biloak, arropak, eskuak eta guziz bere bizar luzea odolez thindatua zabilan, eta uria ari zenean, bizar hura zerbaitez estaltzen zuen beldurrez urak garbi zezakon.

        Azkenean izan zuen bere krimen saria. Justizia zen. Hirur hogoi eta bi egun Robespierre haren nagusia baino lehen, gillotinatu zuten.

        Holako lanak yadanik eginik, edo egin behar zituen Jourdan, zuten beraz hautatu aintzindaritzat Versaillarat yuan ziren gizon kiskil eta gaixtoek.

        Lafayette, Parisen guardia nazionaleko yeneralak, yakin zuenean zer hirriskutan izaitera zohan gorthea, yuan zen haren beiratzerat, bere azpikoer harmak harrarazirik.

        Parisetik eta Versaillaraino bada lau orenen bidea. Lafayette, gaua galdurik, hara orduko unhatua baitzen, bai eta haren gizonak ere, yuan ziren oro phausatzera.

        Parisetik yin kanailek ez zuten bertzerik xerkhatzen. Argia baino lehen, lau orenak irian, sarthu ziren, izilka, palazloko baratzetan, eta hurbildu athetaraino. Han bararazi nahi izan zituzten Sulsako soldadoetarik biga izan ziren hilak (Varikourt eta Deshuttes) eta bertze batzu afruski kolpatuak (Miomandre, Repaire eta Lhulier).

        Lehenbiziko bi biktima heyek, ez zuten bertze oihurik egin hiltzean, baizik hau: Salba zazue Erregina!

        Doi-doietarik eskapatu zen Erregina, erdia beztitua, bere ganberatik, eta han sarthu zirenek haren ohea zuten zilhatu puñal ukhaldika.

        Brigant eta brigantsa oste haren aitzinera jin zen bakharrik Errege, bere begitharte on, ezti eta mayestatez bethearekin, eta haren hiltzeko nahia zuten gaixtaginetarik bat ez zen menturatu haren hunkitzera.

        Luison, yadanik ezagutzen dugun neskatxa hura hurbildu zenean haren ganat, bere lagun zalamandrinen izenean mintzatzeko, flakatu zen , eta bere baitharat itzuli zenean, bakharrik zuen galdegin Erregeren eskuari musu bat emaitea.

        Luis XVInak buru eginik bi orenez bederen kanaila eta kanailasa oste hari, aditu zuen galdegiten zutela itzul zadin, bere familiarekln, Pariserat. Ordutik galdu zuen, erran daiteke, ez xoilki erregetasuna, bainan libertatea bera.

        Sarthu ziren beraz karrosan, kapitalerat yuateko, Errege, Erregina, heyen bi haur gazteak eta Madama Elisabeth, Frantziako aingerua deitzen zutena. Ez ahal zen ikhusi, nihoiz ez nihon, orduan Frantzia ederrean ikhusi zena. Errege, Aita on bat, bere familiarekin, preso bezala eramana, bere suyetik gaixto eta tzarrenez.

        Ixtorioa ez laiteke konprendi ahal zenbait aldiz ez baginaki harrek khondatzen dituen gauzak gerthatu direla, edo Jainkoaren manuz, edo Jainkoaren baiamenarekin edo permisionearekin.

        Bertze hitzez erraiteko, Probidentziaren plana eta lana ikhusten ez duenak ixtorioan itsu handi bat da.

        Erregeren karrosaren aitzinean zaramatzaten, piket batzuen puntan, Jourdanek phikatu zituen bi soldadoen buruak.

 

        Emazte atrebitu eta galdu heyek ere zioten gora gora, Parisen ez zutela gehiago goserik lkhusiko, berekilan zituztenaz geroz bolanyera, bolanyersa eta muthil ttipia.

        Bailli, Pariseko merak, eskaini zazkon Erregeri borthetan hiriko gakhoak, zilharrezko plat batean, erranez: «Parise egun dohatsu da ikhusteaz bere erregea egoitera heldu zakola».

        Baditake Bailli modest eta sabantak, guti ahal zuen phentsatzen orduan lehenik Erregek eta gero berak burua ebakia izanen zutela.

 

aurrekoa hurrengoa