www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Frantziako hirur errepubliken ixtorioa laburzki
Mixel Elizanburu
1890

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Frantziako hirur errepubliken ixtorio laburzki, Michel Elissamburu (Gabriel Fraileren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1987

 

aurrekoa hurrengoa

9en KAPITULUA

 

        Erreginak behar zuen, Erregek bezala, burua ebakia izan, gaixtaginen manuz. —Chaveau-Lagarde eta Tronçon-Ducoudray, haren bi abokatek, alferretan zuten defendatu bere yuyen aitzinean. —Kurayerekin yuan zen heriotzerat. —Hogoitxineko urhezkoen gostuz, aphez katoliko bat presondegirat hel-arazi zuten Erreginaren hiltzerat preparatzeko. —Aphez hura zen Morde Magnier, zoina, Erreboluzione ondoan, erretor izan baitzen Pariseko eliza batean. —Madama Elisabeth ere igorria izan zen supliziorat mayatzaren 2lan, 1794an, bertze anhitz anderekin. —Luis XVIIna, Frantziako errege izan behar zena, Simon zapetainak emeki-emeki hil arazi zuen, eta printzea yuan zen zerurat ekhainaren San, 1795an.

        Erregek bezala, behar zuen Erreginak ere akhabatu bere bizia, burua ebakia izanez; krima berri hori egin zuten, arte hartan atxikirik ama dohakabea bere haurrekin presondegian.

        Luis XVIna asasinatu zutenean, erran dutan bezala, Maria Antoanetek hartu zituen doluzko arropak eta berak aphaindu behar zituen urratzen edo zilhatzen zazkonean.

        Alde batetik, berenaz azkarra edo fierra den, eta bertzetik hobenik ez duen arima baten kuraye guzia erakhutsi zuen, nahiz hura alegia yuyatu behar egin zutenen aitzinean, nahiz gillotinatzerat, orga tonberoan, eraman zuten orenean.

        Bi abokatek, Chaveau-Lagarde eta Tronion-Ducoudray deitzen zirenek, alferretan zuten frogatu haren inozentzia, eta adi-arazi ez zuela beraz merezi hiltzea.

        Erreginak ez zuen nahi izan kofesatu yuramentua eginik zagoen Girard, aphez xizmatikoari; bainan andere Fauchek igorri zakon presondegira, anhitz hogoxineko urhe pagatuz haren zaintzalecri, Morde Magnier, yuramentua egin nahi izan ez zuena, eta geroago, Frantziako Elizari bakea emana izan zenean, Pariseko eliza batean erretor izan behar zena.

        Madama Elisabeth yuan zen supliziorat handik bertze urthean, mayatzaren 2lan, 1794an, bertze anhitz andere handirekin.

        Azken hauk gillotinatu baitzituzten lehenik, beren burua eman baino lehen marraza izigarriaren azpian, agur handi bat egin zuten, orok, Madama Elisabeth printzesaren aintzinean pasatzean.

        Luis XVIIna izan behar zena, eman zuten Erreboluzioneko gizon munstroek, Simon deitzen zen zapetain tzar eta tigrearen pareko zenaren eskuetan.

        Errege bizi izan zeno, berak instruitu zuen bere seme printze ttipia; hura hil eta, berriz diot, zapetain gaixto bat izan zen kargatua haren altxatzeaz, edo hobeklago erraiteko haren hil arazteaz.

        Ez da tratamendu gaixtorik printze inozentak yasan ez zuenik.

        Batean haur maitea lo zagolarik iratzar araziko zuen Simonek, erraiten zakolarik: «Yaiki hadi, otso umea...» Bertze aldi batez emanen zakon uhal batez, zapetainek zapeta belhaunaren gainean dakoten uhalaz...

        Gizon krudel harrek aurthikitzen zakon, burutik behera, larru phusken hezatzeko aldean zakon untzia, bere ur zikhinarekin...

        Printze ttipi, aingerua bezain inozenta zena, bortxatua zen oraino kantatzerat batere onak ez ziren kantu batzu.

        Simonek eta haren emazteak uzten ere zuten haur printzea orraztatu gabe eta zikhinkerian. Ez da estonatzeko hola laster haurra peritzen abiatu bazen. Naski fitetzago akhaba zadin, eman zuten bere presondeglko zolan aurkhltzen zen ganbera batean, non ez baitzuen ez airerik, ez argirik.

        Han zakoten zokho batean, bethi kasik bakharrik, ohe aski pobre eta sobera garbia ez zen batean.

        Haren gaitza handitu eta sendatzeko esperantza guti uzten zuenean, deithu zuten Desault mediku famatu bat, Luis XVIna bere tronuaren gainean zelarik, printze ttipia ezagutu zuena.

        Morde Desault hasi zen anhitz dolurekin, estatu hartan ikhusten zuen printzea sendatu nahiz; bainan bera hil zen supituki bezala, 51 urthetan, Yainkoak daki nola, eta sei egunen buruan bakarrik, Ekhainaren 5an, 1795an, yuan zen Luis XVIIna zerurat.

 

aurrekoa hurrengoa