www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Frantziako hirur errepubliken ixtorioa laburzki
Mixel Elizanburu
1890

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Frantziako hirur errepubliken ixtorio laburzki, Michel Elissamburu (Gabriel Fraileren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1987

 

aurrekoa hurrengoa

11en KAPITULUA

 

        Erreboluzioneko gizonek, batzuek bertzeri yustizia egin zuten, elgar igorriz gillotinarat. —Lehenik yuan ziren Girondis deitzen zirenak (1793an). —Heyen azken orenak. —Gero bertze saihera baten aldia yin zen 1794an, martxoaren 11an. —Deitzen ziren Clootz, Gobel, Chaumettel Hebert, orotara dotzena bat. —Azken hunen ixtorioa hitz gutiz. —Danton, Camille Desmoulins, Lacroix, Philipeaux eta bertzeak yuan ziren heriotzerat Aphirilaren 5an 1794an. —Robespierre hil zen, milaka eta milaka bertzeak hil arazi zituen moldean. —Tonberoan zeramatelarik, emazte batek kolerarik handienean erran zakon: «Habil, miserablea, ifernurat, ama guzien maledizionekin». —Harekin hil ziren 66 hura iduriak. —Horiek gerthatu ziren uztailaren 27an 1794an.

        Kapitulu huntan ikhusiren dugu Erreboluzioneko munstroek yustizia batzuek bertzeri egin zutela. Erran nahi dut, Yainkoaren nahiz, edo Yainkoak utziz, elgar igorri zutela heriotzerat edo gillotinarat: hori zuten preseski merezi, orok, mundu huntarik beretik.

        Gizon gaixto famatu heyek anhitz multzo edo bilkhuretan separatuak ziren, guziak hatik elgarretara yuntatzen zirelarik, zenean kestíone phasarazteaz edo lege tzar, edo dekretu inyustu bat.

        Hori gerthatu zen biltzarrea yokhatu zenean nahiz Erregeren, nahiz haren familiaren kontra.

       

        Multzo hetan menbro gehienik zuena , zen Girondins deitzen zirenena. Yadanik tristeki seinalatu ziren Errege kondenatuz heriotzerat.

        Bazen heyen artean thalendu handitako gizonik, hala nola Vergniaud; bainan zer balio dute thalenduek, ez badute gizonek fedea?

        Vergniaud aiphatu dutan harrek erran zuen diskurs batean: «Erreboluzioneak iretsiren ditu bere haurrak, lehenago Saturne, yainko falsoak, bere semeak iresten zituen bezala». Erreboluzionea Girondins hetarik beretarik hasi behar zen obra horren egiten.

        Errege hil zuten Urtharrilaren 2lan, 1793an, eta handik ondoko mayatzaren 3lan, Girondins zirelakoak eman zituzten preso, gutiz gehienak, edo eskapatu ahal ez zirenak. Gero, ondoko Urriaren 3lan, heyen buruak ebaki zituzten.

        Aditu zutenean bere hiltzeko arrasta, errana da zenbait kofesatu zirela, juramento debekatua eginik zagoen aphez bati Hiltzeko orenean edozoin aphezi kofesa daiteke.

        Bertze batzuek, dio ixtorioak, egin zuten hiltzeko gau bezperan komedia bat, zointan baitzuten erakusten Girondins heyen ifernurat yaustea.

        Yuan omen ziren oro supliziorat, kantatuz Marseillesa, eta oihu eginez: «Biba Errepublika!».

        Hobekiago eginen zuten erraitea ixilik, agoniako othoitzak. 1794an Martxoaren llan, bigarren saihera batetako gizonek eman zituzten beren buruak gillotinako marrazari.

        Hek ziren Clootz, Prusianoa, Gobel, Hébert, Chaumette, etc., orotarat dotzena bat. Azken bi hok ezagutuak ziren heyen buruzagitzat.

        Hébert hura, gazterik yuan zen Pariserat, dudarik ez da goizdanik egiteko bere aprendizkoak gaixtakerian.

        Ohoin filus bat zen egina Erreboluzionea yin orduko.

        1792an, Buruileko masakretan, pharte handia hartu zuen. Hitz batez, zertarat-nahi gaizkiren egiteko prest zen.

        Bizkitartean Paristar tzarrek gogotik irakurtzen zuten haren berrikari infamea.

        Akhabatzean haren ixtorio tristea, erranen dut hil zela kurayerik gabe, ezagutza bera galdu zuenaz geroz, edo zenaz trenpu xartu audientzietako denboretan, eta burua estekatu zakoten baino lehen taula ikharagarriari marraza eror aitzinean.

        Chaumette, zapetain baten semea zen. Haren aitak eman arazi ondoan eskola poxi bat, yuan zen itsasoz, haurra zelarik, ez dakigu noraraino. Bakharrik ixtorioak du erakusten zapetain seme mariñel hura, Parisen zela Erreboluzionea hastean, bertze asko, hura iduriak bezala.

        Heyen artean behar zen seinalatu bere gaixtakeriez, eta Parisen egin zutenean (bertze kapituluan erranen dut nola) besta bitzi, tzar, pagano, inpio bat, Chaumette bide zen aphez handi; bainan ederkiegi pharatu ahal zen Pariseko katedrale handian, eta ibili prosesionean, karriketan, Robespierreren gostuko.

        Azken hunek ez baitzezakeen sofri nihork har zezan deus nagusi airerik haren bistan, ororen buruzagi bera nahi zelakotz izan, Robespierrek, diot, igorri zuen bere lagunekin, mundu huntarik bertzerat.

        Dantonek, zenbait egun berantxago, zorthe bera behar zuen izan, dotzena bat bere adiskideekin, zoinak baitziren Camille Desmoulins, Lacroix, Philipeaux, Westerman, etc., etc.

        Danton, hauyen guzien buruzagia, hogoi eta hamabi urthetako abokat bat zen, tailaz gora zena, sorbaldez arras largoa, indar handitakoa, hitz batez, gizon arraila alimale itsusi bat, alimalen beren gustu eta phendurekin eta hetako krudelenetarik bezala zena. 1792an, Buruileko masakretan, nihork ez zuen hark bezenbat pharte hartu. Yainkoaren aitzinean agertzean bazuen beraz ihardesteko lau edo bost mila aphezpiku, aphez eta bertze gizon, hobenik gabekoen biziaz. Danton yuan zen gillotinari bere buruaren emaiterat, erranez laster heldu zela Robespierren aldia.

        Arrazoin zuen Dantonek. Bizkitartean Robespierrek iraun zuen oraíno lau ilhabeteren ingurua.

        Huna hitz laburrez Robespierre, behar bada Erreboluzioneko gaixtaginik handienaren ixtorioa. Arras izena duen hirian sorthu eta han berean abokat egin zen.

        Errana izan da ukhan zuela bederen zerbait idea kapuxinen komentu batean sartzeko. Duda daiteke egiazko bokazionea izan othe zuen behinere; bainan gauza segura da, behin makhur abiatuz geroztik, gaizkian urrun yuan zela.

        Ahalgerik gabe, edo sanfretik handienarekin, erraiten zuen 1789an hamabost urthe baino gehiago zutenek behar zuketela bizia galdu, Errepublika fondatzekotz, zeren bertzenaz nekhez maithatuko baltzuten Frantziako ordena berria.

        Erori zenean bere lagunekin, Uztailaren 27an, 1794an, baziren bi gauza phentsatuak berriki Parisen: gillotina bat kolpe bakhotx hogoi eta hamar bururen ebakitzekoa, eta kanal bat hainbertze yenderen odola eramanen zuena ur handirat.

        Robespierre hil zen bertzeak milaka eta milaka hil-arazi zituen moldean. Yuan zen supliziorat bere mathela hezurra dilingan, batzuen arabera berak hautsirik pistolet kolpe batez; bertzek diotenaz, Meda yandarmak hola kolpaturik. Orogatik ere, tonberoan zeramatelarik, emazte batek, kolerarik handienean oihu egin zakon eta erran bekhoz bekho: «Habil, habil, miserablea, hiltzerat, mila aldiz merezltu dukan bezala, eta yauts hadi ifernurat, ama guzien maledizionekin».

        Robespierrekin hil ziren, gisa berean, hirur hogoi eta sei, hura iduri zutenak.

        Gorago erran dut, eta orai ene irakurtzailek ikhusten dute, Yainkoaren yustiziak hatzeman zituela mundu huntarik beretik Erreboluzioneko gaixtaginak.

        Zonbaitek akhabatu zuten bizia beren eskutik. Lau edo bostek, ez ukhanez ez kanibetik ez pistoletik, sarthu zuten, bat bertzearen ondotik, haixtur pare bat bihotzean.

        Marat itsusia, hil zuen bere mainhuan, puñal ukhaldi batez, neskatxa batek... Pethion, ihes zabilarik , goseak naski hil arazi zuen. Haren gorphutza hatzemana izan zen oihan zilho batean, erdia yana, otsoez edo azeriez, etc., etc.

 

aurrekoa hurrengoa