www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Frantziako hirur errepubliken ixtorioa laburzki
Mixel Elizanburu
1890

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Frantziako hirur errepubliken ixtorio laburzki, Michel Elissamburu (Gabriel Fraileren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1987

 

aurrekoa hurrengoa

BIGARREN PREFAZIOA

SABANTENTZAT

 

        Zer izan da Frantziako Erreboluzionea? Frantziako erreboluzioneaz aditu behar da, yuan den mendearen azken urthetan eta mende hunen hastean, gure aitzinekoek ikhusi izan zituzten nahasdurak, krimak, batzuek bertzen kontrako gerlak, edo gerla zibilak, mazakre eta ibayaka odol ixurtze eta gainerako izigarrikeriak.

        Erreboluzionea da lehenbizikorik Yainkoaren kontrako errebolta, hura ukhatzerainokoan, haren izen saindua ez aiphatu nahi izaiterainokoan eta Yainko Seme Gizon eginaren imayak khentzerainokoan eskoletarik, ospitaletarik, yustiziako tokietarik, etc.

        Bigarrenekorik, Erreboluzionea da Elizaren kontrako errebolta, Aita Sainduaz, Aphezpikuez eta Aphezez trufatuz edo heyen erakuspenez khasu guti eginez, nola Erlisione sainduari ahal bezenbat kalte erakharriz.

        Hirurgarrenekorik, Erreboluzionea da errebolta autoritate zibil suerte guzien kontra; Erregeak, Enperadoreak aurthikiz bere tronuetarik, eta ahal bada hek hilez, asasinatuz; ez xoilki heyek, bainan oraino bertze buruzagi lesitimo suerte guziak.

        Horiek oro hala dire, eta gauzak ongi phisatuz eta ongi izendatuz, Erreboluzionearen lorifikatzea da prinzipio on guzien ukhatzea, kasik fedearen beraren arnegatzea eta munstrokeria bat izenik gabekoa onhestea. Frantziako Erreboluzione handia izan da Yainkoak nazioner eman dituen gaztigu handienetarik bat.

        Bada Yainkoaren kolera erortzen denean nazione hobendun baten gainerat, nork erran dezake zonbat desmazia, zonbat atsegabe yinen zazkon nazione hari, lehertzeko, ez hatik haren ezeztatzeko. Yainkoak ez du deus bere obretarik ezestatzen

        Gaztigu horietarik badire hirur, iduri dutenak bertzeren orozgainekoak, eta hek dire Jerusalemeko hiriaren setioa eta haren destrukzionea, Frantziako Erreboluzione handia eta gure azken gerla, Prusiaren kontra.

        Ez dut deusik erranen azken gerla hunen gainean. Ixtorioa dakitenek konpara dezaketela 1870ko gerla, lehen, edozoin mendetan, izan diren gerleri. Bentzutuak izatea izan garen bezala merezl ginuen, ez da dudarik, gure inpietatea eta gure tzarkeriak zirela kausa, bai eta zeren ginuen Pio IXen Aita Saindua bere etsayer largatu.

        Yuduek ere aspaldi merezitu zituzten Yainkoaren yustiziaren zigorradak, haren miserikordiaz eta onthasunez abusu egin zutelakotz, eta guziz jesus dibino khurutzearen gainean hil araziz.

        Hartako, Salbatzailea zerurat iragan eta berrogoi urtheren buruan, Jerusaleme izan zen setiatua lehenik, eta gero destruitua Erromanoez. Miliun bat eta ehun mila presuna hil ziren hiri hobendun eta dohakabe hartan, gisa guzietarat: goseteaz, eritasunez, batzu bertzen kontrako gudu krudelez. Azkenean hiria hartu, sutan eman eta, soldadoek furian hil-arazi zituzten gainerakoak harmez. Bada Erreboluzionean ikhusi izan dire, ez hiri batean bakharrik, bainan Frantzia guzian, aiphatu izigarrikeria heyek iduriak, edo heyek bezain handiak.

        Hemen ene irakurtzailek galdeginen dautate zer gaizki egin izan zen bada Frantzian hoin garrazki Yainkoak hura gaztigatzeko. Sobera aise izanen zaut galde horren arrapostuaren emaitea.

        1rik Protestanten heresia eta jansenistena munduan agertuz geroztik, izpirituak ekharriak ziren altxatzerat Eliza-ama-sainduaren kontra;

        2rik Frantziako errege batek, Luis XVak, bizitze infame bat eraman zuen, eta haren lizunkeriak eta eskandalak ez ziren guti segituak izan asko noblez edo aitoren-semez;

        3rik Bizioan pulunpatzen ziren gizon heyek, aise galdu zutenfedea, eta, iragan mendean, inpietatea modan bezala ezarria izanzen erresuma guzian, filosofoak deltzen ziren gizon sobera famatu batzuez.

        Hirur gaitz horietarik bat bakharrik aski izanen zen zeruko ozpinen Frantziaren gainerat erorarazteko, eta beraz hirurek aiseago dituzte yautsarazi.

        Behar ditut oraino seinalatu bi kausa Erreboluzionea ekharri zutenak.

        Hetarik lehena izan zen segitzea aiphatu filosofo heyen doktrina faltsoak eta gezurrezkoak, zela kestione bai Erlisioneaz, bai zozietateaz, bai gobernamenduez. Filosofo horietarik biga ditut bakharrik izendatu nahi: bat Monteskiu eta bertzea Joannes-Jakes Rousseau.

        Lehenak, nahiz thalendu eta yakitate handitakoa zen, fedea arras galdua ahal zuen, erakusten zuenean bere iskribuzko obra handienean (Esprit des Lois) zozietatea dela egina edo formatua gizonez, eta ez Yainkoaz; eta beraz gizonak gidatzen dituzten legeak eta heyek dazkoten obligazioneak, gizonek hauts ditzazketela. Klar da gauza bat egiten duenak gauza hura barrea dezakela, eta horrek erran nahi du hemen lehenbiziko gezur batek bigarren gezur bat berekin golkhoan ekhartzen duela.

        Joannes-Jakes Rousseauk, bere aldian, erakhutsi zuen bertze gauza bat ez gutiago egiaren kontrakoa, eta osoki zoroa. Iskribatu zuen beraz liburu batean, filosofo hunek, gizonak bizi izanik, lehen denboretan, basa bestiak bezala, elgarretarat bildu zirela, zorion gehiagorekin bizitzeko mundu huntan, eta hortakotz establitu zituztela lege batzu guziek begiratu behar zituztenak (Contrat social).

        Bainan filosofo beraren arabera, nola lege horiek sobera maiz bazterrerat utziak baitire, gizonek urra, hauts eta barrea detzazkete, egin zituzten bezala.

        Erakuspen faltsu, gezurti eta erho horietaz zituzten hantuak beren izpirituak eta fartzituak beren buruak, hastean aiphatuko ditudan hamabi ehun gizon Versaillarat bildu ziren gehienek; eta horiek eraman nahiz azken kontsekentzietaraino, ezarri zuten Frantzia azpikoz gora.

        Azkenik erranen dut Framazonek, erran nahi dut Yainkoaren, gizonen eta zozietatearen etsayek, egin dutela gehienik Erreboluzionea!

 

aurrekoa hurrengoa