www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Frantziako hirur errepubliken ixtorioa laburzki
Mixel Elizanburu
1890

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Frantziako hirur errepubliken ixtorio laburzki, Michel Elissamburu (Gabriel Fraileren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1987

 

aurrekoa hurrengoa

4en KAPITULUA

 

        Uztaliaren 14an zelebratzen da besta nazionala. —Nola den hura anontzatua aitzinetik eta besta goizean. —Herri ttipletan ezkilak yoiten dituzte egun hartan. —Leihoetarik dilingan daude banderak. —Bada ere arrabots karriketan. —Ostatuak dire betheak egun hartan. —Gutiek dakite besta hark zer orhoitzapen dakharken berekin. —Hirur urthe aitzinetik framazonek anontzatu zuten Bastilla hartua eta barreatua izanen zela Uztailaren 14an 1789an. —Zer zen Bastilla. —Zoin ziren orduan han ziren presunerrak. —Uztailaren 12an hasi zen mobimendua eta 14an 60.000 gizon ikhusten ziren karriketan. —Harmak hartzen zituzten, hetarik zen tokietan. —Gauza guti egin zitaken tiroka hogoi eta hamar pia lodi ziren murruen kontra. —Azkenean nola hartua izan zen Bastilla. —Gero zer itsuskeriak egin zituzten. —De Launay, de Flesselles, de Foulon, de Berthier, de Sauvigny, etc. —Bai Erreboluzionea zen egiazki Debruzkoa, Frantsesak salbayak baino ariagoak ziren orduan.

 

        Errepublikan sarthuz geroztik, urthe guziez, Uztailaren 14an zelebratzen dugu besta nazionala delakoa.

        Anhitz egun aitzinetik, anontzatua da besta hori, eta bere egunean ethortzen zaukunean, goizetik aditzen dire, hirietan, kanoi ukhaldiak edo petarrak.

        Herri ttipietan, baldin Jaun Merek maiteago badute Errepublika Erlisionea baino gehiago, elizako ezkilak dituzte balantza handian edo errepikaz yo araziko.

        Gero dire ikhusten bandera hirur koloretakoak hedaturik leihoetan, eta handik dilingan. Karriketan bada oihu, harrabots, hixtu eta khantu. Marseillesa da khanturtan gehienik aditzen dena.

        Ostatuak dire betheak, galkhatuak, yende yale eta edalez, edo yadanik sobera yan eta edan ondoan kokorreraino aseak direnez. Hok diote gora gora: Biba Errepublika, bai eta biba barrika! Ala fede biak maite ahal dituzte, eta naski azken hau bederen lehena bezenbat.

        Hitz batez askok eta askok dituzte buruak berotuak, tripak betheak...

        Gutiak edo arras gutiak dire dakitenak Uztailaren hamalaueko besta horrek zer orhoitzapen duen, urthe guziez, berekin ekhartzen. Hemen erranen ditugu egun hartako gerthakarietarik zenbait. Ez dezagun ahantz orai ehun urthe ikhusi zirela hek Parisen eta haren inguruetan. Framazonek, hirur urthe aitzinetik, anontzatu zuten Uztailaren 14an 1789an zela izanen hartua eta barreatua Bastille deitzen zuten, eta Pariseko hiriaren erdian zen, presundegia, zoina baitzen gaztelu handi, gora, zortzi dorhekilako bat.

        Orduan hango presunerak ziren Aitoren-Seme erho bat, bertze Aitoren-Seme diru xahutzale bat, Erregeren eta erresumaren kontra izilik yokhatzen zen yaun bat eta lau monera faltsu egile.

        Zitadela bat bezain azkarki egina zen, haren murruek bazutenaz geroz hogoi eta hamar pia largo, nota baitzituzten ere berrogoi pia gora. Haren defendatzalileak ziren 82 soldado zahar, lehenago gerletan kolpatuak izan zirenak. Heyekin ziren oraino Suisako 32 bertze soldado.

        Bazuen lau ehun urthe hurbil izan zela egina, ez yende xehearendako, bainan bai printze, Aitoren-Seme handi eta bertze gizon puxant Erregeren eta gobernamenduaren kontra alxatzen zirenentzat.

        Beraz ez zuen populu xeheak arrazoinik Bastillaren destruitzeko.

        Bizkitartean, 1789an, Uztailaren hamabitik hasirik, Parise mobimendu handitan zen, eta hamalauean hirur-hogoi mila gizon, oihu patarrakaz, Bastilla, Bastilla ziotela, abiatu, ziren gaztelu famatu hartaras zeramaten karrlken kurritzen. Ez zuten harmarik; bainan non ere sendi baitzituzten eta harat yuan izan ziren xerkha. Gobernamenduaren yauregi batean bakharrik hatzeman zituzten zenbait kanoi eta ereman, ziren lekhutik.

        Horiekin guziekin gauza guti egin zezaketen hogoi eta hamar pia lodiko murruen kontra.

        Bastilla barnean zirenek nahi ukhan balute tiratu haren aitzinean zen yende oste edo multzoaren gainera, milaka eta milaka izanen ziren hilak.

        Lau hogoi eta biga hil eta bertze hainbertze kolpatu khondatuak izan ziren, eta bok erorarazi ahal zituzten Bastillan zirenek, ikhusi zutenean gazteluaren kontra zen lasto eta belhartegi bat sutan.

        Guduak iraun zuen zazpi orenen ingurua, goizeko hamar orenetarik hasirik, arratsaldeko bortz orenak artino. Denbora haren buruan, de Launay, Bastillako gobernadoreak, aurthiki zuen murruen gainetik paper bat, zointan hitzemaiten baitzuen borthak idekiko zituela, nahi bazakoten hitzeman hura eta harekin zirenak, utziko zituztela atheratzera bizirik eta gerlarien ohorekin.

        Elie, Erreginaren erreximenduko ofiziale batek, Hulin guardia frantseseko saryantak eta Cholat, arno tratulariak, populuaren izenean agindu zuten kondizione horiek betheak izanen zirela.

        Bertzela behar ziren gauzak ikhusi!!!...

        Borthak ideki zireneko, Paristarrak, furian, bestia errabiatuak bezala, edo ez yakinez zer agintzak eginak izan ziren, edo heyetaz trufatuz, bost ofiziereri eta hirur soldadoer burua phikatu zakoten eta bertze bati eskua. Gero kanaila osteak ibili zituen karriketan buru heyek eta esku hura, pika edo lantza batzuen puntan.

        De Launay, gisa guzietara gaizki eta krudelki tratatzen baitzuten, oihu heyagoraz zioen akhaba zezatela.

        Zalapartan zango batez yo zuelakotz gizon bat sabelean, huni eman zakoten sabre bat burua ebak zezan Gobernadore dohakabeari. Sobera muthitsa bide zen sabrea, nola haren erabiltzailea baitzen zozozkoa.

        Desnot zuen izena; bere ofizioz kozinerra zen, bainan memento hartan, plazarik gabea.

        Desnotek, entseatu ondoan sabre muthitsarekin lephoaren ebakitzea, athera zuen sakelatik kanibet edo nabala gider beltx bat zuena, eta buxeriako haragi bat hezurren artetik phikatzen den bezala, emeki emeki, phikatu zuen de Launay aiphatu dugunari burua. Gero eman zuten hura ere, bertzeak bezala, lantza baten puntan. Egun berean, Morde de Flesselles, Pariseko merak, de Launay baino hobendunago ez zenak, haren zorthe bera izan zuen. Zortzi egun berantago, Morde de Fouton, kontrolur yeneral ohi bat, urkhatu zuten, hirur hogoi eta hamabost urthetan, gabazko lanterna baten khordaz eta lanternaren lekhuan.

        Hori zen egiten orduan nobleri, eta moda zen erraitea eta khantatzea: Aitoren-Semeak lanternara.

        Morde de Foulonen suhia, Morde Berthier de Savigny, bere Aita-inharrea bezala hobenik gabea zena, mazakratua da; bihotza atheratzen dakote, etc...

        Bertze anhitz eta anhitz Frantziako hiri, Besanlon, Cherbourg, Strasbourg, Troyes, Maubcuge deitzen direnetan, lkhusi ziren egun hetan, nahasdura eta gerthakaririk tristenak.

        Orai galdeginen dut ene irakurtzaleri heya besta nazionalaren egiteko ez zaiteken hauta bertze egun bat, holako orhoitzapen itsusi eta izigarriak berekin ez zuzkeena.

        Arrazoinekin erran du autor banda batek Erreboluzionea dela bere funtsez edo berenaz debruzkoa, eta orok badakigu debruak bethi nahi dituela hedatu bi gauza: gezurra eta gaizkia.

        Preseski, orai duela ehun urtheko, eta orai ere erreboluzionea maite duten gizonek mila gezur eta mila promes faltso dute ahoari debruek bezala, eta dute egiten oraino ahal bezenbat gaizki munduan. Estonagarri da nola ez ditugun begiak idekitzen gauza horri, eta nola ditugun uzten gure buruak zoroki enganatzerat!

        Ez da iguzkiaren azpian yenderik Frantsesak baino aiphatuagoak direnik, beren argiez eta yakitatez, beren bihotz onaz eta beren karitatez edo amoinez. Bizkitartean iragan mendearen akhabantzan agertu ziren Afrikako beltzen, Ameriketako salbayen eta Ozeaniako lehen elgar yaten zutenen pare.

 

aurrekoa hurrengoa