www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



San Antonio Paduakoa
Laurent Diharasarri
1897

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Antonio Paduakoa, Laurent Diharassarry. Lasserre Baitan, 1897.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZORTZIGARREN KAPITULUA

ITALIAN HIRIZ HIRI BADABILA

(1228-1230)

 

        Paduaren ondotik, bertze asko hiritan predikatu zuen Antoniok: Ferraran, Mantuan, Milanen, eta bertze frangotan. Urthe hartako Abendoa eta ondoko Garizuma iragan zituen Florentzan; hiri eder hortan egon zen beraz bortz hilabethe. Hemen ere Paduako gaitz eta makur bertsuak ziren arimetan; eta hemen ere Paduan egin zuen ongi bera egin zuen Antoniok. Huna orduan, Florentzan, gertaturikako mirakuilu bat:

        Elizarat ekharri zuten gizon aberats baten gorphutza. Aberats gaxtoa, sosari sobra atxikia, ontasuna, zuzenetik edo makurretik, bardin gogotik egin zuena! Antonio hasten da mintzatzen, aiphatzen dituelarik Liburu Sainduetako hitz hauk: «Non ere baita zure ontasuna, han da zure bihotza.» Eta betbetan, Jainkoak irakutsirik gizon haren arima ifernuan, bai ifernuan zuzen kontra bildu zituen ontasunengatik, Antoniok erraten du goraki: «Aberats hori hil da, eta ifernuan da ehortzia. Zoazte, idek-azue bere dirua zaukan kutxa, eta han kausituko duzue horren bihotza.» Ahideak, adixkideak, laztuak, marrazkaz badoatzi hilaren etxerat; eta han, sainduak erran bezala, haren bihotz oraino bero-beroa kausitzen dute urhe eta zilhar meta baten artean.

        Florentzan bizkitartean laster ahantzi zituzten Antonioren irakaspenak eta mirakuiluak; eta hiri dohakabe hura berritz itzuli zen bere galbidetarat. Gauza bera, ondikotz, gertatzen bide da orai ere hainitz eta sobra tokietan. Misione baten denboran, guziek su eta khar iduri Jainkoarentzat, arimaren salbatzeko. Eta gero? Gero... lehen bezala. Zer konduak Jainkoari bihurtzeko, hainbertze grazia utzirik alfer!

 

aurrekoa hurrengoa