www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



San Antonio Paduakoa
Laurent Diharasarri
1897

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Antonio Paduakoa, Laurent Diharassarry. Lasserre Baitan, 1897.

 

 

aurrekoa hurrengoa

BIGARREN KAPITULUA

EGITEN DA SAN AGUSTINEN FRAILE

(1210-1220)

 

        Lisbonatik hurbil bazen komentu bat famatua, San Bizenteko komentua; hango fraileak San Agustinen kalonje ziren. Han sartu zen Fernando, eta bi urthe egon. Bainan, bi urtheren buruan, nola maiz ikusterat heldu baitzitzaizkon bai ahideak, bai adixkideak, nola munduko berriak ekhartzen baitziozkaten, nola, komentutik jaliarazi nahiz, asko gauza erasten baitzioten; beldurrez azkenean bihotza hauts zakion, eta osokiago Jainkoari emana bizitzeagatik, galdegin zuen eta ardietsi handik urrun, Coimbreko komenturat, joatea. Coimbren, San Bizenten bezala, San Agustinen kalonjeak ziren. Han bizi izan zen Fernando zortzi urthe.

        Fraile khartsua, othoitzari eta lanari jarraikia, edozoin laneri, ala buruzkoeri, ala eskuzkoeri; ixiltasuna, bildutasuna begiratzen zituen arta handirekin, eta, guziz humila, bertzen gibeletik bezala zagon beti. Jainkoa zoin maite zuen Fernandok! Eta Jainkoak zoin maite zuen! Egun batez, baratzeko lan zerbeitetan hari zelarik, jotzen du sagarak, kontsekrazioneko ezkila dangak; Fernando berehala belhaunikatzen da. Eta huna non kaperako pareta urratzen eta idekitzen den, eta Fernandok ostia saindua ikusten eta adoratzen du aphezaren eskuetan.

        Bainan bertze biderik hartu behar du orai San Agustinen fraileak. Orai artio, hazia lurrean bezala, gordea egon da; orai agertu behar du, orai ekharri behar ditu loreak eta fruituak nasaiki.

 

aurrekoa hurrengoa