www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



San Antonio Paduakoa
Laurent Diharasarri
1897

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Antonio Paduakoa, Laurent Diharassarry. Lasserre Baitan, 1897.

 

 

aurrekoa hurrengoa

AINTZIN- SOLASA

 

        Duela zonbeit urthe, Italia Paduako aphez bat, murde Locatelli, Aita Sainduaren aintzinean belhaunikatua zagon.

        «Nongoa zare?» galdetzen dio Aita Sainduak.— «Paduakoa, Aita Saindua.»— «Paduakoa! Zer zoriona! Maite duzui-a hainitz zuen saindua, zuen san Antonio handia?»— «Maite dutan-ez, Aita Saindua! Haren hobiari hurbil sortua naiz, han handitua, han berean naiz bizi; eta, gehiago dena, haren izen bera dakharket.»— «Ene haurra, ez duzu oraino aski maite. Maitatu behar da, behar da maitarazi. Ezen, entzun hau ongi, san Antonio ez da bakharrik Paduako saindua, bainan bai mundu guziko saindua.»

        Aita Sainduaren, giristino guzien buruzagi eta argitzaile denaren xedetan sartzeagatik, bai eta neronek san Antoniori, laguntza berezi baten sari, hitzeman niolakotz, egin izan dut liburu ttiki hau. Eskualdunen artean, agian, hobeki ezagutaraziko eta maitaraziko du san Antonio Paduakoa.

        Saindu amultsuak berak benedika beza nere lana, eta indar eman bezo bihotzen harenganat, eta haren bidez Jainkoarenganat itzultzeko.

L. DIHARASARRI,

Orzaizeko errotora

 

        1897an, Erearoaren 13an, san Antonio Paduakoaren phesta egunean.

 

aurrekoa hurrengoa