www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskualdun pelegrinaren bidaltzailea
Gratien Adema, «Zaldubi»
1877

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Ales Bengoetxea. Donostia.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XIV
MEZA SAINDUKO OTHOITZAK

 

MEZA AINTZINEAN

        Zure Aldare Sainduaren oinetan ahuspez emanik, adoratzen zaitut, ô Jainko guziz botherexua.

        Sinhesten dut entzutera nohan Meza dela Jesukristo zure Semearen Gorphutzaren eta Odolaren Sakrifizioa.

        Sinhesten dut Sakrifizio hau dela Galbarioko hura bera, Aldare hunen gainean orai, odol ixurtze eta hiltze berririk gabe, bainan hango bothere eta merezimendu guziekin ofritzera dohatzuna.

        Jesukristorekin, haren minixtroarekin eta Elizarekin bat egiten naizelarik, ene xedea da, Jauna, Meza Saindu hunen bidez, zuri zor darozkitzudan adorazione eta esker on guzien bihurtzea; munduko bekhatu guzientzat, eta bereziki nereentzat satifazione zuri egitea; halaber ene arimako eta gorphutzeko behar orduentzat zure grazien ardiextea.

        Meza kantatua denean, ez da halako othoitzik nola baita gogotik, xuxen eta debotki Elizaren kantueri bat bederak bere bozaren juntatzea.

 

 

MEZA HASTEAN ETA KONFITEOR ERRATEAN.

 

        Nahiz zeronek jadanik badakizkatzun ene hoben guziak, ô ene Jainkoa; halere orai hemen, denek orobat jakin detzaten, eta denek enetzat miserikordia galde dezazuten, zeru lurren aintzinean aithortzen dut hainitz bekhatu egin dudala, bai gogoz, bai hitzez, bai obraz. ? Ene hobenak handiak dire, Jauna; bainan zure urrikalmenduak ere ordean ez du bazterrik ez eta negurririk. Indazu bada othoi barkamendu, neretzat ixuri izan duzun Odolaren orhoitzapenetan.

 

 

APHEZA ALDARERAT IGAN ETA.

 

        O Trinitate Saindua, adoratzen zaitut. Zu hiru presunetako Jainko bakharra, Zeru lurrek laudatzen eta benedikatzen zaituzte. Loria Aitari eta Semeari eta Izpiritu Sainduari, orai eta mendeen mende guzietan. Halabiz.

        Aldizkatuz: alde batetik Aphezak edo khoroak, bertzetik populuak.

        V. Kyrie eleison. R.Kyrie eleison.

        V. Kyrie eleison. R. Christe eleison.

        V. Christe eleison. R. Christe eleison.

        V. Kyrie eleison. R. Kyrie eleison.

        V. Kyrie eleison.

        Edo eskuaraz bertze othoitz hau:

        Jauna, urrikal gakizkitzu. Kristo guretzat hil izan zarena, othoi salba gaitzatzu. Jainko urrikalmenduxua, gure bihotzen dolamenak eta gure miseriaren auhenak othoi adi zatzu.

 

 

GLORIA IN EXCELSIS DEO:

 

        Et in terrâ pax hominibus bonœ voluntatis. ? Laudamus te. ? Benedicimus te. ? Adoramus te. ? Glorificamus te. ? Gratias agimus tibi propter magnam gloriam tuam. ? Domine Deus, Rex cœlestis, Deus Pater Omnipotens: ? Domine, Fili unigenite, Jesu-Christe. ? Domine Deus, Agnus Dei, Filius Patris. ? Qui tollis peccata mundi, miserere nobis. ? Qui tollis peccata mundi, suscipe deprecationem nostram. ? Qui sedes ad dexteram Patris, miserere nobis. ? Quoniam tu solus Sanctus; ? Tu solus Dominus; ? Tu solus Altissimus, Jesu-Christe. ? Cum Sancto Spiritu, in gloria Dei Patris. ? Amen.

        Aphezak: V. Dominus vobiscum.

        Populuak: R. Et cum spirito tuo.

        Igutzu Jauna, Eliza zure esposak Aphezaren ahoz guretzat orai galdetzen darozkitzun graziak eta berthuteak. ? Ez gare gai geroni entzunak izateko; bainan othoizten zaitugu Jesukristo zure Seme gure Jaunaz, zoina zurekin bizi baita eta bothere beraz gozatzen, Izpiritu Sainduaren batasunean, orai eta mendeen mende guzietan. Halabiz.

 

 

EPIXTOLAN.

 

        Sinhesten dut Jauna, gure Profetek eta Apostoluek iskribuz utzi dauzkiguten irakaspenak, zeronek hekieri inspiratuak direla, eta ez dela hetan zureganikako egiarik baizen. Lagun gaitzatzu zure argiez baliatzen, eta begira gaitzatzu munduko enganioez atxemanak izatetik, eta fedegabekoen ixumendutik.

 

 

EBANJELIOAN.

 

        Ebanjelio huntan, ô Nausi dibinoa, zeroni zare mintzo. Huntan da zure Lege soberanoa. Huntan darokuzu irakusten nolakoak izan diren gure salbatzeko erabili ditutzun urraxak. — Huna nun nagon bada xutik, Jauna, nahi natzaizula jarraiki zure dizipulu fidel bezala zure Ebanjelioko legearen bidean, eta nahi dudala bethi ene fedea goraki agertu mundu guziaren bixtan.

 

 

CREDO IN UNUM DEUM.

 

        Patrem Omnipotentem, factorem cœli et terræ, visibilium omnium et invisibilium. — Et in unum Dominum Jesum Christum, Filium Dei Unigenitum. — Et ex Patre natum ante omnia sœcula. — Deum de Deo, lumen de lumine, Deum verum de Deo vero. — Genitum non factum, consubstantialem Patri, per quem omnia facta sunt. — Qui propter nos homines eta propter nostram salutem descendit de cœlis. — Et incarnatus est de Spiritu Sancto, ex Maria Virgine, ET HOMO FACTUS EST. — Crucifixus etiam pro nobis sub Pontio Pilato, passus et sepultus est. — Et resurrexit tertiâ die secundum scripturas. — Et ascendit in cœlum: sedet ad dexteram Patris. — Et iterum venturus est cum gloriâ judicare vivos et mortuos, cujus regni non erit finis. — Et in Spiritum Sanctum Dominum, et vivificantem: qui ex Patre Filioque procedit. — Qui cum Patre et Filio simul adoratur et conglorificatur; qui locutus est per Prophetas. — Et unam Sanctam Catholicam eta Apostolicam Ecclesiam. — Confiteor unum baptisma, in remissionem peccatorum. — Et expecto resurrectionem mortuorum. Et vitam venturi sœculi.

        Amen.

 

 

OFERTORIOAN.

 

        Aita Jainko bethierekoa, onhex zazu othoi Aphezaren eskuz eskaintzen darotzugun ofrenda garbi hau. Ogi eta arno hori Jesukristoren gorphutz eta odolera ganbiatu baino lehen, izan ditezen zutaz benedikatuak, eta aintzinetik zure saindutasunaz eskuztatuak. Ofrenda horri juntatzen diot, ene arimarena, ene gorphuzarena, ene biziarena, hitz batez, dituzkedan gauza guziena.

 

 

APHEZAK ERHIAK GARBITZEAN.

 

        Garbi nazazu Jauna, sakrifikatzera dohatzun Bildoxaren Odolean, zure graziaren arropa xuria jauntzirik, bizi naizeno maiz hurbil nadin zure amodioaren Sakramendurat, eta hiltzen naizenean eskuak eta bihotza xahurik ager nadin zure jujamendura.

 

 

ORATE FRATRESEAN ETA SEGIDAKO

APHEZAREN OTHOITZ IXILETAN.

 

        Agrada bekizu, Jainko Jauna, nere eta Eliza Sainduaren onetan aphezaren eskutik hartzera zohazin sakrifizio laudoriozkoa, Jesukristo Gure Jaunaren Pasionearen, Phiztearen eta Zerurat Igaitearen orhoitzapenenatan; bai eta ere Maria Birjinaren eta Saindu guzien ohoretan, hekien arartekotasuna ere balia dakigun zure Mayestatearen aintzinean.

 

PREFAZIOAN.

        O ene arima! ô ene bihotza! ô ene gogoa! Orai altxa gaiten lurreko gauza guziez gorago... Jainko handia! zuk gure ganik hartze ditutzun esker onen eta laudorioen zuri behar den bezala emateko geroni ez gare aski, ez deus batzu baikare.

        Hortako behartzen zaiku zure Semea; Hartaz zaituzte zeruko Aingeru eta dohaxu guziek osoki eta zor zaitzun bezala adoratzen. Gu ere, Jauna, utz gaizatzu othoi gure bozen eta bihotzen hekieneri yuntatzera, guziek bai orai bai eternitatean, dezagun elgarrekin errepika zure loriaren kantua.

        Saindua, Saindua, Saindua da Harmadetako Jainko Jauna: izan bedi Zeru gorenetan lorioski aiphatua... Orobat gorexia eta benedikatua izan bedi, Jaunaren izenean heldu zaikuna.

        Sanctus, Sanctus, Sanctus, Dominus Deus Sabaoth. Pleni sunt cœli et terra gloriâ tuâ: Hosanna in excelsis. Bendictus qui venit in nomine Domini: — Hosanna in excelsis.

 

 

SANCTUS ONDOAN.

 

        Aita Jainkoa, Aita guziz ona eta amulxua, zure Seme hain maitea hemen sakrifikatzera dohatzularik, beha zozute haren merezimendueri eta hekien botherea heda zazu zure Eliza guziaren gainera, gure Aita Sainduaren gainera, gure Jaun Aphezpikuaren gainera, eta Eliza Katolikoaren sinhestean eta batasun osoan bizi diren guzien gainera.

 

 

LEHENBIZIKO MEMENTOAN.

 

        Zure ontasun negurri gabean, Jauna, orhoit zaite, ene aita, ama (ene espos, ene haur), haurride, ahaide, adixkide, gorphutzeko eta arimako ongiegile guziez, bai eta ere exaiez. Guziek sendi bezate sakrifizio huntarikako ona, beren arimen salbamenduarentzat, gorphutzeko osasunarentzat eta beren gainerako behar ordu guzientzat. Grazia horien zu ganik hobeki ardiesteko, bat egiten gare Maria Birjina zure Seme Jesukristoren amarekin, zure Apostoluekin, zure Martirekin eta Saindu guziekin.

 

 

APHEZAK OSTIAREN ETA KHALITZAREN

GAINERAT

ESKUAK HEDATUAK DAGOZKALARIK.

 

        Heda zatzu, Jauna, nere gainera zure esku miserikordiaz eta ontasunez betheak, eta osoki nitaz jabe jar zaite. Begira nazazu damnazione eternaletik, eta ezar zure hautexien nonbrean eta zorionean.

 

 

OSTIA SAINDUA ALTXATZEAN.

 

        O Jesus, egiazko Jainko eta egiazko gizona! Sinhesten dut zinez eta fermuki Ostia Saindu hortan zarela. Adoratzen zaitut hor, zu ene jabea, ene Kreatzailea eta ene Salbatzailea.

 

 

KHALITZA ALTXATZEAN.

 

        O Jesus, zure odolaz erosi nauzuna, adoratzen dut khalitz horren barnean ene erospenaren prezioa. Jainkozko odol hortarikan xortatto, othoi, utz zazu eror dadin ene arimaren gainera, hortaz osoki garbi nazazu ene bekhatu guzietarik, hortaz othoi salba nazazu.

 

 

JAUN HANDIA ALTXATU ONDOAN.

 

        O Jainkoa, huna nun darotzugun orai presentatzen, zure Handitasunaren, zure Saindutasusanen, zure justiziaren betheko Bitima. Beha zozu: horra zure Semea: horra Galbarioan guretzat sakrifikatu zuen Gorphuz adoragarri hura bera: horra guretzat ixuri zuen odol preziatu hura bera. Eta orai ere gure bekhatuen barkhamendutan, eta guri zure grazien ardiesteko sakrifikatzen zaitzu Aldare hunen gainean. O Jauna! hunelako berme bat aintzinerat ematen dautzudalarik, zer daiteke ene othoitzetan entzun ez dirozunik?... eta ene auhenek nola ez lirote ukhi zure bihotza?

 

 

BIGARREN MEMENTOAN.

 

        Orhoit zaite Jauna, Purgatorioetan diren arima gaixoez, eta bereziki gure othoitzen beharretan eta hartzetan gehienik direnez. Hetan baditut ahaideak, adixkideak, asko ene ongiegile, asko ene faltaz han pairatzen dutenak. Othoi Sakrifizio hunen merezimenduz ezti eta akhabaraz zatzu hekien penak; othoi emozute eternitateko gozoa.

 

 

APHEZAK BULHARRAK JOTZEAN.

 

        Bekhatoros bat naiz, Jauna; bainan zure urrikalmenduak enetzat ez du izaririk. Hortako dut bada uste ni ere ezarriko nauzula zure Erresuman, zure Apostoluekin, Martirekin eta Birjinekin batean. Dohaxutasun hori galdetzen darotzut zure Seme Jesukristo Gure Jaunaren izenean.

 

 

PATERREAN.

 

        Zeronek erranik, Jauna, eta zeronek hitzez hitz irakasirik, huna haur batzuek beren aitari bezala adrezatzen darotzugun othoitza.

        Pater noster qui es in cœlis, santificetur nomen tuum; adveniat regnum tuum; fiat voluntas tua sicut in cœlo et in terrâ. Panem nostrum quotidianum da nobis hodie: et dimitte nobis debita nostra, sicut et nos dimittimus debitoribus nostris: et ne nos inducas in tentationem: Sed libera nos à malo.

        Amen.

        (Edo orobat eskuaraz: Gure Aita...)

 

 

APHEZAK OSTIA SAINDUA HAUXTEAN.

 

        O ene bihotza, haux eta erdira hadi Aldarean enetzat sakrifikatzen ari den Bitima amulxu horren bixtan. Ez ahal haiz izanen Galbarioko harrokak baino gogorrago, hire Salbatzailearentzat.

        Agnus Dei qui tollis peccata mundi, miserere nobis.

        Agnus Dei qui tollis peccata mundi, miserere nobis.

        Agnus Dei qui tollis peccata mundi, dona nobis pacem.

        Oi zu! Jainkoaren Bildoxa, munduko bekhatuak zure gain hartu ditutzuna, urrikal gakizkitzu. Nere bekhatuak garbi eta ezezta zatzu. Emadazu othoi, zurekilako, ene kontzientziarekilako eta ene lagun proximoarekilako bakea.

 

 

DOMINE NON SUM DIGNUSEAN.

 

        Zure amodioak zerabilza Jauna nere ondotik, ene baitharat ethorri beharrez. Ni ez naiz ordean nihola ere gai zure errezibitzeko. Hargatik zer gozoa enetzat ene bihotzean bazintut! Othoi bada errazu hitz bat, eta ene arima osoki garbitua izanen da.

 

 

APHEZAREN KOMUNIONEAN.

 

        Zato, Jesus maitea, zato ene bihotzera. O Aingeruen ogia! ô Sakramendu adoragarria, izan zakizkit ene gozo eta hazkurria. Zu baithan dagokat, Jauna, ene sinhestea eta esperantza, eta zure amodiotik deusek ere ez nezala ni nihorat aldara.

 

 

KOMUNIONE ONDOAN.

 

        O ene Salbatzailea, horra beraz nun duzun konxumitu zure Sakrifizioa!... Zer egin ziniro gehiagokorik orai enetzat? Harritzeko ere da, Jauna, nola gure bekhatuek, eta guziz ni bezalako esker gabeek, ez darotzuten ingoitirik arnegarazten, gure ondotik dabilzkatzun urraxetan! Jesus! zu hain bihotzduna eta hain jenerosa neretzat;... eta ni bethi hain idorra zure alderat!... Othoi, ganbia nazazu, eta zu, Jauna, egon zakizkit bethi berdin amulxu eta urrikari.

 

 

AZKEN ORAZIONETAN.

 

        Othoi Jauna lagun gaitzatzu zure legearen bidean xuxen ibiltzen; lagun gaitzatzu gaizkitik begiratzen eta ongiaren egiten. Lagun gaitzatzu gure Fedean eta gure Eliza Ama Sainduaren amodioan eta fidelitatean bethi azkar egoten. Othoi salba gaitzatzu guziak, Jesukristo zure Seme Jaunaz, zoinak zurekin eta Izpiritu Sainduarekin bat egiten eta erreginatzen baitu, mendeen mende guzietan.

Halabiz.

 

 

APHEZAK BENEDIZIONEA EMATERAKOAN.

 

        Trinitate adoragarria, Meza Saindu hau zutaz eta zu othoiztuz hasi ginuen: zutaz eta zu othoiztuz akhabatzen dugu. Niri eta nik gomendatu guzieri salbagarri izan bekigu, eta orai zure benedizionea jaux bedi gure gainerat, Aitaren, Semearen eta Izpiritu Sainduaren izenean. Halabiz.

 

 

AZKEN EBANJELIOAN.

 

        Jainko Seme Berbo eternala, haste hastetik diren gauza guzien egile izan zarena; zu guzien bizia; zu guzien argia; Zeru gorenetik lurreko ilhunpetara jauxi izan zarena, eta Birjina Mariaren erraietan Gizon egin zarena, ô Jesus, zure odolaz erosi gaitutzuna, eta oraino Mezako Sakrifizioaren bidez eta zure Aldareko Sakramenduaz gutartean zure egoitza egiten duzuna, zuri ohore, laudorio, ezker-on, amodio eta adorazione, zeruan, lurrean, eta mende guzietan. Halabiz.

 

aurrekoa hurrengoa