www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskualdun pelegrinaren bidaltzailea
Gratien Adema, «Zaldubi»
1877

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Ales Bengoetxea. Donostia.

 

 

aurrekoa hurrengoa

IX
Betharram

 

        Baionako diosesaren baxter baxterrean Pauetik Lurderako bide sahexean da Betharram.

        Duela zazpi ehun urtheko paperetan ja aiphu dire Betharrameko beilak.

        Oraino aspasldiago, eta naski Mairu denboretarik laster, huna zer gerthatu zen.

        Orai kaperako aldare nausiak dagokan tokia lehen harroka bat zen, xut eta gora mendiaren paretatik ureraino heltzen zena; dena ere sasiak eta lapharrek hartua.

        Halako aldi batez, artzain batzuek ikusi zuten gar eder bat atheratzen harroka horren mazelako lapharraren artetik.

        Badagozi oraino beha, eta ohartzen dire, su hura banbanbam bethi hala ari, eta hargatik lapharra ez duela den mendrenik erretzen.

        Zer mirakuilu othe duten bada hori, badohazi hara berera, eta laphar heien artean atxematen dute Ama Birjinaren potret edo dirudi bat bere Jesus haurra altzoan.

        Laster egiten dute herriko aphezari erraterat, eta berria zalhu barraiatzen da.

        Lehen bai lehen ur gaiaren bertzaldean obratzen dute harrizko aldaretto bat, eta proasione eder bat eginik, han pharatzen dute beren Ama Birjina.

        Ez zen ordean hura Ama Birjinak nahi zuen lekhua.

        Biharamun goizean hor atxematen dute aldarea huxa, eta Ama Birjina lehengo bere harroka eta lapharretara itzulia.

        Behin baino gehiagotan berritz oraino bere aldarerat ekharri, eta nihor ohartu gabe, zain zaudelarik ere, bethi eskasten zitzaioten handik, eta bethi ohiko tokira heldua kausitzen zuten. Ez zitzaion nihori iduritzen toki hura harentzat gisa zela.

        Ez da dudarik harat hunat horietan jendea erne zagola jakiteko othe zen etz nihoren enganiorik edo gaixtakeriarik.

        Azkenekotz gogoratzen zaiote hobe dutela herriko elizan ezarri. Berritz proasionean harat baderamate, eta eliza ongi hexirik, athetan kanpotik zain han dagozi.

        Biharamun argiko ordean, egundaino bezala Ama Birjina, bere Betharrameko mendi paretan.

        Beraz baitezbada han nahia zela, eta han berean kapera bat galdetzen zuela ezaguturik, berehala hasi ziren lanean.

        Hasteko, mendiaren zathi bat behar izan zuten zelhaitu eta harrokeri hauxiz bide eginarazi, eta gero kapera bat ederra han pharatu zuten.

        Kapera horren parrean gaindi dohan ur handiak bazterrak xut ditu eta zola izigarri barna. Ixil ixila, eta geldi geldia bezala dago bide puska batean, iduri hark ere bere gisa nahi duela errespetatu toki haren saindutasuna.

        Behin neskatxa bat ur hortako usinik handienerat erori zen eta ithotzera zohan. ? Oihuz hasten da Andre Dena Mariari. ? Jainkoaren Ama heltzen zaio. ? Haitz baten adarra aphaltzen eta hedatzen dio eskuen meneraino; eta hari lothuz neskatxa atheratzen da ur bazterrera.

        Gero bere esker onen seinaletzat, eta mirakuilu horren orhoitzapentzat, kaperari eman zion present haitz aldaska haren iduri bat, eta naski hura bera, hostoak oro urrez.

        Mirakuilu hori bezala bertze hainitz gertatzen zen Betharramen... Eririk exituenak noiz nahi bertzek hagetan harat ekharri, eta bet betan han sendaturik, berak airoski beren oinez bazohazin etxerat.

        Hala hala jendeak urrundik ere hartu zuen harat beilaz ibiltzeko menta handia. ? Fantziaren zathi on bathek segurik, denbora luzez han bide zuen bere Fedearen azkartegia.

        Gero hargatik heldu da Higanot denbora. Higanotak ziren duela hiru ehun urthe gure tokietan indar handirekin sarthu eta ibili ziren protestant batzu erlixione katolikoari gerla egiteko.

        Eskual herrietan deus ezin irabazi izan zuten. Eskualdunen Fedeak bethi azkarki ihardoki zioten, eta ahalkerikan baizen ez zuten Higanot horiek bildu gure arbasoen artean. Hartako zen Eskualdunen fama hain eder eta ohoragarri hedatu zokho eta bazter arrotz guzietara.

        Biarnoan gaina hartu zuten higanotek. Sarthu ziren Betharramerat ere eta su eman zioten kaperari.

        Ama Birjinaren dirudi saindua, doi doia zuen aphez batek hartu eta gorde hauzoko etxe batean. Gero berritz oraino higanoten loxaz handik hark berak ereman zuen Espainia Jakarat, nun laster jendea ohartzen hasi baitzen Frantziatikako Ama Birjina horren podoreari.

        Arren geroztik, nahiz Birjina franxesa deitzen zuten, españolek ez bide zagokaten gehiago guretzat; ezen hantxe omen dute oraino ohoratzen hura bera batzuen arabera Jakako elizan, bertzeen arabera Tagostakoan.

        Ama Birjinaren dirudi mirakuiluzko hori Betharramerentzat galdua izanagatik; kapera saindua ere errea izanagatik; ez zen halere Jainkoaren botherea batere handik beretik aldaratu.

        Mirakuiluak berdin aintzinat, lehen bezein usu eta handi obratzen ziren kapera errearen tokian, eta berdin aintzina, jendeak atxikitzen zion hango debozioneari.

        Gau gehienxuez argi argia pharatzen zen asentu barraiatuek zagokaten eremua, eta aditzekoak ziren hango boz xoragarri eta kantu aingeruzkoak.

        Higanoten indarrak noizbeit ez deustu baitziren, Betharramdarrek 1614ean, errege Louis XIII garrenaren ganik ardiexi zuten kapera berriaren eginaraztea.

        Erregek bere gostuz zituen eginarazi hango obra baliosenak, bai eta kaperatik goraxago mendiaren paretan hain eder den bertze kapera ttikiagoko hura, San Luis bere arbasoaren izenekoa.

        Urthe pare baten buruan, mendi horren bizkarrean, Hauxeko Artxaphezpikuak uztail erdixuan landatu zuen gurutze bat.

        Handik ondoko buruilan, denbora garbi eta eder batez, egerditan, Montoteko hiru gizon iratzephaile bazkariten ari ziren Betharrameri aintzinez dagon larrepareta batean... Nihun ez zen hedoi bat ageri; haize den mendrenik ere ez zen. Halere aditzen dute airean harrabox izigarri bat.

        Behatzen dute Betharrameko gaineko aldera... Zirimola batek han ari diote aurdikitzen gurutze landatu berria.

        Azkenekotz, gurutzea erortzen da lurrera, bai eta hartan berean zirimola baratzen. Gure hiru iratzephaileak harrituak, beren jana utzirik beha dagozi oraino.

        Aphurtto baten buruan, gurutzea han berean bera xutitzen zaiote argi eder batez inguratua, eta khoro dirdira handiko bat dakharkela gain gaineko buruan.

        Gurutzearen mirakuilu horrek zioten Betharrameko kapellanoeri eman gogorat, Galbario iduri baten mendi hartan egitea. Hango estazione ukhigarrien debozionea, mirakuilu batzuek laster seinalatu zuten.

        Zazpi urthe hartan bixta arras galdua zuen emazteki bati, galbario hortan gora zohalarik proasione baten ondotik, bet betan bere bixta han itzuli zitzaion... Geroxago orobat han berean emana izan zitzaion gizon inbalier, bi galtzar makhilekin beizik higi ez ziteken bati, bere menbro guzien balio osoa... Eta bertze zenbat holako!

        Bertzalde Betharrameko ur hegian, eta kaperaren parxuan bada ithurri bat asko gaitzen mirakuiluzki sendatzeko berthutea orai artio ezagutu diotena.

 

aurrekoa hurrengoa