www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskualdun pelegrinaren bidaltzailea
Gratien Adema, «Zaldubi»
1877

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Ales Bengoetxea. Donostia.

 

 

aurrekoa hurrengoa

VI
Jaundoni Jakobe Konpostellakoa

 

        Jaundoni Jakobe handiena, orobat Santiago Españolek deitzen dutena, zen Jesusen Apostolu hautexienetarik bat.

        Gure Salbatzailea zerurat igan eta, Izpiritu Saindua errezibiturik, lehenik zenbeit denbora ibili zen Ebanjelioaren predikatzen Judeako, Samariako eta Siriako bazterretan.

        Jaundoni Extebe hil zutenean, toki hek utzirik, ixasoz jo zuen Espainiara, eta ez da dudarik hura zela lehena alderdi hautarat Jesukristoren legea ekharri zeraukuna.

        Hargatik Jerusalemetik Apostolu lagunek igorri zioten laster galdea, eta harat itzuli behar izan zuen heien biltzarretan ederki argitzeko.

        Jerusalemen ez zen hanbat zahartu, ezik Agripa hango erregek hilarazi zuen Jesusen zerurat igaitetik hamekagarren urthean.

        Apostolu horren gorphutza, han berean lehenik ehortzia egon zen; bainan laster hartarikan gehienxua dizipulu batzuek ekharri zuten Espainiarat eta pharatu Hiria-Flabia deitzen zen toki batean. Hiri hark orai El Padron du izena.

        Erreleki saindu horiek gerla denbora batez exai paganoen beldurrez nunbeit gorde zituzten eta galdu.

        Girixtino mende bederatzigarrena zen atxeman zituztenean. Leoneko errege Alfonzo Xahuak hiru lekhoa hunatxago Konpostellarat altxarazi zituen. Apostoluaren izenetik da toki hori orai deitzen Santiago.

        Jaundoni Jakoberen gorphutza ekharri berria zuten Konpostellarat, gerthatu zenean mirakuilu handi hau.

        Logroñoko gudu sekulan orhoitzekoan, Girixtinoak, Abderraman Mairuaren harmada hainitz handiagoaz bentzutuak eta xehakatuak izatera zohazin.

        Jaundoni Jakobe zerutik heltzen zaiote zamari xuri baten gainean, gerlari puxant baten itxuran, eta guduaren aintzinean pharatzen zaiote.

        Bai bere zamariaren oldarrez, bai bere ezpata ukhaldi izigarriez, exai lerro osoak aurdikitzen ditu lurrera.

        Girixtinoak Apostoluari gogotik eta suharki jarraikitzen zaizko. ? Ez dire gehiago deusen beldur. ? Mairuek ez dirote ihardok. Batzu ihes badohazi eta bertzeak han berean herrauxiak dire.

        Handik ehun bat urtheren buruan, Mairuak egundaino bezala, izigarriko harmada bat bildurik, Almansor beren aintzindariarekin zohazin Espainiako Girixtino lekhu guzien funditzerat.

        Konpostellan sarthurik, ja hiri guzia su eta sarraskitan zeramaten. Bainan Santiago Apostoluaren elizaren erretzera abian zirelarik, ihurtzuria ihurtzuriaren gainera karraskan hor hasten zaiote eta aire gaixtoa beren erdirat erortzen.

        Harrituak berehala ihesari eman ziren eta utzi zuten hiria bere gisa.

        Bertze zenbat mirakuiluz ez du noiz nahi gero ere Jondoni Jakobek saristatu Españolen Fedea, eta haren elizara dohazinen debozionea?

        Hala hala denboraz nora zohazin pelegrinak bazter guzietarik hain usu, nola Santiago hortara?

        Aita Sainduek dretxo eta fagore handiak bethi eratxiki dituzte hango debozioneari, eta oraino ere hek baizen ez dirote urra harat beilaz gateko botua.

 

aurrekoa hurrengoa