www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskualdun pelegrinaren bidaltzailea
Gratien Adema, «Zaldubi»
1877

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Ales Bengoetxea. Donostia.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XIII
1875ean, Jubilau urthe sainduan, Lurdeserat eta Betharramerat egin ginuen pelegrinaia

 

        Sekulan ezin ahantzizko egunak guretzat 1875eko Bazko biharamun eta hirurgarren hek! ? Lurdesen ginen hamar bat mila pelegrin, Baionako diosesaren bazter guzietarik harat bilduak: denak gizonak; erdiak eta gehiago Eskualdunak.

        Gure Jaun Aphezpikuak oihu eginik, hura hara zohala, eta eia bere diosesako gizonetan bazen etz hari jarraiki nahirik; bortz edo sei mila eskualherri xoiletik bildu ginen haren gana.

        Burdin bidez ez da gaitz horrelako bidaia baten egitea. ? Burdin bideek ordean ez dute ukhitzen Eskualherriaren hegaltto bat beizik.

        Baïgorrik, Aldudek, Garaziko herriek urrun dituzte burdin bideak. Zuberoko zokhoetarik abiatzea aree gaitzago da. Halere bazter hoietarik guzietarik, hamarka, hogoika, ehunka athera ziren gizonak... eta zer gizonak!

        Ikustekoak ziren bidean zohatzila;... beren fededun kopeta hein bat gorarik; beren gurutze gorria papoan; arrosorioak eskuan; gehienxuak oinez, beren hamar, hogei lekhoen egiteko... Bedere horiek ez zuten eskualdun odolik ukhatzen.

        Baïgorriar, Aldudar, Garaztar eta Zuberotar gutiz gehienek, beren oinez egin zituzten beren 60, 70, 80 kilometrak, batzuek Baionako gararaino heltzeko, bertzeek Puyorat eta bertze zenbeitek Paubera eta Lurdesera berera biltzeko.

        Oinezko pelegrin horietan baziren zenbeit 70 urthez goitikoak. Adin hortako batto Donapaleotik Lurdeserainoko juan jinean oinez bezik ez zen ibili.

        Orobat Santangraziarretarik batek, Bazko igandetik Asteazken arrax artean, 74 urthetan, oinez egin zituen bere 87 kilometrak Lurdesera berera eta bertze hainbertze etxera;... eta biharamun goizean goiz alhorrean zen iraulden ari.

        Adin berxuko Baïgorriar batek, bizkar eta errainak dolorez makhurtuak izana gatik, Baionarainoko bere 55 kilometrak, bai harakoan bai etxerakoan, hark ere oinez egin zituen.

        Anhauztarrena da ederra. ? Beren Jaun Errotora aintzineko, herriko gizon higi ahal guziak pelegrin ziren, eta oro oinez Ba?onako harat hunateko 120 bat kilometretan. ? Bide guzian othoitzean eta kantaz ibilirik, Asteazken arraxeko hamar orenetan, Ama Birjinaren letaniak errepikatuz heltzen ari ziren Anhauzeko plazara. ? Han berean arraxeko othoitza elgarrekin egin eta erretiratu ziren beren etxetara.

        Bazko biharamun arraxaldean, hiru orenetako, guziak Lurdesen ginen. Gero zen ikustekoa gure proasionea.

        Lurdeko garatik harpe saindura baita urrax onez oren erdi baten bidea segurik, halere bide handia eta karrikak ez ziren aski zabal gure aise kokatzeko. Metan eta sorkhan bezala ginohazin othoitzean eta kanta errepikaz, gure herri nausietako banderekin eta gure hiru ehun aphez xuriz jauntziekin.

        Grotara heltzen ari ginelarik, gure Jaun Aphezpikua eta Tarbesekoa, biak bildu ziren gutara. Ordukotz iguzkia sartzera zohan.

        Harpearen aintzinean bazen aldare bat, eta sahexeko etxe ttikiaren kaskoa baliatu zen predika lekhutzat.

        Lehenik entzun ginuen prediku bat franxesez Aita Dominikano batek eman zuena, zointan eskualdunen Fedeaz eta Fede haren ohoreaz asko erran baitzuen.

        Prediku hori akhabatzearekin, gure Jaun Aphezpikuak aldarerat iganik, eman zeraukun Sakramendu Sainduaren benedizionea.

        Ja ilhuna zen osoki, eta hamar mila pelegrinek, bakhotxak gure argia eskuan ginarokan. ? Handik harpeko mendiari gora abiatu ginen lerroz lerro eta kanta errepikaz proasionean. Grotaren gaineko elizaren ingurua eginik, hola hola hedatu ginen Lurdeserako bide zabalean, gero bethe ginuen hiriko karrikarik luzeena, eta azkenekotz koka ahal guziak batera bildu ginen plaza-nausiaren barnera. Han akhabatu zen gure gabazko eta argidun proasionea.

        Batzu gan ziren beren deskanxuaren hartzeko tokietara; bertzeek lo egin baino nahiago izan zuten gau hura guzia beilatu Basilikan berean. Eta hainbertze jendeen artean ez oihu bat, ez den gutieneko desordre bat!...

        Gauerditik goiti, Basilikako hogoi eta bortz aldaretan, gure Jaun aphezak hasi ziren beren Mezen emaiten, eta lehen Mezatik hasirik, mahain sainduetan, komunioneak ez ziren baratu nunbeit han zazpi orenak artio.

        Goiztiri dohaxu hartan, ez zen hango debozionearen parerik. Orduan ez ginuen bertze deusez phenxatzen gure Jainkoaz, gure Jainkoaren Amaz eta gure arimez baizen.

        Bihotzeko bakeak, amodio Jainkozkoak, Maria Birjinaren ager lekhuan ginela orhoitzeak, gure salbatzaileaz gozatzeak, batzuek bertzeeri han ematen ginuen ikusgarri ukhigarriak;... horiek guziek ezartzen gintuzten bertze mundu baten erdian bezala oro loriatuak.

        Zortzi orenetan ginuen Meza nauzia; Biarnesek hango galbario bixkarrean, eta Eskualdunek Harpearen aintzinean; ez zen eta denak betan koka zitezken tokirik.

        Ez gare orhoit egundaino Meza batean hain gogotik, hain bihotzez kantaturik. Ez gare orhoit egundaino prediku batez orduan bezala inharrosiak eta ukhituak izanik.

        Bezpera arraxeko predikariaren lekhu beretik mintzatu zitzaikun eskuaraz, aita Benediktino bat, sortzez eta suharrez egiazko eskualduna, bainan zerutiarren bizirik sainduena, eta sainduen bizitzeko molderik garratzena ereman beharrez, mundutik berex jarria.

        Eskualdunen Fedeaz eta Fede haren ohoreaz, nahiz bezperan ja arrotz baten ganik zerbeit entzunak ginen, gure Don Agustin zen aditzekoa gauza beraren gainean, bereziki gogoratzen zitzaionean Fede hori nunbeit galtzen duten zenbeiten zorigaitza. ? «Ah! Eskualdunak, zertako utz Eskualherria? Hemendik nihora gabe hain gostuan eta hain ohorezki bizi zintezketelarik.»

        «O Eskualdunak! maita, maita zazue Eskualherria:... zaudezte hor berean, zaudezte fermu zuen Fede ederrean. Nihun ez zaitezkete Eskualherrian egonez baino urusago, eta nihundik ez zohazkete Zerura segurkiago.»

        Hitz horiek ez ditugu han ginenek sekulan ahantziko, baitakigu nola ginen hura mintzo zitzaikularik haren gainerako arrozoinez argituak, harrituak, eta denak azkenekotz nigarretaraino hunkituak.

        Huna gero akhabantzan, pelegrinai handietako usaiaren arabera eginarazi zarozkigun oihuak edo aklamazioneak;... hark lehenik, eta guk guziek betan haren ondotik errepikatuz oihuka:

        «O Maria, maita, begira, salba zazu Eliza!...» ? «O Maria, maita, begira, salba zazu gure Aita Saindua!...» ? «O Maria, maita, begira, zalba zazu Frantzia!...» ? «O Maria, maita, begira, salba zazu Eskualherria!...»

        Ez diteke erran, gure bihotzak orduan han nola ziren; eta ez da dudatzeko gutarik hainitzek bi egun hetan Lurdesen izan dituzten inharros aldi loriagarrieri zor izanen dutela beren salbamendua.

        Astearte egerdi heinean ginuen harpe saindutik gure partiada. Handik ahal ginuen guziek Betharramera jo ginuen.

        Betharrameko kaperak ez gintzakeen koka. Hedatu ginen hango galbarioko bixkarreraino, nun emana izan baitzen Sakramendu Sainduaren benedizionea.

        Gero abiatu ginen etxera, harateko bide berez eta harateko molde beretan.

        ? Etxerat eta guziak gauza bati ohartu ginen: batere ez ginela nekhatuak; bai ordean erran diteken baino gehiago gostu hartuak eta loriatuak.

 

aurrekoa hurrengoa