www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskualdun pelegrinaren bidaltzailea
Gratien Adema, «Zaldubi»
1877

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Ales Bengoetxea. Donostia.

 

 

aurrekoa hurrengoa

I
Mirakuiluez

 

        Jainkoa Jainko dela nahiz ja frango ezagun den munduko gauza naturaletarik; hargatik hetara beizik ez behatuz, eta deus bertzelakorik ez ikusiz, nekhe liteke hetarik gorago hanbat gogoaren hedatzea.

        Mundu huntaz eta hemengo gauzez bertzerik ere badela ohartzeko, behartzen zaizkigu bertze mundutikako seinale edo ageri suerte batzu eta hek dire deitzen ditugunak mirakuiluak.

        Mirakuilu baten gertharazteko edo egiteko, mundu huntako gauza naturalen indarrak eta ahalak ez dire aski.

        Jainkoaren botherea da bakharra, berak egin kreatureri berak eman legeak alda edo ganbia detzozketena.

        Sainduen mirakuiluak, Andre Dena Mariarenak berak, nihola ez ditezke Jainkoaren bothere guzizkoak baizen.

        Debruak ere askotan egin detzazke bere mirakuilu gisak, itxurazkoak edo alegiazkoak bedere, Jainkoarenetan sinhesterik ez dutenen xorarazteko eta bere saretan aree barnago sarrarazteko. Jainkoak uzten ere dio podore hori, batzuetan gure bekhatuen gaztigutzat, eta bertze zenbeit aldi Justuen beren phorogatzeko.

        Mirakuiletan, zoin diren Jainkoaren eskuzkoak, eta zoin debruaren jokoak; zoin diren egiazkoak eta zoin falxoak, ezagun izaten dire komuzki beren suyet xede eta ondorio on edo txarretarik.

        Ez dagoko hargatik nor nahiri holako gauzen gainean juye pharatzea.

        Elizak berak mirakuilu bat egiazkotzat ezagutu baino lehen, harritzeko da zer eta zenbat lekhuko, eta argi eta froga behar zaion aintzinerat ekharri. Ez da holakotan nihor hura baino zuhurrago eta mesfidago denik, ez eta ere egia eta gezurra hark bezala berexten dakitzanik.

        Mirakuiluak bethi izan dire, eta bethi izanen dire; bainan ez du Elizak ororen sinhesterikan manatzen.

        Guretzat fedezko artikulu direnak eta bekhatuaren penan herxiki sinhestekoak dire bakharrik Liburu Sainduetan aiphaturikakoak.

        Eta hetaz bertzalde baita bertze hainbertze noiz nahi gerthatu eta oraino gerthatzen denik, nihola ukha ez gezurta ez ditezkenak;... hala nola baitire Lurdes hortako mirakuiluak; holakoen sinhestea ez daroku ez Elizak manatzen; bainan bai zentzu komunak.

        Arren zenbeitek hori ere ez lukete nahi eta hekien arabera ez liteke haizu ere izan behar mirakuilurik.

        Ezik mirakuiluek dauzkigute frogatzen egia edo gauza suerte batzu batere zenbeiten gostuko ez direnak.

        Egia edo gauza halakoen ez izatean intres luketenek, natural da hekien frogarik ere ez nahi izatea.

        Halere hainitzek gure Fedeaz irri aisexago naski egin lirote, ez balakite gutartean ere baditezkela heien sinheste gabeaz zer phenxa dakitenak, batere ez hek baino ttonttoagoak, bai eta irri-ordainaren egiteko ere heintto bat on eta gai direnak.

 

aurrekoa hurrengoa