Europako Ezker Berria
Europako Ezker Berria (Gizarte mugimendu bati hurbilduz)
HITZAURRE
Inork ez dizaiola eska liburuxka honi eman nahi lukean baino gehiagorik. Ez da Ezker Berriaren kondaira bat, ez da guttiago ere; ez dugu uste, oraindainokoan era horretako lanik inork egin duenik. “Ezker Berri” izena bera ere hauzitan dago batetik, eta izana guztiz aldakorra du, bestetik; kondaira lan beteagoa egitea ez da sartu gure asmotan. Beraz, apunte edo zuin batzuk besterik ez direla esanen genduke hemen bildutako ideia hauk. Ezker Berria eta Europagintzari buruzko arazoetan El Pensamiento Social de la Nueva Izquierda Social titulo pean Rafael Belda Dr-ak emandako hitzaldiez baliatu gara baitipat. Ikasle mugimendua eta gainerako arazoetarako A. Touraine, H. C. F. Mansilla, B. Trentin eta V. Foà erabili ditugu gehienbat eskuartean. Autore desberdin askorik aztertu ez dugunez gero, orrialdeetan ez dugu beheko oharrik ipini. Hutsune hau nolabait betetzeko, ahalik bibliografia erabilgarriena erasten saiatu gara. Norbaitek 1971-ko Euskal Herri honetan, lantxo hau zertara datorren galdegin baleza, Europaren zati garela ez ahazteko eskatuko genioke. Lerro hautan agertzen diren gizarte era eta fenomenoak, dagoeneko, gurean ere muskiltzen hasiak ditugu. Bai politikaz eta bai ekonomiaz, zori onean nahiz txarrean etorkizunean Europako gainerako herrialdeei lotuago egongo garenez, denok erromeskide beharko dugu amets dugun gizarte askatu eta askatzaile horretara bidean. X.M.
Europako Ezker Berria |