|
Gauean oihu
HERRIA IBAI
ez egonaldi
ez bakardi,
zati bat naun
HERRIA
kantatzen dut,
herria ez dago geldi
herria ba dabil
herria ibai da
medar
ala nasai
orain ilun
gero alai,
urrundik dator
iturri askotatik
gaur alkartu diranak
lau aldetatik,
lehen artzai
nekazari
gaur langile
proletari
eta herri bat
EUSKAL-HERRI
odolaskotako
azkazi,
gaur orok ibai baten
nahasi,
joan
etorri,
herria ez dago geldi
herria ba dabil,
zati bat naun
HERRIA
kantatzen dut
herria
ibai...
Gauean oihu |