Gauean oihu
Joan Inazio Goikoetxea, Gaztelu

Caja de Ahorros Provincial de Guip˙zcoa, 1972

 

 

HITZ EMAN NIZUN

 

hitz eman nizun

bai

hitz eman nizun

bide-gurutze hartan

bainan

enintzan zuregana

azaldu.

 

gero

aldaurian

kale-zirkilu

ilunetan

taberna-zulotan

ibili nintzan

«txikito» ka

beti koloka

itzalozka

itsumustuan...

 

aldaurian

eta

hilduraren hegal beltza

barrenean.

 

hitz eman nizun

bai, hitz eman nizun

bainan

enintzan zuregana

azaldu...

berandu zan

bai

beranduegi.

 

Gauean oihu
Joan Inazio Goikoetxea, Gaztelu

Caja de Ahorros Provincial de Guip˙zcoa, 1972