Gauean oihu
Joan Inazio Goikoetxea, Gaztelu

Caja de Ahorros Provincial de Guip˙zcoa, 1972

 

 

HERRIA GALTZETAN

 

Herria! Herria!

zer egin ditek hirekin?

luzaroz irendu induten

eta orain hor ago

uztarpean hezirik,

uztarpean hezirik eta

mantso bai mantso.

 

Belarrez ondo asea, gizen;

ganbelari lotua lanarren.

Nagusiak zer nahiago?

bestela akuilu-eztenak

dik hitz egingo.

 

Joan nintzen Tolosara

bai eta Ordiziara,

ondo jan, ondo edan,

tratularien

kontuak jakitera.

 

— Eztek garesti !, zion batek.

Eta besteak: — Botea !

holako idi presturik

eztek erraz bilatzerik.

 

Lanean lerrenak egin eta

ferietan aute salduko:

jabeak hirekin irabazten,

hik hire arima galduko.

 

Gauean oihu
Joan Inazio Goikoetxea, Gaztelu

Caja de Ahorros Provincial de Guip˙zcoa, 1972