Gauean oihu
Joan Inazio Goikoetxea, Gaztelu

Caja de Ahorros Provincial de Guipúzcoa, 1972

 

 

IZEN ITZAL-EZIÑAK

 

erroak bezela

                    harribizi bihurturik

erroak bezela

                    lurraren zornea xurgaturik

gizabetearen giltz eta izari

gizatasunaren bihotz eta mami...

 

orain zuen izenak izarrezko dira

 

gizonaren bidean mugarri

ez ilun

            gauean argi

gizasemeen arteko ezaugarri

 

LUMUMBA

 

            CHE GUEVARA

 

                                    LUTHER KING

 

                                                            KENEDY

 

eta mundua mundu denetik emasabelean

gatzatu diran herrien aintzindari...

keinuka zaituztet IZEN itzal-eziñak

zimaur gainean erori iñar errakiñak...

 

gau beltzean ba goaz erromes-andanak

kantuz agonian helburura bide

elkarri kontra aserreari emanak...

 

azpi-lanean dabiltz menperatzaileak

gaur zuek, bihar nor daki nor kaltear

herrien bidegabez nola nahi ere;

beltz dago mundua, otso ta sapelatzak

beren gogara dabiltz indarraren jabe

eta urkamendia dute menturaz zori

hala beharrez gizonen salbatzaileak.

 

Gauean oihu
Joan Inazio Goikoetxea, Gaztelu

Caja de Ahorros Provincial de Guipúzcoa, 1972