Gauean oihu
Joan Inazio Goikoetxea, Gaztelu

Caja de Ahorros Provincial de Guipúzcoa, 1972

 

 

GEHENA

 

gaur eskandalu da edertasuna kantatzea

    landa loratuen

    larrosa zuri gorrien

    ur tanta dirdaitsuen

    bi begi sorgiñen

    bi zango ederren...

 

edertasuna gaur eskandalu da kantatzea

 

giza-piztien basakeriak itsustu digute bizia

negar jarioz eta garrasiz uhertu poz iturria

harma izigarrien orroaz barrendu gogo larria...

 

TIO SAM 'en putre beltzak barreia dute mundu

zabalean

    vietnamdar haurren garrasi erdiragarria

          garrasi zorrotz ezin ahantzia...

 

          PANDORA kaixa dago idekia...

 

erotzen

 

          nahasten

 

                        etsitzen

 

                                  itotzen

 

ari gera geran guzia...

 

madarikatua gizona

biziaren lotsagizuna

DOLAR sabeletik sortu dena...

 

        GEHENA !!!

        GEHENA !!!

        GEHENA !!!

        GEHENA !!!

 

Gauean oihu
Joan Inazio Goikoetxea, Gaztelu

Caja de Ahorros Provincial de Guipúzcoa, 1972