Gauean oihu
Joan Inazio Goikoetxea, Gaztelu

Caja de Ahorros Provincial de Guip˙zcoa, 1972

 

 

MAITEA BILUS

 

maitea bilus kantatzen dut

bilus

soil

tipil

bipil...

hostoa bezain has

galburuak bezain has

Kristok eskuetan

marruskatu zituenak

behin

 

maitea bilus

hilobi gainean zutik dagoen

vietnandar haurraren:

HEMEN DATZA ANA MARI,

HEMEN DATZA HO CHI MIN...

Port Knox'eko urregorriak

dolar beltzak ideki duen

hobi gainean dagoen

maitea bilus...

behi-begi izituetan itzuri doan

belar-izpietan dardaraz dagoen

Sapelatzen oin-azpian zapart egin duen

harmagileen zumil-artean lehertu den

Herio-tolarean maluskatu den

maitea bilus...

 

Gauean oihu
Joan Inazio Goikoetxea, Gaztelu

Caja de Ahorros Provincial de Guip˙zcoa, 1972