Gauean oihu
Joan Inazio Goikoetxea, Gaztelu

Caja de Ahorros Provincial de Guip˙zcoa, 1972

 

 

KANTU BAKAR

 

KANTU BAKAR

HERRIAREN BIHOTZEAN

TANTAIA BEZALA

BASAMORTU GALDUAN.

 

KANTU BAKAR

ILUN BELTZEAN

UHAINA BEZALA

ITSAS ZABALEAN.

 

KANTU BAKAR

AIZETE GORRIAN

HOSTOA BEZALA

EKAITZALDIAN.

 

KANTU BAKAR

KALE GOGORREAN

BILDOTSA BEZALA

OTSOEN HORTZETAN...

 

Gauean oihu
Joan Inazio Goikoetxea, Gaztelu

Caja de Ahorros Provincial de Guip˙zcoa, 1972