|
Gauean oihu
ERO BATEN KANTUA
lurraren erraietatik
erro guzien zainetatik
oihu bat, oihu lazgarri bat
munduaren barne-zolatik
erotzen nago
eltzagor belarriak
odola, odola ibaika
amilka
lurrari gainezka
sumendi-galda bezela
gero ta hurbilago...
erotzen nago
hormari kontra ukabilka
zuri
neri
guri
orori
aita
ama
anaia
arreba...
digute porroka
erotzen nago
koloka
aldaroka
oihu bat, oihu lazgarri bat
lurraren erraietatik
mundearen barne-zolatik
dator amilka...
erotzen nago
ixo... ixo...
berde zan
berde
belaze bat bezela
zilar
ur garbia bezela
urdin
ametsa bezela...
baina ezta geroztik berde
ezta zilar
ezta urdin
begiok lokaztatu dira...
oihu bat, oihu bat lazgarri
ama guzien begietan
hitz urratu guzietan
lehertu da
dolar-pilla otsetan
TIO SAM
Vietnam
jan da jan
pizti tzar atzaparretan
hilketan
arrapaketan
han...
han...
garbi zan
garbi ibaia
garbi
ume baten gogaia bezela
garbi
zuhaitz baten sustraia bezela
garbi
ama baten sabela bezela...
baina ezta geroztik garbi
da bilakatu lohi
du irentsi pozoi...
baina haurrak beti garbi gogaia
baina zuhaitzak beti bizi sustraia...
ai! haurren begi argiak
begi urdin, begi ñabar,
begi berriak...
haietan egaka txoriak
maite zituen argiak
ai! haurren begiak
eztira gehiago argiak
Johnsonen hortzetan daude josiak...
ai! oihu, oihu lazgarriak
gortzen dizkit belarriak
erotzen nago
ixo... ixo...
berde zan, berde arrai
bihotzaren nahia
senargaia
andregaia
elkarren lehian ziran saia
oi! maitasun betearen mahaia...
jori zuten kantagaia
elkarri emanik bisaia...
baina ezta geroztik eztai
bata errizai
bestea erizai
irmo daude kontra dutela etsaia...
ai! ibai,
nola hoa horren nasai?
ai! odola, odol-ibai,
agortzen eztalarik goaia...
oihu bat, oihu bat lazgarri
lurraren erraietatik
munduaren barne-zolatik
dator amilka...
erotzen nago
ixo... ixo...
Gauean oihu |