Gauean oihu
Joan Inazio Goikoetxea, Gaztelu

Caja de Ahorros Provincial de Guipúzcoa, 1972

 

 

HERRIAREN KEINUA

 

herriaren keinu hori

aizearen azmamiek laztantzen duten

argiaren kutxan gorderik dagoen

herriaren keinu hori

 

baldin erdoirik

edo zahar-kutsurik

balinba nokurik

nahiz eta lohirik

erantsi bazaio

 

herriaren keinu hori

ez baztertu

ez zapuztu

gutxigo ukatu..

 

herriaren keinu hori

 

Gauean oihu
Joan Inazio Goikoetxea, Gaztelu

Caja de Ahorros Provincial de Guipúzcoa, 1972