Gauean oihu
Joan Inazio Goikoetxea, Gaztelu

Caja de Ahorros Provincial de Guip˙zcoa, 1972

 

 

LOREA BEZIN TRINKO

 

lorea bezin trinko

altzairua bezin lehun

bedi zure bihotzondoa

gizona hegalda dedin.

 

beude gauean hiri nagiak

dilinda ibai-ertzetan

bego akordeoia ardo amorotsuz

hordituen eskuetan.

 

leher bedi bonba-pila

gizon odol-zaleen hortzetan.

 

urra bedi egunsentia

gizasemeen irrintziz

emasabel garbietan.

 

aro berria urratuz dijoa

golde berjabeen hildoetan

azitzen dijoa pozkarioz

izar-ontzien bidatsetan...

 

lorea bezin trinko

altzairua bezin lehun.

 

Gauean oihu
Joan Inazio Goikoetxea, Gaztelu

Caja de Ahorros Provincial de Guip˙zcoa, 1972