Gauean oihu
Joan Inazio Goikoetxea, Gaztelu

Caja de Ahorros Provincial de Guipúzcoa, 1972

 

 

HITZA DA ERROMES

 

hitza da erromes

eskale

behartsu

gogoa orora

baina

ez doa iñora

nahi luke mundua besarka

nahi-ala

esan

esan-ala

egin

ogia ogi

harria harri

baina nahi izatea

ez da ahal izatea

eta nahia huts doa

luze du hegoa

baina motz zangoa...

 

Gauean oihu
Joan Inazio Goikoetxea, Gaztelu

Caja de Ahorros Provincial de Guipúzcoa, 1972