|
Gauean oihu
KANTUZ PIZTU BEHAR DITUT
kantuz piztu behar ditut nire gogamen-izarrak
kantuz eta txistuz jalki nire gozamen-nigarrak
atoz nire aterpe zabalera eta entzunen duzu
noiz eta nola zaidan sentipenez barnea hustu.
barne-labean dira galdatu, mamitu
nire aragiaren aragi, hezurren hezur bihurtu
irakin
gainez egin
zuregana
gizon
jarion.
zu eta ni ez banaka
batean gera salbatuko
ez zilarrez ez urrez
besarkaz gera
onez aterako.
nire mintzoa ba doa
eztu atzera
egingo.
zure belarri-xuloa
du leihoa
argiz betetzeko.
ez ahal du alperrik
txangoa
izango.
ba da argi
ba da aizaro
itxaroa
du kabi bero.
Gauean oihu |