Gauean oihu
Joan Inazio Goikoetxea, Gaztelu

Caja de Ahorros Provincial de Guip˙zcoa, 1972

 

 

ZER ERRURIK DU LOREAK

 

zer errurik du loreak

  usairik ez emateko?

zer errurik iturriak

  kantuz ez egiteko?

 

kanoi-ahoak dira

    aidea dardaraziz,

burni-piztiak dira

  berdea zartaraziz.

 

ai! ama-begien negarrak

sabelak urraturik,

ai ! haurtxoen karraxiak

sortu izanagatik.

 

zer errurik du loreak

  usairik ez emateko?

zer errurik iturriak

  kantuz ez egiteko?

 

Gauean oihu
Joan Inazio Goikoetxea, Gaztelu

Caja de Ahorros Provincial de Guip˙zcoa, 1972