Artius
Joxetxo Azkona

Euskaltzaindia / BBK, 1996

 

 

VILLENAKO HONDARTZA GOGORATUZ

 

Irudika ezazu ekia uda garaian,

eta itsasoa dirdira eginez hodeiertzean.

 

Eta orain uretara, olatuekin jolastera.

 

Pentsa ezazu ekiak goiti egin duela,

eta gazteak aparrez apar doazela:

ilea blaiturik, gorpulzak biluzik.

 

Ordua heldu da jada hondarrean etzateko

eta eskuek lasai hitz egin dezaten...

 

    Irudika ezazu ongi agerraldia.

eta nirekin batera begira ezazu zuk ere

ekiaren brontzea apar artean urreztaturik.

Eguardiaren isila. Itsasoa bezain handia. Argia.

 

        Hilik datza denbora

                                   eta geldirik

                                             ekia

 

Artius
Joxetxo Azkona

Euskaltzaindia / BBK, 1996