|
Artius
NUNC FLUENS - NUNC STANS
Egunak apenas argitu orduko, iheskorki joan zara nire eskuetatik: «Denbora estu nabil, laztana, mandatu bat egin beharra daukat».
Iturriko txorrotak tap-tap, lurruna dario oraino kafe kikarari.
Eta inoiz ez bezala somatu dut nola erlojuak nire bihotz barrena diodan kolpatzen, nire gorputza hozten uda amaieran.
Behar dut nire pentsamendua geldiarazi eta denbora ere geldituko da orduantxe.
Artius |