Artius
Joxetxo Azkona

Euskaltzaindia / BBK, 1996

 

 

ARKUMEAK ERE HITEGIAN URDURI

 

   Pisuagainez nabaitzen da

aire geldia.

 

Lehertu hurrean

bihotza: Bon! Bon! Bon!

 

   Isilik, mutu

nor bere gordelekuan

ezkutaturik, kikildurik. Baina,

zer hots ete dator kanpotik?...

 

Kale orruak dira

   ala

       tiro egin du ekaitzak?

 

 

   Isilik, mutu,

eskua gauerdian

argiaren bila doan bezala!...

 

   Malignoa

          ate

                      joka.

 

Artius
Joxetxo Azkona

Euskaltzaindia / BBK, 1996